Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artikulu 1 (orobat artikulo g.er.) iz lege edo araudi baten zatia edo atala.

- Jeneralak Konstituzioko zortzigarren artikulua baizik ez du buruan -esaten zuen orduan Mikelek, algara artean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 9. orr.

Testu horren 10. artikuluaren harian indargabeturik geratu ziren lurraldeetako arau mota guztiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitu bezala har daiteke (Kode Penaleko 270 eta hurrengo artikuluak).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 2. orr.

Irailaren 23ko 88/1091 Erret Dekretu Legegilearen, hau da, Aurrekontu Lege Orokorraren Testu Bateratuaren 29-2 artikuluan, 1968ko Ekainaren 8ko Aginduarekin eta 1928ko Urtarrilaren 24ko EøD.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 93. orr.

Hauxe dio, esate baterako, 1894an sortutako Euskeldun Batzokija-ren Arautegiko 8. artikuluak:  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 80. orr.

Ez du dinamita erabili, egia da, baina Anarkismoaren Errepresiorako eginiko legearen 1. Artikuluan dator tipifikatua bere delitua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 77. orr.

1789ko Gizakien eta Hiritarren Eskubideen Deklarazioak ere jasotzen du ikuspegi hau, zera esaten baitu Legeari buruz ari delarik bere 6. artikuluan: hiritar orok du, pertsonalki edo beren ordezkarien bitartez, bere sorkuntzan parte hartzeko eskubidea", eta aurrerago, lehen aipaturiko 8. artikuluan, zera azpimarratzen du, "inor ezin da zigortu, delitua egin baino lehenago ezarri eta aldarrikatutako legearen arabera ez bada".  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.

Aitasantuaren Batzordeak, halaber gureganaino iritsi den "Diktamen" batean, tesi inkriminatuak "In agro dominico" Joan XXII.aren Buldako 28 artikuluetara murriztu zituen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Gainera, araudian ez dago kasu hori aurreikusten duen artikulurik.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 91. orr.

Izan dute, zorigaitzez, beste ondoriorik oraino, Frantziako Elizaren "Lau Artikulu" haiek, ez bakarrik Frantzian, Espainian eta edozein estatutan, baina bai ere, hain aspaldian, bere armeria, diplomazia, urreria eta estatu jantzi ospetsuak ezin aldatuz dabilen Erromako Elizaren buruzagi askoren kaskoetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.

Hurrengo goizean, harrigarriro laster, memorandum bat iristen zaio errektoreordearen bulegotik (ikasle-arloa), eta bertan jakinarazten diote erreklamazio bat aurkeztu dutela beraren aurka unibertsitatearen jokabide-araubideko 3.1 artikuluan oinarrituta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

18. artikuluan naturguneen babes eremuak arautzen ditu; Itoizko urtegiaren kaltea jasango zuten hiru naturguneak babes eremurik gabe uzten ditu; gainera, lege berria bultzatu zuten arrazoiei eskaini zieten tartean, Itoitzen kontrako sententziek eragindako araudia dela onartzen du".  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 40. orr.

Esan bezala, politikari abertzaleak haren kontra agertu ziren, artikuluak zehazteko lotu behar izan ziren hariak han-hemenka hautsi baitziren bideko negoziazio eta elkarrizketetan, betiere militarrak eta frankistak, orain bat-batean demokraziara itzuliak, ezpatak eskuan zituztela ari baitziren paper ofizialak gainetik begira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 104. orr.

2 iz gramatikan, hainbat hizkuntzatan izenari laguntzen dion hitza edo atzizkia, esangurarik gabea baina hura nolabait mugatzen duena.

Muga-hitzak: artikuluak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.

Erdaraz ikasi genuen, jakina, eta aipatutako goitizen horiei guztiei artikulua jartzen genien aurretik: el Rino, el Matías, el Nerón, el Carusso, el Mangas, el Basilio...  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 25. orr.

Komeni dena itzuli gabe utzi, artikuluaz gabetu eta horra euskarazko zerak norturik munduratu, erdara emagin dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 61. orr.

3 iz aldizkari edo egunkari batean argitaratzen den idatzi laburra.

Artikuluak Turkian berria zen estilo batean idazten zituen, gerora liburuetan bilduak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 8. orr.

Izan ere, porrot egindako olerki saio batzuez bestalde, artikuluak, txostenak eta saiakera bat dira hark argitara eman zituen idazlanak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 11. orr.

"Erdiguneko defentsa lerroaren filosofia praktikoa" iritzi artikulua irakurtzeari ekin zionean, zeina Juan Gualberto Berjuela entrenatzaile ohi ospetsuak sakontzen baitzuen, lo geratu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 135. orr.

Iritzi artikuluak, gehienbat.     «Bizia lo», 2003 - 34. orr.

Artikulua kopiatu egin nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 157. orr.

Horra Abelek idatzi zuen artikulua, frantsesez idatzi ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Beste argazkia, Bizkaitarra aldizkarian idatziriko artikuluengatik kartzelan egondako garaiari dagokio.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 406. orr.

-Egunkariko jaun bat! Bere artikulua idazten ari da hemen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 78. orr.

Horrez gainera, nagusiaren artikuluak makinaz kopiatzen ditu eta beti ez bada ere askotan berak eroaten dizkio Zentsurari Buruzko Bulegora, Telefonicaren eraikinera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.

Artikulua idatzi nuen, eta, aldizkariaren zuzendaritzak onespena eman aurretik, Carlos Fuentesek Rulfori eraman zion.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 168. orr.

Orson Welles amerikar filmagileari dedikatu zioten artikulua ikusiz, irriz hasi zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 39. orr.

"Zenbat kobratuko duzu zuk biharko artikuluagatik", esan zion Ubanbek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 352. orr.

-Langelara, biharko artikulua amaitu behar dut eta -erantzun diot, oina alfonbran baldarki garbituz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 45. orr.

"Kirkilla" da artikuluaren izena, eta animalia txiki honen inguruko ohiturak ari da kontatzen:  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 12. orr.

Artikulua berak idatziko ei zuen, baina nire kontakizunaren gainean soilik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 253. orr.

Artikuluan azaltzen den mundua da diferentea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 96. orr.

Nire fitxa zeukaten, xehetasun guztiekin: bazekiten idazlea nintzela, bazekiten zer idazten nuen, nire prentsa artikuluen berri zehatza zuten, jakiteagatik, bazuten azken bost urteetan unibertsitatean sinatu nituen manifestuen berri ere.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Urteetan emandako hitzaldi, ikastaro eta artikuluetan azaldutako iritzi eta gogoetak dira batzuk, guztiz berriak bestetzuk, denak ere jakingarri eta - lilura barkatzen badidazue - bere osoan txundigarri.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 7. orr.

Artikuluak idatzi ohi nituen prentsan garai hartan, eta gai hori hartu nuen hizpide.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 11. orr.

Berton, kronologikoki azaltzen dira norberak sarean jartzen dituen informazioak, iritziak, artikuluak eta estekarik interesgarrienak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Artikulua idazterik ez zitzaidan bururatu ere egin une horretara arte, eta pentsatuko duzue nola nengoen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 59. orr.

Artikuluak hastetik buru irakurtzen nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 151. orr.

García Márquezek aspalditik zuen asmo hori, artikuluak idatzi zituen Kawabatari buruz, eta behin kontakizun labur bat ere bai, azken liburuaren jatorria izan dena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 15. orr.

Yvanek ez zidan artikuluak irakurtzen uzten, ez baitziren antza denez nirekin jatorregi portatzen; argazkiak ez omen ziren sekula nire aldeko gertatzen eta ahardi gizentzat nindukaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 106. orr.

Dantzazuloan oro zen argi-kliska burrunba Caponen artikulua.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

Laburbilduaz, zeharo bat nator Jean Saroïhandy hizkuntzalariak, RIEV aldizkarian argitaratutako "Cours de langue basque" artikuluan (1920) kontu hauetaz idatzi zuenarekin:  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 55. orr.

Nire arreta zuzpertuko zuen albisterik edo artikulurik ez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.

Ezagutzak egiten ditut David Rousset-ekin, eta bereziki Benjamin Crémieux-rekin, Boris Klotz-ekin, gero, etxeratu-eta, honen artikuluak leituko bainituen "Vie intellectuelle aldizkarian.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 44. orr.

-Eta zer pentsatu behar dugu - galdetu nuen -, Le Soleileko artikuluaz?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 163. orr.

Bakoitzak bere kasa asmatzen zituen testuez gain, taldean ere sortu genituen batzuk, hala nola horoskopoa, edo Ernesto Sabatori buruzko artikulua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.

Zaila, ETAren indargintza konkretua ere printzipio absolutuekin garaitu nahi izatea, Estatua kuestiona ezin litekeen zerbait sakratu bezala suposatzen ez bada behintzat ("printzipioz" zaila dirudielako, esate baterako, Euskadiren askatasunaren alde armak bidegabekoak izatea, askatasun haren aurka bidezkoak badira, Konstituzioko 8. artikuluaren arabera diren legez).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 93. orr.

[...] da pobreen eta aberatsen arteko elkarbide bakarra, zeren, bertzela, materiaz denaz bezainbatean, Jainkoak goia eta behea egin baitzituen, zerua eta lurra, aberatsak eta pobreak, eta maila horiek ezin dira nahastu, ez mailen ordena aldatu, ez jaiotzako orduan, ez heriotzako artikuluan, ez bizitza osoan, zeren mudantzak beti baitira okerrera... eta zeren eskalapoi batzuetarik ez baitago txapinak ateratzerik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.

VI. artikuluak zehazki baimentzen zuen kapitalen mugimenduak kontrolatzea, nahitaezkotzat jotzen baitzen kontrol hori gerra arteko desordenen ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke (Kode Penaleko 270 eta hurrengo artikuluak).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 2. orr.

Hori bai, artikulua ebaki eta karpeta batean gorde nuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 76. orr.

Hainbat naziok ezarritako konpainia eta bankuek burutu zuten urrea eta zilarra zeinu gisa merketze hori; izan ere, zenbait fikzioz baliatuz, halatan biderkatu zituzten artikuluen zeinuak, non urreak eta zilarrak ez baitzuten eginkizun hori bete oso-osorik, eta balio gutxiagoko bihurtu baitziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.

Frantziako konstituzioaren bigarren artikuluaz zer erran?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

- Erraza duk: hogeita bost urte ikurrina baimendu zenetik - esan zidan artikulua proposatuz -.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 114. orr.

Azken aldian prentsarako artikuluak idazten zituen, baina argitaratzaileek, aho batez, atzera botatzen zizkioten eskuizkribu guztiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Harryk Pertz Jariodunean gosaltzen zuen goizero, atsegin baitzuen han ostatu hartutako beste azti eta sorginei begira egotea; tartean baziren sorgintxo xelebreak, egun bateko erosketak egitera landatik etorriak; itxura adeitsuko aztiak, Antzaldaketa gaur aldizkarian argitaraturiko azken artikuluaz eztabaidan; itxura basatiko belagileak, ipotx iskanbilatsuak eta, behin, sorgin gaiztoaren itxura zuen batek, artilezko txano lodi batez burua estaltzen zuenak, platerkada bat gibel gordin eskatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.

El País Semanal-eko artikuluxka bat zen, sedukzioaz hitz egiten zuena: joko bat zela, eta ez dakit zer gehiago; lehenbiziko pausoa, batek erregalu bat egitea zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Artikulua B.Vi. batek sinaturik dator.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 101. orr.

Egun argia / ez zuela hilerrira joan nahi esan zion Lucasek Mariari, nekatuta zegoela eta olinpiadak ikusi nahi zituela telebistan eta, astirik izanez gero, Annapurnako espedizioaren artikulua irakurriko zuela aldizkarian, erdia falta zitzaiola.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 59. orr.

Zure bilakaeraren lekuko harrituak izan ginen, Deian argitaratzen ez zizkizuten artikuluak Eginen hasi ziren agertzen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 310. orr.

Haren ikaslemu'el ibn Tibbon-ek hebreerara egindako itzulpena - Maimonek berak berrikusi eta zuzendu ondoren, harrezkero kanonikotzat gelditua -,----Moreh n-bukim izenburuarekin agertu zen (gaurko hebreeraz, artikuluarekin,-----moreh ha-n-bukim) hau da, 'alderraien gidaria' (--='pertsona'); euskal literaturan, gidari hitzak gida baino hedadura, erabilera handiagoa eta tradizio hobea duela kontuan izanda (cf. 1828.eko Erle gobernatzaillearen gidariya, adibidez), bigarren adiera honi jarraiki gatzaizkio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.

Artikuluren batean erabiliko diat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 265. orr.

Ordurako egunkari nazia goitik behera irakurria nuen (artikuluetako batzuk bi aldiz) eta Nigel izeneko erretiratu batek Gerra Handiko bere balentrien berri xehea emana zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.

Ez, ez da halakorik gertatuko"; honela erantzuten dio galdetegiaren hamabigarren itemari, artikuluaren eranskinean ageri denez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Ordena-ikurrak Horrelako zerrenda gehiago eta barregarriagoak AB-ren beste zenbait idazki eta artikulutan ageri dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 298. orr.

Honenbestez zaituztet igortzen, zu, Kornelio jator hori, eta zu, Voltemand, mandatu hau diezaiozuen Norvegiako errege zaharrari eraman, honako hemen zehazturiko artikuluok biltzen duten honetaz landa harekin deusik tratatzeko beste areagoko eskurik ez duzuela.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 32. orr.

Elkartasun benetakoa izenburuarekin idazten du bere lehen artikulua Gesalibar goitizena erabiliz Ander Garatek: "Euzkotarrak biltzen ari dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 50. orr.

Dena den, 1989an, iduri luke Piarres Aintziartek lehen kolpetik aurkitu zuela berari zihoakion idazmoldea, hau ez baita ez olerkia, ez antzerkia, ez ipuina, ez eleberria, ez saioa, ez artikulua, ez eta ere haren aitak hain maite zuen bertsoa, baina bai euskal literaturan oraino guti erabili den "egunekoa" edo "egunaria".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 7. orr.

Artikuluez gain, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak kontratatutako iragarki bat ere bazen gehigarri hartan, "Euskal kazetarien lehen martiria"eta "Euskadiren eta euskararen aldeko aitzindaria" izan zenaren ohoretan ezarria.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 18. orr.

Leesen artikuluak Syntactic Structures ahazteko aukera oro ezeztatu zuen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.

Modu berean etorri zen urte batzuk beranduago gure osaba, Orioko herri-aldizkarian apustuaren berri zekarren artikulua eskuan zuela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.

Baten bati deitu eta kultur talde haren inguruko artikulua inprobisatu egin beharko zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 71. orr.

Bainugelako bero lasaigarria gozoki lurrinduta zeukaten lababoaren ondoko apaletan paratutako krema, esne hidratagarri, jel-xaboi, ile-egokitzaile, laka, eta apainketarekin zerikusia zuten hainbat artikuluk, tapoiak gora eta behera begira zituztela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

[...] ere, tesia egiten egon den bitartean arazoak nola formulatu behar diren ikasi duelako, besteek gai horretaz zer esan duten aztertu duelako, arazo hori ingurukoekin eztabaidatu duelako, tesiko datuak batzarretan kontrastatu dituelako (eta hau askotan oso gogorra izaten da), hortik denek eztabaidatzeko moduko artikuluak sortzen direlako, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 43. orr.

Kenneth Whiteren artikuluak eta Lionel Seppoloni-renak perspektiba berriak ireki zizkidaten: mapa poetikoa aurkitu nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

Haren autobiografia eta artikuluak irakurriz, berehala sumatzen dugu zeinen bitxia, zeinen desberdina zen Temple haurtzaroan ume normalen aldean, zeinen urrun zegoen haiengandik.107 Sei hilabeterekin, bere amaren besoetan zurrun gelditzen hasi zen; hamar hilabeterekin, "animalia inguratuak bezala", atzaparraz harramazkak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 247. orr.

2 Ikus artikuluaren azken oharretan laburzki ematen den bibliografia osoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 33. orr.

Ongi oroitzen zen artikuluaz: "Psikiatrek Ameriketako Estatu Batuetan besteek baino hiru aldiz gehiago garbitzen dituzte beren buruak eta emakume psikiatrek beste emakumeek baino lau bider gehiago.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.

Larriki garbitu behien garraiatzeko kamioietan metatu ziren kazetariak, beren artikuluetarako nahi adina argazki eta elkarrizketa eginik, Galarretako kaskora eramateko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

Bertako artikulua irakurtzen hasi nintzen bart eta, tira, zezen kontuak ez dira nire gogokoenak baina grazia zeukan kronistak, eta hurrengo orrialdean segitzen duenez, atzeko aldeari ere ekin nion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 100. orr.

Bere izena erabilia izan zen izenorde moduan postfrankismoaren aurreneko urteetan, Berriak aldizkari nafarrean artikuluak izenpetzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Baina egia zera zen, Napumoceno jauna gatza, ahuntz larruak eta tindatzeko likena esportatzen hasi zela, gatza Afriketara eta gainerakoa Europa aldera, eta trukean merkatu nazionalean salmenta segurua zuten artikuluak lortzen zituen, kaian bertan saldu edo irletako ontzitxoetara berehala pasatzen zirenak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 82. orr.

Bertan, hare muino batera igoa, basamortuari harrotasunez begira dagoen lehoi ar bat ageri zen eta, artikuluaren egileak zioenez, Saharan barrena egindako bidaia hartan halako lehoi bat baino gehiago bistatu zuten (hitzez hitz zioenez, Panthera leo bat baino gehiago).  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 125. orr.

Eta zergatik ez aitortu, pozik ikusten duk hire firma artikuluen oinean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 109. orr.

Informazioaren trailerrak zapalduriko katuak dirudite gaur egungo hainbat eta hainbat artikuluk eta hitzaldik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 175. orr.

Mendi tontorrera heltzean, segidako soldaduek orga geldiarazi zuten eta bentara sartu ziren, zinez luxuzko artikulua zen eta Gartziak Baionatik ekarrarazten zuen kafearen edateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 278. orr.

Batzuk publizitate hutsa ziren, xaboiak, perfumeak, kremak, arropak.. ø eta gainerakoak Louiseri buruzko argazki eta artikuluak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 134. orr.

[...] bete bat da, beraz, gure ikusmen-sistemaren berezko ezaugarrietako batean oinarritua; eta ikusmenezko pertzepzioari dagokionez oraindik orain egin diren aurreramenduek guztiz egiaztatzen dituzte bere garaian zientifiko baino intuiziozkoago ziren Filmologia eskolaren hipotesiak (1947-1950), geroztik, besteren artean, Christian Metz-en lehenengo artikuluetan (1964-1965) jasoak eta sistematizatuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Beraz, honezkero badakik artikuluak izen bakarrik ere ez zekarrela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Artikuluak idatzi behar genituen edonon eta edozertaz; genero berriak landu; urtero liburu bat atera helduentzako, eta hiru haurrentzako.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

4 (izenondoekin)

Irakasle ohi batek argitaratutako artikulu txiki bat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 29. orr.

Artikulu aberatsak ditu aldi oro, mundu guziko linguista jakintsun batzuek idatziak euskarari doazkion gaietaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 11. orr.

Gero, Artikulu argitaragabeak izeneko artxiboan gorde du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 112. orr.

Oso artikulu interesgarria dakar erlijiozaletasunak laikoen artean izan duen hazkundeaz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 96. orr.

Lady Diren gizongai berriaz artikulu sakon bat bada...  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 109. orr.

Sabatoren ezertxo ere irakurri gabe geunden laurok ere, eta lotsarik gabeko artikulu satiriko bat moldatu genuen haren adierazpenen kontura, argentinarren azentuaren parodia ere eginez; hona, etsenplurako, bukaerako esaldia: "En rejumen, Ernehto Sabato eh mah tonto que un sapato".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

Euskarari ere laguntza eman zion hala nola bere astekarian agertuz Okzitandarraz Tolosan agertu artikulu luze bat.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 37. orr.

Bederatzi artikulu labur bildu dituzte, euskal kulturarekin lotutako gaien inguruko hausnarketak guztiak.  Berria - Kultura   2006-01-07

Kontinuismoa zen: batasun espainiarrari buruzko artikulu ospetsuak, batasunaren bermatzaile izan behar zuen armadari buruzkoak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Horren ondorioz, Euskera buletinean argitaratutako artikulu akademikoak, argitalpen monografikoak eta bildumetakoak zein bildumetatik kanpo geratutako lanak eta beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako lanak datu basean katalogatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Globalizazio-garaiko ekonomia eta kulturaren arteko harremanaz ziharduen artikulu euforiko bezain eufemistiko batean irakurria: "Informazio-gizarteko aurrerapen teknologikoek abantaila handiak ekarriko diruzte".  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 185. orr.

Grandinen eta, oro har, autisten autobiografiei buruzko susmoak ez dira itzali, baina Templeren artikuluak irakurri nituenean (eta haren artikulu autobiografiko mordoxka), berehala aurkitu nuen halako xehetasun eta sendotasun bat -zuzenekotasuna-, iritzia aldarazi zidana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 247. orr.

Gainera, liburu eta artikulu on asko dago fonetika eta fonologiaren alorrean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

-Kazetaritza eskolako azken urtea hasi zuenean eman nion opari, bere lehen artikulu profesionala harekin idatz zezan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 41. orr.

Biharamunean, irailaren 23an, eta lau egun aurretik efemeridea eta ospaketak iragarriz, Txiki eta Otaegiren XXV. urtemuga kari, artikulu hunkigarri bat zekarren gure prentsak, foto apal batez hornitua:  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 78. orr.

Noizbait behar eta, zigor ziegara heldu naiz, isolamenduko moduloa zer den jakinen dut, psikopaten galerian biziko naiz, hamargarren artikulu ospetsua ezarrita daudenen gogortegianøø.!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

Ihesaldi hark artikulu ikaragarri interesgarri bat egiteko balio izan zidan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Egun haietan, parlamentuan eta egunkarietan politikariak elkarri ileetatik tiraka zebiltzan lehenik 4garren eta gero 7garren bilakatu zen artikulu famatu bategatik, eta eliza eta erlijioarekin zerikusia zuenez gero, On Camillok ez zuen zalantzarik izan saltsa hartan leporaino sartzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 114. orr.

Euskal Herrian badaude espainolista konfesionalak, are euren kredo politikoan artikulu behinena espainolismoa dutenak ere, azken urteotako PP-PSOE fronteak aski argi erakutsi duenez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Argitaratu zenituen artikulu bakanetan hori antzeman uste izan nizun, bederen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 310. orr.

Guztiz bestelako ikuspuntu batetik ikusten zituen gauzak, beraz, eta hiriaren kontrako artikulu izugarri bat idaztea zerabilen buruan, han ostalariek atea ixten baitzieten bidaztiei, eta bidaztiek "alderdi moralean zein fisikoan" larrutu ditzaten besterik ez zuten eskatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Hari beretik, liburutegi infinitu batek hartuko lukeen espazioaren nolakotasunaz eta bertan kabituko liratekeen liburuen kopuruaz galdetzen zuen behin Vila-Matasek artikulu gogoangarri batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Hitz egitea debekatuta daukate, eta Ju Youngrako artikulu elektronikoak egiten dituen fabrikan, baita irribarre egitea ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 255. orr.

- Horretazz ari garela -ilargi-aurpegiduna horman bermatu zen-, Holyoke, nire lagun maitea, gaur goizzeko egunkarietan ikusi al duzzu gomaren merkataritzari buruzz idatzi dudan artikulu polita?...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Guztiarekin, eta Ostolazaren kalterako batez ere, egun hartan bertan hilketaren gainean artikulu luze eta zabala zekarren hedadura handiko egunkari batek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Idazle ezaguna zen Markiegi, hark idatzi zuen (sinatu ez bazuen ere) Lizardiren Itz-lauz artikulu bildumaren hitzaurrea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 37. orr.

Duela aspaldi, 1870 hamarraldi hondarrean, Larresoron, elkarrekin irakasle izan ziren, Aiherra Espertateiko Simon Durruty (1852-1915) eta Hazparne Eztiteiko Janpiarre Diharce (1848-1931) bi liburu zale handi eta euskal liburugile haiei, eskaintzen diet, maiteko zuketen nafar teologoaren artikulu sorta hau.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 9. orr.

Bertso jarriek eman zioten garai batean ospe pixka bat, Euskaltzaindiaren bertso-paper sariketa 1962an irabazita; geroztik beste hainbat sorta ere asmatu zituen, baina hitz lauzko lanak nabarmendu nahiko nituzke nik hemen: artikulu sail bat idazten hasi zen Jexux Lete lanetik erretiroa hartutakoan, Orrela ziran gauzak izeneko liburuan bildu zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Egunkari ingelesaren iritzi artikulu faltak eta agentzien sinadurek burukomin bat baino gehiago aurrezten dizute.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 57. orr.

Beroan bero, emankizun, artikulu andana bat izan zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 162. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zientzia-artikuluetan, iluntasunetik argirantz daraman errege-bide batean barrena doa adimena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

7 artikulu zientifiko

210 artikulu zientifikotan oinarrituta, errauste plantak lurra eta ura kutsatzen dutela berretsi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Hori da joera nagusia munduan zehar: kalkulatzen da AEBetako industria patenteetan aipatzen diren artikulu zientifikoen %73 zientzia publikotik hartuak direla.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

8 fedeko artikulu

Hau ez da agindu bat, askotan uste izaten den bezala, fedeko artikulua da, Jainkoak emandako irakaspena, gizakiak aurki ahal ditzan bere sofrikizunetan, bere ekintzetan eta bere bizitzan atseginak eta poztasunak; beraz, agintzaria gehiago da, agindua baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

-Bueno -eta Martin sartu eta bere ibiliez eta egin behar zituen astakeriez hitz egiten zuen, eta Tellagorriren iritziak azaltzen zituen, berari fedeko artikuluak iruditzen zitzaizkionak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

9 zientzia artikulu

Unibertsitate eta ikerketa zentroetan egiten den ikerkuntzak ematen dituen emaitzak neurtu nahi direnean, denbora jakin batean argitaratzen diren zientzia artikuluen kopuruari erreparatzen zaio batez ere, esan bezala.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 142. orr.

Zientzia-artikuluetan, iluntasunetik argirantz daraman errege-bide batean barrena doa adimena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agertu artikulu (6); ainitz artikulu (5); aldizkarian argitaratutako artikulu (11); argitaratutako artikulu (27); argitaratutako artikulu batean (10); argitaratutako artikulu baten (11); artikulu argitaratu (7); artikulu asko (8); artikulu bana (7); artikulu bat (125); artikulu bat argitaratu (13); artikulu bat idatzi (11); artikulu batean (66); artikulu batek (16); artikulu baten (31); artikulu baten arabera (6); artikulu bati (5); artikulu batzu (9); artikulu batzuen (6); artikulu batzuk (16); artikulu berean (5); artikulu bilduma (7); artikulu famatu (9); artikulu gehienak (6); artikulu guztiak (14); artikulu hartan (7); artikulu hau (21); artikulu honen (10); artikulu honetan (11); artikulu hori (28); artikulu horiek (15); artikulu horrek (16); artikulu horren (11); artikulu horretan (14); artikulu hura (8); artikulu idatzi (7); artikulu luze (7); artikulu mamitsu (8); artikulu nagusiak (7); artikulu sorta (8); artikulu ugari (8); bi artikulu (19); bigarren artikulu (10); bigarren artikulu famatu (5); buruzko artikulu bat (13); egunkariko artikulu (6); ehunka artikulu (7); hainbat artikulu (20); idatzitako artikulu (10); iritzi artikulu (21); izeneko artikulu (6); kaleratutako artikulu (5); liburu eta artikulu (5); prentsa artikulu (7); zenbait artikulu (8); zuen artikulu (20)

artikulua aldatu (5); artikulua argitaratu (5); artikulua ezarri (6); artikulua idatzi (6); artikulua irakurri (13); artikulua urratu (8); artikulua urratzen (6); azken artikulua (6); bigarren artikulua (11); buruzko artikulua (13); iritzi artikulua (8); izeneko artikulua (6); lehen artikulua (8)

artikuluak argitaratu (5); artikuluak bildu (5); artikuluak dio (10); artikuluak dioenez (6); artikuluak ezartzen (5); artikuluak idatzi (8); buruzko artikuluak (14); idatzitako artikuluak (9); iritzi artikuluak (13); lehen artikuluak (11)

artikuluan aipatzen (8); artikuluan jasotzen (6); artikuluan oinarrituta (7); izeneko artikuluan (5)

artikuluaren arabera (28); artikuluaren egileak (9)

artikuluari esker (7)

bere artikuluetan (5); iritzi artikuluetan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus