Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Siberia, Alaska eta beste gune artikoetan izan dira tenperatura igoera handienak, hau da hiri handiek sortzen duten berotik urrun. Berria - Gaiak 2006-01-26
Ondorioz, ur izoztu artikoetan hondoratu zen, baina bere aitarekiko amorruz ez zen. Berria - Gaiak 2004-03-16
Ipar-mendebaldeko Amerikaren antza du floran: makal basoak, izei ilunak, urki asko eta zohikaztegi zoragarriak, loreak eta tximeleta artikoak. Berria - Kultura 2006-01-31
Artikoa epeltzen denean aukera berriak sortzen dira, jakina. Berria - Gaiak 2004-11-11
Ikertzaileen arabera, Artikoa da munduan azkarren berotzen ari den eremua. Berria - Gaiak 2004-11-11
Barentseko itsasoa Artikoan dago, Eskandinavia eta Errusiaren artean. Berria - Gaiak 2004-08-28
Bizimodua erabat aldatu beharko dute Artikoaren inguruko lau milioi biztanlek, datozen hamarkadotan eskualde honetako itsasoko izotza urtuz joango delako. Berria - Gaiak 2004-11-11
Artikoko herri indigenek Kyotoko Protokoloa sinatzeko exijitu diote Bushi. Berria - Gaiak 2004-11-13
Bistan da Artikoko itsasoak urtzea sekulako aukeratzat ikusten dutela han petrolioa eta gasa ustiatu nahi dituzten konpainiek. Berria - Gaiak 2004-11-11
Artikoko hartz gehienek 100 substantzia kimikotik gora dituzte gorputzean, eta oraingoz, ez dute kutsadura horri aurre egiteko mekanismorik garatu. Berria - Gaiak 2004-09-14
Artikoko izotza desagertzea onuratzat duten konpainiek Washingtonengan duten eragina ikusita, nola konbentzitu AEBak ituna sinatzeko? Berria - Gaiak 2004-11-11
Artikoko Klima Aldaketaren Eraginaren Balioztapenaren (ACIA) presidenteordea da Paal Prestrud. Berria - Gaiak 2004-11-11
Aliota artikoa ("Gavia arctica") Aliota Gaviidae familiako hegaztia da, mendebaldeko Alaskan eta Eurasian bizi dena. ETC-entziklopedia Aliota artiko, Wikipedia
Baita aliota artiko bat ere, egun Euskal Herrian halakorik ez badago ere, garai hartan ugaria baitzen, indusketek frogatu dutenez. ETC-prentsa Berria, 2011-03-01
Amuarrain artikoa ("Salvelinus alpinus") Salmonidae familiako arraina da, Artikoan, azpiartikoan eta antzeko eremuetan bizi dena. ETC-entziklopedia Amuarrain artiko, Wikipedia
Staubik berak errekasto ziztrina zirudien, eta amuarrainak, ibai-izokinak eta amuarrain artikoak dozenaka hiltzen ziren. ETC-literatura, saiakera Brodecken txostena, Philippe Claudel (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2011
Larrutan bildu eta izoztutako hiru amuarrain artiko (Salvelinus alpinus) hurrenez hurren jarri, azpia karibu baten urdaileko edukiaz koipeztatu eta izotz-geruza fin batez estalita, leraren patin bihurtzen ziren. ETC-zientzia, zuzenbidea Argia munduaren ertzean, Wade Davis (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2009
Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. ETC-entziklopedia Palojärvi aintzira, Wikipedia
Ylijokiko ur garbietan, amuarrain artikoak, amuarrain marroiak eta izokinak arrantzatu daitezke. ETC-entziklopedia Ylijoki, Wikipedia
Ikusgai jarri dituzten animalia gehienak bitxiak eta ederrak dira, baina protagonista jakin batzuk ditu aurtengo erakusketak, Euskal Herrian inon aurkitu ezin daitezkeen animaliak, hain zuzen ere: Artikoko azeria, Vietnamgo txerria, Kamerungo ardia, Asiako faisaiak, titi tximinoak, ahuntz nanoa edota Australiako loroak, besteak beste. ETC-prentsa Berria, 2006-12-17
Azeri artikoa ("Vulpes lagopus") txakurraren familiako haragijale txikia da. ETC-entziklopedia Azeri artiko, Wikipedia
Ugaztunen taldea, erbinude zuri eta erbinude arruntek, azeri arrunt azeri gorriek, igaraba igarabek eta 2003. urtetik babestuak dauden azeri artikoek osatzen dute. ETC-entziklopedia ? árajávrrit, Wikipedia
Erosleak larruak sailkatu bitartean, Jim begi zabalik ibiltzen zen biltegian barrena, Alaskako otso zuri, azeri artiko, katamotz eta jatun larruak ukituz. ETC-literatura, saiakera Bizi ondorengo heriotza, William A. Douglass (Anton Garikano), Pamiela, 2015
Kolore tasunaz ari bagara, esate baterako, terminoa ia nulua izango da poloko hartz zuriarentzat (ehunetik ehun kolore bakarrekoa), apur bat handiagoa azeri artikoarentzat (zuria neguan eta iluna udan) eta askoz handiagoa mihi-arrainarentzat edo olagarroarentzat (gai baita inguruabarren arabera aldatzeko kolorea). ETC-zientzia, zuzenbidea Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007
Goilautadatik jaitsita, itsasertzeko lautadetan erbi artikoak harrapa zitzaketen, eta zorte pixka batekin karibu bat edo beste ere bai. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.
Kokapen geografiko berezia du, eta klima artikoak baldintzatzen du herrialdeko bizimodua. ETC-prentsa Berria, 2018-04-24
Ingurune artikoarekin borrokatzeko ausardiagatik eskimalek ordaindu behar izan zuten zigorra beren bizitza klima artikoaren urteko ziklora zurrun moldatu beharra izan da. ETC-literatura, saiakera Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000
Ezkutuaren iparraldean, 60º baino gehiagoko latitudeetan, aire-masa polar kontinentalen erdigunean, klima artikoa dago, negu luze eta gogorrekoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
2020ko negua buruan duela, iruditzen zaio iparrerago hasi beharko lukeela bidea, Tuktoyaktuken, Ozeano artikoaren ertzean. ETC-prentsa Berria, 2019-02-09
Europako mendebaldeko itsasoak hotzak dira, dauden latitudean daudelako eta Ozeano Artiko Glaziarra hurbil dutelako, baina, era berean, Golkoko itsaslasterrak epeltzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
Mitologiak dioenez, jainko hau erraldoi baten itxurakoa zen eta ez zuen oso harreman esturik jendearekin, Ozeano artikoko ur izoztuetan bizitzera behartu zutela ere aipatzen da. ETC-entziklopedia (90377) Sedna, Wikipedia
Asiak Ozeano Artikoa, Ozeano Barea, Indiako ozeanoa eta Mediterraneo itsasoak inguraturik dago. ETC-entziklopedia Asia, Wikipedia
Australiako ekialdeko kosta 1770ean baino ez zen esploratu; eta Ozeano Artiko eta Antartikoa XIX. mendera arte ez ziren esploratu. ETC-entziklopedia Esplorazioen Aroa, Wikipedia
Ozeano artikoaren sare alimentarioak sinpletzat kontzideratzen dira, hau da, pauso gutxi daude organismo txikietatik, predatzaile handietara arte. ETC-entziklopedia Ozeanoen azidifikazio, Wikipedia
Honek 1816 eta 1855 artean Ozeano Artiko eta Itsaso Beltza artean zeuden 265 lekuetan neurtu eta Lurra poloetan zapalduta zegoela baieztatu zuen. ETC-entziklopedia Struveren arku geodesikoa, Wikipedia
Zikloi polarra edo zikloi artikoa. ETC-entziklopedia Zikloi, Wikipedia
Zirkulu artikoak, eguneko eguzki izpien muga egiten du udako solstizioan eta neguko solstizioan aldiz, gaueko eguzki izpien muga. ETC-entziklopedia Zirkulu polar artikoa, Wikipedia
Zientzialari batzuk konturatu dira Alaska eta Zirkulu Artikoa duela 50 urte baino berdeago daudela. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-06-01
Errusiak, Kanadak, AEBek, Danimarkak eta Norvegiak jarri dituzte haien begiak Zirkulu Artikoan. ETC-prentsa Berria, 2008-07-25
Rovaniemi hiritik (Laponia) kilometro gutxira dauka Bizar Zurik bere etxalde magikoa, haur askoren ametsetako lekua, zirkulu artikoan bertan. ETC-prentsa Berria, 2009-12-09
Solstizioan, Eguzkia ez da sartzen 24 orduetan zirkulu artikoan. ETC-prentsa Berria, 2010-06-22
Eta Ipar Amerikan erresistentziarik txikieneko bideak azkenean polorantz eraman zuen oihanen ipar-zerrendaz harantzago, bere destinoa kultura eskimala sortzen aurkitzeko Zirkulu Artikoaren erronkari erantzunez. ETC-literatura, saiakera Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000
Bizitzan zehar sentituko duzun oro zure aurretik bizi izandako guzti-guztiek sentitu izan dute, haitzuloetako gizakia izan edo astronauta izan, Gobi desertuan bizi edo zirkulu artikoan bizi. ETC-literatura, saiakera Sunset Park, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2010
Klima hotzean bizi da, Zirkulu Artikoan, eta isolamendu-maila altuari esker saihets dezake klima horretan jasan lezakeen gehiegizko bero-galera. ETC-zientzia, zuzenbidea Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011
Baina, esan dudanez, inoiz ez da aurkitu mamutaren hezurrik Holstongo gatzagez hegoalderago, eta iparraldera jota, berriz, zirkulu artikoan ere aurkitu izan dituzte. ETC-literatura, saiakera Virginiako Estatuari buruzko galderak, Thomas Jefferson (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2012
Zirkulu polar artikoa munduko bost paralelo paralelo nagusietakoa da, zehazki 66º 33' 38" Ipar latitudean dagoena. ETC-entziklopedia Zirkulu polar artikoa, Wikipedia
Zirkulu polar artikoan, Eguzkiak soilik Ipar zeruertza ukitzen du. ETC-entziklopedia Txikipedia: Solstizio, Wikipedia
Biodibertsitate handia du zirkulu polar artikoak. ETC-prentsa Berria, 2009-02-24
Zirkulu polar artikoan bizi den etnia baten literatura da. ETC-prentsa Argia, 2005-01-16
Neguko hilabeteetan eguzki argi gutxi izaten da zirkulu polar artikoaren gainetik dauden latitudeetan. ETC-prentsa Berria, 2019-01-15