Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
artaxoar (orobat artaxonar) izond/iz Artaxoakoa, Artaxoari dagokiona; Artaxoako biztanlea.
Artaxoarrak ez zuen esan, baina guk, beharbada irakurleren bat oraindik guztiz jabetu ez delako, esan egingo dugu: txori hori, itxura guztien arabera, karlista samarra zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 177. orr.
Begi bistako keinuak ere ez dira falta, pertsonaia gogoangarrienetakoa den Benito artaxoarraren izena adibidez. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 126. orr.
Artaxonarrei hitz egiten eta batez ere barre egiten entzunda -trumoi zalaparta baitirudi jende horren barreak-, nerbioetatik jarriko litzateke Uliako hortentsia bat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.