Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrunkeria (orobat arruntkeria g.er.) 1 iz gizabidearen arauek gaitzesten duten egite edo esaldia. ik arruntasun.

Izenburu hanpurutsuen azpian arrunkeria baizik ez zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Oporretan nagoenean, arrunkeria deritzot Mauleko gazteluko posta-txartelak igortzeari.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 204. orr.

Ez dituzu ukatuko nabarmenaren nabarmenez arrunkeria bilakatu diren egia horiek.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 249. orr.

Hurrengo lerroetan kazetariak idazlearen deskripzioa eskaintzen du, eta "gorputzez gazte dago" eta halako beste arrunkeria batzuk esan ondoren, Ernest Hemingwayk Ordoñez kutuna ikustera elkarrekin joateko gonbita egin diola esanez eta haren ahotan "Ciudad Realgoa harrigarria izan zen" esaldia ipiniz amaitzen du berea Carlos Barrenak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 299. orr.

Denboraz gaindi den orori lotzen zaion herdoila bera baino gaitz asekaitzagoa da tribializazioa: desitxuraketaren gailur demokratikoaz berdintzen ditu arrunkeria eta klasikotasuna, moda eta artea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Bere duintasun bakarra, kontrastez, Broadwayen nagusi den arrunkeriak ematen dio.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Arrunkeriaz jositako hizkera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Entzun dute adjektibazioak ez duela arrunkerian erori behar, eta esango dizute orrialde bat gaizki idatzita dagoela baldin eta adjektiboen eta sustantiboen arteko elkarketan ustekaberik ez bada, nahiz xede orokorra gauzaturik egon.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Prostituzioak gaixotasunera zaramatza, endekapenera; ezkontzak, berriz, arrunkeriara, erdipurdikokeriara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

-Bada, ni, arrunkeriara itzultzeko irrikan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 84. orr.

Hain pozik ikusten nuen bere semearekin momentu zoriontsu hura bizi zuelako, ezen gaizki baineritzon zangoak azpian hartzen zizkidalako arrunkeriarekin berarentzat liluragarria eta perfektua zen egoerari, txikiena izanda ere, eragozpenak jartzeari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 404. orr.

Berdintasunaren eta arrunkeriaren garaira goaz ziztu batean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Gogor salatzen zuen telebistaren gorabehera serioak eta arinak arrunkeriaren galgarekin berdintzeko joera ia naturala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

Nire gorpu-biltegi zehaztasunez beteak arrunkeriaren gailurra ematen zuen, ilunpeetako printzearekin borrokan ibilitako laguna argazki eta guzti ateratzearen aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.

Horrelako ekimenak arrunkeriaren basamortuan jaiotako loreak bezalakoak dira.  Berria - Kultura   2004-06-26

Ez dago nobleziarik, eskuzabaltasunik gabe; ez dago mendekurik, arrunkeriarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 173. orr.

Badaki, halaber, bezeriak oso estimutan izaten dituela zerbitzu bereziak, espezialduak, arrunkeriari ihes egiten diotenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.

Nik zin dagit, halaber, ez dudala Arretxeren bertze libururik irakurriko, aspaldi honetan modan dagoen literatura irakurterraz arrunkeriaz beteaz kutsa ez nadin.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 19. orr.

Bizitzaren arrunkerietatik urrun dabilenaren gosea da literatura.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

Kazetariek askotan arrunkerietara jotzen dugu neurketa baten garrantzia juzgatzerakoan, baina Malagaren aurkakoak, benetako finala dirudi.  Berria - Kirola   2004-05-15

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Neure oroimenaren taulatik ditiat arrunkeria funsgabe guztiak ezabatuko, liburu-aipu oro, irudi, inpresio iragan oro, gaztetasunak eta oharmenak hara jasoak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 62. orr.

Denboraren poderioz konturatu ahal izan naiz pertsona haien bizimodua eta beren inguruabarrak ez zirela beraiek esaten zuten bezain zirraragarriak, arrunkeria orokorraren geruzak estaltzen zituela nik miragarri uste nituenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 137. orr.

Txoferko egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko, egoerarekiko guztiz desegokia, arrunkeria nabarmenagatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.

Zakar samar irten zait azkeneko arrunkeria hori, eta barkamena eskatu diot.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

Modako arrunkeria ortodoxoan erortzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.

Beste gai asko ingelesez -orain "ingelera" jarri da modan, zergatik dute arrunkeriarik arruntenek holako arrakasta irakasleen artean?-, jakina, eta beste hizkuntza batzuetan ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 76. orr.

Elkarrizketa gogaikarria egiten duten bi muturrei ihes eginez, hau da, baserritarkeria gogorrari eta bufoikeriazko arrunkeriari".  Askoren artean   «Rataplan» - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus