Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuloz beterik nuen ama, gure etxea bezala, nire arropak, nire oinetakoak bezala. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.
Beste alde batetik, beharginen arropei erreparatu eta euren janzkera oso arrunta iruditu zaik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 106. orr.
Arropak patxadaz erantzi dizkiote elkarri. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 40. orr.
Ordurako hura ere edaritan ito samarra zebilen, arropak gorputzean tokia bilatu ezinik, piura eskasean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 51. orr.
-Arropa artean ipini eta armairu guztian zabaltzen da usain gozoa -dio Lainezek mantso, hitzak ongi ebakiz-. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 59. orr.
Ez, umeak ez zeukan arropan idatzita izena. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 110. orr.
Arantxaren arropak betetzen zuen armairuaren zatia Sombra kartoiz bete eta hara bideratzen nintzen, pakete berriaren bila, egunean bi aldiz gutxienez. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.
Horretarako arropaz aldatzen nintzen goizero, hipermerkatuan bertan aurkitzen nituen gauzekin. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 144. orr.
Ez zenuen erantzun, arropetan bildua azaldu zintzaizkion ahalik eta mugimendu zabarrenak eginez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 36. orr.
Zenbait egunen buruan Beloketik arropak ukan genituenean, trikota bat eman nion. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.
Gero Holly ohetik atera eta leihora joan da, barneko arropaz jantzia, leihotik behera joango dela mehatxu eginez. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.
Aise antzematen zen ez zela aberatsa, baina alferrik bilatuko zenuen zabarkeri arrastorik haren arropetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.
Igandeko arropaz jantzita zegoen neska. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.
Kanpotik baino gehiago biluzten ninduen barrutik; hain zuzen, hori izaten da zailena, arropak eta estalkiak erraietaraino itsatsirik egoten dira eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.
Etxe bateko altzariak bizitza guztirako ziren; ontziak, arropak eta dena, berriz, hondatu arteraino. Pako Aristi «Note book», 2005 - 109. orr.
Nire arropak seinalatu zituen; lokatzez beteta zeuden, eta odoleztatuta. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.
Biak arroparik gabe gelditu zirenean, irakurritako liburu guztietako aholkuak gogoratzen ahalegindu zen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 152. orr.
Aparte xamar eseri ginen, jendearen solasik entzun beharrik ez izateko lain, isats lemaren gerizpean, arropak erantzita, oinetakoak (hondarra kiskalgarri baitzegoen) eta galtzontziloak izan ezik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.
Alboan igarotzean norbaitek uki baleza, berehalaxe, kutsutik garbitzeko, bere arropekin sartu ohi da uretan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.
Donapaleuko tenpluan bortzetan ikusiak nituen, beren arroparik dotoreenetan harro, Jainkoaren handitasunaren kan-tan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.
Ama familiako zainartak heldu ziren beren semeei arropaz hanpatu zakuak ekartzera, noiz libratuko zituzten oihuz eskatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 28. orr.
Puritanoak agintean egon ziren urte horietan erabat debekatuak egon ziren herriko festak, edozein motatakoak izanik ere: antzerkia, tabernak, jolas eta kirol publikoak, jokoa, jantzi dotoreak, kolorezko arropak... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 221. orr.
Orain, nire mutil maitea, Willis's-en mahai on bat hartu nahi badugu, arropaz aldatzera joan beharko diagu. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 57. orr.
Kafetegiren batetik edo dendaren batetik irten berriak, ibilgiro ona eta hurrengo tenporadako arropak ikustera joanak biak, auskalo, guti fida ezkontzarako soinekoa erostea. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 45. orr.
Haren ondo-ondotik igarotzean, Thatcher ohartu zen haren arropei petrolio-usaina zeriela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.
Don Pedroren ama defuntak zuk beraren arropak janztea espero du. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.
Eta, deus gabe gelditu zelarik, auzokoak, altzari merkatariak, bostehun libera eskaini zion amaren altzari eta arropen truke. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.
Soinekoaren aipamenak haurdun dauden emakumeentzako arropak ekarri dizkit gogora. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 22. orr.
Damasko oihalez bildu zaldunak eta burutik oinetaraino burdinazko arropaz jantzi mairuak ageri ziren noiznahi, gero, prosa izugarri baten erdian, piztia eta otsoendako lakioz beteak ziren kartoizko puskailetan irentsiak izateko. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.
-Egunon, andereñoa, zure anaia Clemente hor al dago? -kaleko arroparekin zetorren guardia zibilak, barrualdera beha. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 28. orr.
Ez kezkatu; agindu neskameari nire arropak lehortzeko eta garbitzeko, besterik ez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.
Arropak erantzarazi, multzotan sailkatu dituzte: galtzontziloak galtzontziloekin, alkandorak alkandorekin. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 29. orr.
Gainera, itsaso gainetik, berezko legez, gorputz asko goratzen dela garbi azaltzen dute itsasertzean eskegitako arropek, halako hezetasuna itsasten baitzaie. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.
Armairua arropekin zegoela ikusirik inork haren azpian arroparik bilatuko ez zuelakoan egin nuen horrela. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.
Arropak pertxa batean bere sudurraren gainean dilindan ikusteak konpainia egiten zion, norbait zegoela berarekin irudikarazten zion komedianteari. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 80. orr.
Ez daramagu pijamarik ez bestelako arroparik, biluzik nago izaren azpian. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 83. orr.
Sotoan zegoen kaxa bat eman zioten amari; osabaren arropak eta beste zeuden barruan, eta, tartean hormako margolana. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 50. orr.
Azpiko arropa garbiak jantzita, txukun-txukun, telefonora abiatu eta Imanol lagun minari hots egin nion. Aitor Arana «Onan», 2000 - 40. orr.
Miraria iruditzen zait maletek nirekin batera jauzia egitea, Ariadnaren haririk gabe iristea aireportuetako terminal, arropa zaharren kanposantu eta uhal garraiatzaileetan zehar, heldu behar duten lekuraino. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.
Halatan, arropa bustiek, ile beltz eta kixkurretan behera lerratzen zitzaizkion ur-ttorttolek, eskuan zeraman plastikozko poltsak, denek, euriak kearekin ezkonduz osaturiko usaina zeukaten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.
Garai hartan baziren Luzaiden falangistak deitu armadako gizonak, arropa urdinez bezti zebiltzanak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.
-Kendu arropa zikin horiek eta gosaldu ezazu zerbait... - esan zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 28. orr.
Gero, gugana hurbildu zen, bere arropa bustiekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.
Parisko gauetako batean oihal gardenean jositako arropa luzez jantzita agertu zen afarira. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 118. orr.
Baina zer arropa zatarrak dira horiek! Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 83. orr.
Dursley jaunak ezin zuen jasan arropa arraroz jantzitako jendea..., gazteen artean ikusten ziren janzkerak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.
Ez zuen ile mendera erraz horietakoa, betileak eta ezpainak zurbilegiak zituen, eta ez zen batere dotore ageri soin gainerako aukeratu ohi zituen arropa merke haiek jantzita. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.
Don Pedrok etxeko gelarik hoberena zeukan, barruko arropa fina erabiltzen zuen, ezin zuen kotoizko musuzapirik erabili, etxeko gainerako guztiek bezala, harizkoak eta zetazkoak baizik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Arropa izerdituak eranzten ari zen komunean, Dionisosek sukaldean entsalada bat prestatu bitartean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.
Emanaldi horretan, Goaz taldeko aktoreek omenaldia egingo diete antzinako arropa garbitzaileei, lan hori nola egiten zuten erakutsiz. Berria - Kultura 2004-07-15
Nik bizitza eztiagorik ez diat ezagutu, Polixeneren arropa azpiak ireki eta haren soinekopeko pastel usainarekin zorabiatzen nintzen arte pasatzen nituen ordu haietakoa baino. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.
Zubi gainetik arropa fardel bat baizik ez zirudien. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Zelan zaborretako kamioia Rhône aldera zihoala auzoko haur guztiak jostailuak, arropa puskak, kaier orriak atzematearren atzetik lasterka joaten ziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 38. orr.
Sarritan esan izan zion Joek berekin bizitzera joateko; baina traba egingo zukeela iruditzen zitzaion (nahiz eta Joeren emazteak oso adeitsu hartu izan zuen beti), eta ohitu egin zen arropa-garbitegiko bizimodura. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 145. orr.
Ez dut ondo ikusten balkoiaren alde ilunean dagoelako, arropa-esekitokiaren eta fikusaren artean zehatzago esanda; baina postura egingo nuke bere titi pareak honantz apuntatzen duela, niganantz hain zuzen ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.
Karrozeria eta kristal puskak han-hemen, eta arropa zati odolduak nonahi. «Bizia lo», 2003 - 56. orr.
Arnasa hartzen ahaleginduz, arropa-eskuila handi bat atera zuen poltsatik eta aurrez Hagridek kendu ez zion kedarra garbitzen hasi zitzaion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 52. orr.
Etxekoekin lotura estua izaten jarraitu zuen, eta amarekin bereziki: etxaldeko emaitzen poltsak aldian-aldian jasotzen zituen, eta arropa-poltsak joan-etorri ibiltzen ziren amarenetik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Dena miatu diote soldaduen esku baldarrek, ez bakarrik zakutoa, baita arropak eta arropa azpiak eta gorputz-atal desiragarrienak ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.
Baina edozein txosna edo taberna alternatibotan katxiak 6-7 eurotan ordaintzen ditugunean, edota Iñurrategi itxura ematen digun markako mendi arropan gastatzen ditugunak gastatuta edo asteburuak eskiatzen edo futbol partiduetara joaten edo sagardotegietan edo drogan gastatzen duguna kontuan hartuta... Berria - Kultura 2004-09-25
Geroztik, oihaleria han erosiz, eta hango josle edo dendarier jauntziak eginaraziz, hemen saltzen dituzte gizonki ala emazteki arropak. Herria 2004-02-19
Hondarraren beraren gainean eraikia, eta bi kupula ekialdetarren arteko arku-ilara luzearen atzean, zintzilikatutako mainu arropez bestaldera, kabina mordo bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 315. orr.
Hiru egunen buruan, Esterrek erregina-arropak jantzi, eta jauregi barneko patioan agertu zen, erregearen gela aurrean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 137. orr.
Nahiz eta oraindik goizik den, gauak bere ikatz arropaz jadanik jantzi ditu hiriaren bazterrak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 77. orr.
Zuri-zuriak zituen eskuak, aurpegia, bizarra eta ilea; giza arropaz jantzitako elurrezko estatua zirudien. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 52. orr.
Bat gelditzen da, eta bere serora arropak utzirik, edozein emazte bezala beztiturik, bizi da, lehenik eliza dorrean gordea, gordeka jatera ekartzen diotela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.
-Ez, arropa denda batean lan egiten dut. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.
Hartu duen lehendabiziko erabakia atari gaineko iragarkia aldatzea izan da: jantzi-denda kendu eta arropa-denda jarri du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.
Argi-armiarmak sabaitik dilindan, nerabeendako arropa-denda batean baino ispilu gehiago bazterretan, Kristinak hainbertze gorrotatzen baininduen, ez genuen ataka gaindituko bi aste geroago arropa-denda handi batean hasi ez balitz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.
Ahaztua izango du bere aitatxok Mary's Lane kalean bigarren eskuko arropa-denda zuen garaia. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 180. orr.
Arropa-denda handietatik ere sarri ateratzen genuen sal zitekeen zerbait, geure arropen azpian jantzita. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 37. orr.
Dato kaleko arropa denda dotore -dotore eta esklusiboegi, nonbait- batera sartu ginen. disko-saltoki atseginak, marka onenetako arropa-dendak, beirate distiratsuko gozotegiak eta luxuzko jatetxe, pub nahiz kafetegiak ere. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.
Teresarekin kasik egunero geratzen nintzen eta, bestela, nahiz eta ezeri erreparatzeko guztiz gogogabetua sentitu, arropa dendetara sartzen nintzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.
Biolentoenek arropa dendetako erakusleihoak birrindu eta janzkiak ostu zituzten, manikiak puskatu eta haien zatiak (buruak, besoak, hankak, ileordekoak) han eta hemen barreiatu ondoren. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.
Igogailuetan ibiltzeko ere arazoak edukitzen ditut nik, arnasa hasten baitzait halakoetan faltatzen eta, zer esanik ez, arropa dendetako aldagela txiki eta sargorietan sartu izan naizen guztietan. ezkontza bat zela eta, bera eta biok. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 53. orr.
Hara non, soa norabide zehatzik gabe inguruan barreiatzen zitzaiola, Orbe-ko gizon-arropa denda batean Louise begimendu zuen, bi emazte eta gizon baten konpainian. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.
Leitzan bada arropadenda bat, ehun urtetik gora doana, eta "Paxegona" deitzen diote, nahiz etxearen izen zaharra Aurtxikine izan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 211. orr.
-Etxean arropa garbitzea esan duzu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 202. orr.
Arropa garbitzen ari da neska bat, beti bezala polita eta donarioz betea, hauxe da haren jantzia: gona gorria eta gerruntze urdina, "euskaldunen bi kolore kuttunak" dio Hugok. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Eta gurera etortzeko esan genion, ohea, mantenua, arropa garbitzeko aukera, eta behar zuen guztia, denboraldirako errentan hartua genuen txalet txikian. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.
Nork aurpegi eman haren etorrera-egunari? Nork zutik iraun hura agertzean? Metala birfintzeko sua bezala, arropa garbitzeko lixiba bezala izango da. Elizen arteko biblia Ml 3,2
Xaboi puska bakarra ematen digute-eta hilabete osorako, bai arropa garbitzeko eta bai norberaren garbitasunerako. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 169. orr.
Andreak apailatzen zizkion otorduak, andreak arropa garbitu eta lisatzen. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 127. orr.
Giltzurrun artifiziala nahiko handia bada ere (arropa garbitzeko makina baten tamainakoa), ordu batzuk irauten duen dialisi bakar batek (dialisi-denboran lo egin dezake gaixoak) odolaren konposizio kimikoa egokitzen du, egun batzuetan bizimodu normala egin ahal izateko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.
Haiek nire arropa garbitzen eta ileko zorriak hiltzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.
Hirurehun frankoko gela bat, hamabost franko egunean mantenurako: laurehun eta berrogeita hamar franko geratuko dira arropa garbitzeko, gastu xeheetarako eta zinemarako. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.
Eta emakumeak arropa garbitzen ikustea ere bai. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 65. orr.
Eta hortik aurrera, eskobatzea, sukaldatzea, arropa garbitzea eta haurrak edoskitzea, horra bere bizitza zertara laburbilduko zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.
Petrusen emaztea arropa garbituak eskegitzen ari da ukuilu zaharren ostean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 258. orr.
Tximiniaren aurrean, Wendyk kordelak zabaltzen zituen, zuntzezko kordelak, eta horietan esekitzen zuen arropa garbitu berria. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 108. orr.
-Arropa garbitzea gero eta zailagoa da, eta zuek errauts gainean zuen buruak zikintzen -esaten zigun izebak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.
Botikak bota eta arropa garbitzera eraman nuen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.
Eta hortik aurrera, eskobatzea, sukaldatzea, arropa garbitzea eta haurrak edoskitzea, horra bere bizitza zertara laburbilduko zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.
Ulrich Kunsik etxe garbitzeak, arropa garbitzeak, eta garbiketa guztiak zituen bere ardurapean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.
arropa-lehorgailua, urarekin garbitutako arropa lehortzeko gailua. ETC-entziklopedia Lehorgailu (argipena) Wikipedia
Izan ere, merkatua baduten produktuen ordez, etorkizunean zer portaera izango duten ikusteko dagoen ontzi garbigailu berri bat eta arropa lehorgailu baterako motorrak egingo dira Lizarran. ETC-prentsa Berria, 2007-02-10
Erakusketan aurki daitezkeen beste objektuen artean, Kongoko misiotik Voulgrek ekarri arma eta objektu txikiak aztertzeko aukera ematen dute, baita, besteak beste, Latinoamerikako" immigrante aktiboak" izan direnen potretak, xingar faltsuak, 1866ko bizikleta bat, arropa lehorgailua, erloju unibertsala ere. ETC-prentsa Berria, 2009-04-30
Zergatik ahul daiteke Faraday-ren legearen eraginez etxe bateko argia, energia asko erabiltzen duen etxetresna elektrikoa (adibidez, arropa-lehorgailua) pizten denean? ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012
Emaztea Elba zen, aurpegi gozoko emakumea, larrua kolore-zuri, beti arropa zuri artean bil-bil eginda bizi zena, jantzita bainoago, emakume handia baitzen, lodiaz gainera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.
Hobe da arropa zuria janztea, ilunak eta kolore bizikoak intsektuentzat erakargarri baitira, baita perfumeak ere. Berria - Harian 2005-08-06
Hor daude lekuko kutxa batean sartu perlez josi sirena, edota ezteietako arropa zuria, arrosa koloreko bihotz bat itsatsia diola Valverdek. Berria - Kultura 2006-05-06
Sei hilabete gabe esku artean zeukan ospitaleko arropa zuri guztia garbitzeko kontratua, lehiaketa publiko "guztiz gardenean" irabazia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.
Arropa zuriaren pilara bota nuen elastikoa, eta gabardina eranzten lagundu nion. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.
Gizon indiar santu bizardun hura, arropa zuriz jantzia, zeinak kalean elkarren ondotik igarotzen garen bakoitzean burua makurtuz egiten baitit diosala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.
Arropa zuriak garbitu berritan izaten duen zurruntasuna dute, eta baita lixiba egiterakoan amak xaboiari eransten dion izpiliku-usaina ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.
Eta, nola fraideak baitzuen, bere eskolako guztiek bezala, akerraren usain gaixtoa, arropa kirastua gainetik kendu, eta arropa zuria eta fina jantzi zuen haren orde. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.
Eta nire arropa zuriarekin nahasian aurkitu izan ditut bere musuzapi ñimiñoak edo kolore desberdinetako bragak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.
Ohea arropa zuriz jantzirik zegoen, burusi gorri-beltz batek oinen aldea estaltzen ziola. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.
Harekin adostu dut, dagoeneko, lihozko arropa zuri guztiak garbitu eta joste-lanak ere egingo dizkiodala. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.
Gero alderantzizko eragiketa egiten nuen, eta arropa zuritu ahala ura findu egiten zen berriro ere, ibaietako ur mehea izan arte. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 139. orr.
Gure ama goizero joaten zen kartzelara azpiko arropen fardela eramatera, baita laranja zurituak eta intxaur kraskatuak ere janaria eramatea zegoen egunetan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 129. orr.
Azpiko arropak zeuzkan jantzita eta nik, ipurdiko ttua lehortuko zitzaidan beldurrez, galtzontziloak erantzi nizkion kontu handiz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 76. orr.
Hartu berriro, aldatu goitik behera (beno, azpiko arropa oraindik janzteko moduan dauka), eta etzan. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 36. orr.
Une horixe hautatu nuen, azpiko arroparen mostradoreen gibeletik ateratzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.
Atetik kanpora atereak zituen Honorék nire puska guztiak, edertasun-gaien laginak, azpiko arropa, mantal zuria eta galtza gris estuegiak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 57. orr.
Luteziak berak ematen zidan beldurra eta bai Lutezia azpiko arroparekin ikusteko nuen gogoak ere. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.
Larruzko beroki bat jantzirik atera zen, barruko arropa xume batzuk erdi agerian zituela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 216. orr.
Gustatzen zitzaizun amiñaren barruko arropa txuria, han eserita, aulkian, ahizpak atzetik motoa egiten zion bitartean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 93. orr.
Neskak aldameneko barruko arropa-fabrikatik irteten zirenean, urtebetetzeak, ezkontzak, agurrak ospatzera etortzen ziren. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.
"Ez dut geroko bizitzarik sinesten, baina badaezpada ere barruko arropa aldatu dut», dio Allenen ipuin bateko pertsonaiak. Berria - Kultura 2004-09-17
Barruko arropa eransten saiatu zen, baina emakumeak aurre egin zion eta gizonak ihes egin zuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-26
Eta amaierarako uzten nuen barruko arropa: galtzontziloak, kuleroak eta bularretakoak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 23. orr.
Buzo urdin bat eta udako zapatilak eman zizkiguten, ez barruko arroparik ez galtzerdirik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 127. orr.
Ireki eta hantxe azaltzen dira bideo pornografikoak, barruko arropa... "Eta hau? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.
Automobil garbitua eta galduta dauden sakelako telefonoak eta barruko arropak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 56. orr.
Ezetz egiten diot buruaz, ez dudala dutxatzeko gogorik, eta etxeko mantala janzten dut barruko arropa epelaren gainetik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.
Bebarru batean bizi zen, atea sekulan itxi barik, beti hura zabalik, eta barruko arropak hantxe etxe ondoko iturrian ikuzten zituen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.
Babyk sarritan ukatu zion arren, Sethek bazekien 124ko nahigabea hasi zela bera gurdi hartatik jaistean, Bostonen bila zebilen neska zuri baten barruko arropaz lotuta zeramala jaioberria. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 131. orr.
Don Pedrok etxeko gelarik hoberena zeukan, barruko arropa fina erabiltzen zuen, ezin zuen kotoizko musuzapirik erabili, etxeko gainerako guztiek bezala, harizkoak eta zetazkoak baizik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Aitak igandeko arropa jantzi du, gaur goizeko manifestaziora joateko, ziurrenera. «Bizia lo», 2003 - 63. orr.
Gwilym ez zen jadanik nire lehengusua igandeko arropaz jantzia, gizon arrotz bat baizik, altua, kapa batean bildutako pala bat zirudiena; ahotsa gehiegi loditu zitzaion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 36. orr.
Astelehenean, eskailerako mailak launaka jaitsi nituen eta, igandeko arropekin, tiragoma besapean irten nintzen kanpora. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 18. orr.
Gora joan zen igandetako arropa janztera. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.
Petrusen festarako prestakizunak larunbatean eguerdi ondoan hasten dira, emakume talde bat iristen denean; dozena erdi dira, sendoak, eta, igandeetako arroparik dotoreenekin, elizara joateko bezala jantzita doazela iruditzen zaio berari. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 168. orr.
Azkenean, sartzeko agindua jaso duzue, eta kaleko arroparekin jantzitako gizon bat etorri da zure bila. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 149. orr.
Ordu bete baino gehixeago iraun zuen kirurgia-lanak, eta amaitutakoan, eskuak garbitu, kaleko arropak jantzi eta arinka atera zen aldagelatik, amarekiko elkartze atzeratua zela-eta etxera iristeko irrikatan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.
Arratsalde oso bat igaro genuen gure buruari galdetuz zer esan nahi izango zuen zuzendariak "Paper hori antzezteko, zuen alabak kaleko arropa jantziko du" esaterakoan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.
Ohean etzanda nago, kaleko arropaz jantzita; nire inguruan, aldizkari zaharrez eta TelePizzako kartoiez jositako moketa, zedenak jotako besaulkia, eta duela hilabete parea funtzionatzeari utzi zion telebista. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 11. orr.
-Egunon, andereñoa, zure anaia Clemente hor al dago? -kaleko arroparekin zetorren guardia zibilak, barrualdera beha. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 28. orr.
Walter kaleko arropaz hurbildu zitzaionean kasinotik irten eta aparkalekura sartu ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 134. orr.
Eta Afifi anderea, bere ustetan neurriz gora, ordaintzen ari zen, izan Al-Azar-eko altzari dendetan izan Muski kaleko arropa saltokietan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 222. orr.
Joan zenean, Adlerrek kaleko arropak jantzi zituen, eta biok atea itxi ondoren autora joan nintzen salto batean. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 68. orr.
Soldadu joan zaion semearen kaleko arropa dauka etxean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 64. orr.
Kaleko arropak kendu eta txandal galtzak eta puntuzko jertse zahar bat jantzi zituen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 71. orr.
arropa aldatu (12); arropa artean (9); arropa azpian (5); arropa batzuk (7); arropa berria (9); arropa biltze (5); arropa bustia (6); arropa denda (24); arropa egokia (5); arropa erantzi (12); arropa eta guzti (5); arropa garbia (10); arropa garbitu (6); arropa garbitzen ari (7); arropa gehiago (6); arropa gutxi (7); arropa guztia (20); arropa haiek (5); arropa horiek (11); arropa jantzi (10); arropa jantzita (8); arropa kendu (8); arropa lisatzen (7); arropa saltzen (6); arropa zahar (12); arropa zaharra (5); arropa zaharrak (10); arropa zikin (5); arropa zikina (7); arropa zikinarekin (7); arropa zuri (11); arropa zuria (12); arropa zuriak (5); azpiko arropa (12); barneko arropa (6); barruko arropa (30); etxeko arropa (9); kaleko arropa (7); laneko arropa (8); nire arropa (18)
arropak aldatu (11); arropak erantzi (27); arropak eta gorputza (13); arropak garbitu (13); arropak jantzi (20); arropak janztea (5); arropak kendu (6); azpiko arropak (5); barruko arropak (10); bere arropak (13); haren arropak (7); nire arropak (16); oheko arropak (5); zituen arropak (5)
arroparen azpian (5)
arroparik ez (11); arroparik gabe (12)
arropaz aldatu (10); arropaz jantzia (5); arropaz jantzita (8); arropaz jantzitako (5)