Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arroltze (orobat arraultze g.er.) 1 iz ipar arrautza.

Arroltzea, biziaren hastapena, zinezko misterioa, ezin jakin nor den lehena: arroltzea ala oiloa?  Herria   2005-09-22

Arroltze, gasna, landare, orotarik bazuten saltzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Ogitarteko bat, hoin handia, hoin lodia, nola izan daitekeen ere, hori ere zerbait da: sobera arroltze hautsi ote dituzte, ogi erdi baten hartzeko, ala azken hau ja hor zeno, araberako moleta metatu dute?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Une hartan hurbildu zitzaien altzotara bat arroltze bildurik oilategitik atera zen emazte bat, adintsua hura ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.

Arroltzea da jakietan jaki goxoena.  Herria   2005-09-22

Goizeko 5etan jeiki, arraina eta arroltzeak bai, bainan haragirik eta arnorik sekulan ez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 48. orr.

Matiasen autobusean joaiten ziren neska batzuk Donibanera, gibeleratekoan zaretraka arroltzeak ekarriz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.

Eskuak ahora eraman zituen, oihu bat estali nahian, eta arroltzeak erortzearekin, hautsi eta hustu zitzaizkion lurrean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.

Emaztea kafearen zaintzen ari zen bitartean, Émile arroltzeen frijitzen hasi zen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 115. orr.

Arroltze apainduen operazioan, bertzalde, kar handiz jokatu dira sei eskoletako haurrak.  Herria   2005-07-07

Haiek aldiz, bideari lotu ziren, hiru arroltze frijitu janik, xingarrarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Eta nik, salda, eta gero bi arroltze freituak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Batzuk hixtukatu dute airoski, beste batzuk zernahi erran diote, eta norbaitek arroltze torta bat bota dio kasko gibelerat!  Herria   2005-09-15

Agian ez zen arroltze torta!  Herria   2005-09-22

Xingar eta arroltze jatea Bil-tokin.  Herria   2001-02-08

San Josep parkean 16etan elizako plazan, arroltze botatze txapelketa 21ak eta erdietan gauazko karro ibilaldia 23etan plazan.  Herria   2003-08-07

Janaria ospakizunari zoakion heinekoa izan zen: oilo salda arroltze gorringo eta ogi xigortuekin, amuarrainak artekiz troxaturik, kapoiak errerik, sagar erreximeta gasnarekin, hori guzia sagarnoz eta arnoz lagundurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

3 arroltze moleta (orobat arroltzemoleta g.er.) iz ipar arrautzekin eginiko tortilla.

Bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Arroltze moleta, beroa bezain ona.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.

Arroltze-moleta, xingarra, gasna, bixkotxa, arno eta kafe: 10 eurotan.  Herria   2004-01-29

Hazparneko ezker paretean, bazkari on bat proposatua zaukula: arroltze moleta makallauarekin, idi kosta, entselada, ardi gasna, etxe bixkotxa, kafea eta patxarana. herria¬

Paxkal eta Marie Claire Mouxaut bikotea atera dira lehen arroltzemoleta egileen xapelketan.  Herria   2004-08-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arroltze botatze (3); arroltze moleta handia (3); arroltze moleta lehiaketa (4); arroltze torta (3); pazkoko arroltze (4); xingar eta arroltze (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus