Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrokatsu izond arroka asko dagoena edo dituena.

Lurrean etzan zen horma arrokatsuaren oinaldean, eta burua sorbalden artean sartu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.

Beraien aurrean, ibaiaren beste bazterrean eta haren gain-gainean zut, berrogei metro altuera izango zuen tontor arrokatsu bat altxatzen zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 136. orr.

Sekulako zaunka-saio zalapartatsuak antolatzen ditu, urtegiko bakea nik nahi baino areago urratuz eta Karrandiko mazela arrokatsuetan hamaika oihartzunetan biderkatuz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 216. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus