Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arroka 1 iz haitza, harkaitza.

Geroago mutikoa Berrako mugaraino eraman eta, hantxe biak arroka baten hegian jarririk, Piarresek:  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 246. orr.

Tontorrari so zegoen arroka lauaren gainean geunden biak, bizkarrez etzanik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 149. orr.

Tunel ilun batean aurrera joan ziren, gazteluaren azpian, ziur asko, eta lurpeko portu moduko batera iritsi ziren: han arroka eta harri kozkorren gainera irten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 103. orr.

Hezurra arroka mota bat besterik ez balitz bezala hartuta, ezin dira esplikatu ezaugarri horiek, ahula baita harria tentsioetarako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Gorputz erdiko plano amerikanoa den argazkia sugarretan kixkali ahala, argazkiko gizasemeak aingira batek arroka artean geldirik dagoenean egiten duen dardara kurbatu bera egiten duela dirudi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

Bazirudien hitzarmen bat-edo egina zela Satanekin, gizakiei amarruak egiten dizkien Gaizkilearekin, gizakien bidean arrokak eta tranpak jartzen dituen harekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.

Fraidetxe aintzinean bada eskuarekin, batere indarrik egin gabe mugiarazten den gaitzeko arroka bat, hortarik izen hori.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 47. orr.

Uztail hondarreko eguzkiaren ferekan, belar guriak lekua kendu dio han arroka gorriari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

Gerritik heldu zion, lepoa musukatu eta haren ipurdiari itsatsi zen, muskuilua arrokari bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 63. orr.

2 arroka ama (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Horiek hala, higadura hainbat eskualdetan arroka amaraino iritsi da, eta horrek ahalbide zezakeen ur gehiago lur azpira sartzea eta failetan eragin, eta lurrikarak abiarazi.  ETC-prentsa   Berria, 2010-02-25

Jatorrizko arroka ama zein izan daiteken ondorioztatzea (protolitoa).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

Horren ondorioz, arroka amaren jatorrizko konposizioa aldatzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010

Lurzoruko sulfatoa arroka amaren meteorizaziotik iristen da nagusiki.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Beste oztopo batzuk dira, besteak beste, arroka ama magnetikoak sortutako hondoko interferentzia edo okupazio-aldi luze batek eremu zabal batean utzitako geruza magnetikoa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

Hauek, arroka amatik (jatorrizko arrokatik) migratu dezakete biltegi arroketara, eta hala gertatuz gero, ustiagarriak izango dira.  ETC-entziklopedia   Arro barneko sedimentu, Wikipedia

Oso ezaguna da arroka ama edo biltegia izateagatik, bere porositate eta iragazkortasun edo irazkortasun baldintzak direla eta. ETC-entziklopedia   Lutita, Wikipedia

3 arroka azido (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Pikor fineko arroka azidoek (edo feltsikoek) kolore arrosa, zuria edo marroi argia izaten dute; bitartekoek, gris berdaxka; mafikoek eta ultramafikoek, gris iluna edo beltza.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

Mineral basikoak, olibinoa edo piroxenoak esaterako, ez dira agertuko, arroka azidoak baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

4 arroka berdeen gerriko (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Arroka berdeen gerrikoa edo greenstone belts, 6.000 eta 20.000 metroko lodiera duten arroka arroken pilaketa dira, sekuentzia horiek bi eremutan bana daitezke:  ETC-entziklopedia   Arroka berdeen gerriko, Wikipedia

Arroka berdeen gerrikoak, batez ere, konposizio ezberdineko arroka bolkanikoekin, azaleko gorputz intrusiboekin eta sedimentu bulkanogenikoekin osatuta daude, olibinoan aberatsak diren magma-koladak eta azaleko sillak urriagoak direlarik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

12.9 irudia Deformazio-ereduak eta granitoaren eta arroka berdeen arteko erlazioak Zimbabweko Bindura-Shamva arroka berdeen gerrikoanETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

5 arroka bolkaniko

Lehen bizidunen aztarnak aurkitu dituzte arroka bolkanikoetan.  Berria - Gaiak   2004-04-25

6 arroka detritiko (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Arroka detritiko batzuek erabilera industriala badute. Lutitak esate baterako zeramikagintzan erabiltzen dira.  ETC-entziklopedia   Arroka sedimentario detritiko, Wikipedia

Ondoren, zehazten da ea badagoen osagai alokimikorik eta ortokimikorik, mineralik edo arroka detritiko zatirik, bai eta haien konposizioa eta tamaina ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

7 arroka filoniar (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Arroka filoniarrak edo Arroka hipoabisalak arroka igneo intrusiboak dira, magma sumendiko zainetatik gora igotzen hasi eta kanpora atera aurretik solidotzen denean sortzen direnak. ETC-entziklopedia   Arroka filoniar, Wikipedia

8 arroka igneo (corpusean ez dago; ETCn 125 agerraldi)

Arroka igneo (pegmatita) zein arroka metamorfikoetan topa genezake beste mineral hauekin batera, besteak beste: kuartzoa, feldespato potasikoak, anfibola, granatea, biotita...  ETC-entziklopedia   Albita, Wikipedia

Basaltoa eta gabroa bezalako arroka igneo primarioak, anfibol arrokekin lotuta egon daitezke.  ETC-entziklopedia   Anfibolita, Wikipedia

Formazio horiek harreman estua dute arroka igneo ultramafikoek eratzen dituzten konplexu bandeatuekin.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Diaklasok, maiz, geruza sedimentarioen geruzapen-gainazalekiko paraleloak izaten dira, edo, arroka igneo masiboetan, aldi baterako higadura-gainazalarekiko paraleloak izan ohi dira; horrelakoetan, azaleko diaklasa deritze. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

9 arroka kristalino (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Horrenbestez, ikusten da arroka kristalino zaharrenak (arroka ama igneoa) gneisera metamorfizatu direla.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

Karezko arroka kristalinoa, pikor ertain edo larrikoa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010

Kanbriarraurreko zokalo bat da, aro devoniarretik permikora bitartean tolestuz joandako arroka kristalino eta metamorfiko paleozoikoz osatua, eta gerora izugarri higatua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

10 arroka mafiko (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Arroka mafiko ugarienak basaltoa eta gabroa dira. Mineral ohikoenak olibinoa, piroxenoa, anfibola eta biotita dira.  ETC-entziklopedia   Mafiko, Wikipedia

6,5 eta 7,5 km/s-tik gorako abiadurak arroka mafikoek eta anortositek eta marmolek erakusten dituzte.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Zeolitaren faziesan sortzen da, arroka mafikoetan, tenperatura baxuko mineral hidrotermal gisa. Prehnita, eskolezita eta mesolitarekin batera agertu ohi da.  ETC-entziklopedia   Aerinita, Wikipedia

Orokorrean, mineral hauek Si gutxi dute, eta beraz, arroka mafikoetan (basikoetan) topatzen ditugu. Bestalde, haien makla polisintetikoengatik dira bereizgarriak, bereziki mineralogia optikoan. ETC-entziklopedia   Tektosilikato, Wikipedia

11 arroka magmatiko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Arroka magmatiko bolkanikoak edo soilik arroka bolkanikoak, sumendietatik atera eta ur azpian edo lur gainazalean laba hozterakoan sortutako arroka igneoak dira.  ETC-entziklopedia   Arroka bolkaniko, Wikipedia

Mapan, kolore gorriak eta marroiak tartekatuta agertzearen arrazoia da arroka magmatikoak igo zirela lurrazalaren hondotik, eta lehen metatutako sedimentuak zeharkatu zituztela. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-27

12 arroka magmatiko-bolkaniko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arroka magmatiko bolkanikoak edo soilik arroka bolkanikoak, sumendietatik atera eta ur azpian edo lur gainazalean laba hozterakoan sortutako arroka igneoak dira. ETC-entziklopedia   Arroka bolkaniko, Wikipedia

13 arroka metamorfiko (corpusean ez dago; ETCn 151 agerraldi)

Hortaz, arroka metamorfikoak edo harri metamorfikoak metamorfismo prozesuaren ondorioz sortutako arrokak direla esan dezakegu.  ETC-entziklopedia   Arroka metamorfiko, Wikipedia

Pikor-tamaina aski larriko arroka metamorfiko batean agertzen diren mineral tabularren orientazio paraleloak ezaugarritutako foliazoari eskistositate deritzo.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

Arroka metamorfiko dentso eta ale xehekoa, mota askotako sedimentuak -esaterako, buztina edo eskistoa- konprimituta sortzen dena.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

As-ri dagokionez, Pirinioetako arroka metamorfiko eta plutoniko asko arsenopiritan aberatsak dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Eskualde handi horretako penelautada zaharrak arroka metamorfiko zaharrez osatuta daude -granitoak, gneisa, kuartzitak eta abar-, eta zurrunak eta nahiko egonkorrak dira -orain dela 600 milioi urtetik hona-. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

14 arroka piroklastiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arroka piroklastiko arruntena Toba da. Arroka honen osagai nagusiak errautsaren dimentsioa duten fragmentoak dira, fragmento hauek sumenditik atera bezain laister zementatu direnak. ETC-entziklopedia   Arroka piroklastiko, Wikipedia

15 arroka plutoniko (corpusean ez dago; ETCn 29 agerraldi)

Granitoa da han nagusi: "Arroka plutonikoak dira".  ETC-prentsa   Berria, 2017-05-07

Material horiek gradu ezberdineko deformazioa eta metamorfismoa pairatzen dute, eta arroka plutoniko ugari barneratzen dituzte.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Goi-anfibolitatik granulitara bitarteko fazieko gneisez osatuta daude, eratorpen metasedimentario zein metaigneokoak dira eta, haiekin batera, arroka plutoniko batzuk ageri dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

Arroka plutoniko ere baderitze, eta bere meategiei, dike deritze. Mota hauetako arroka batzuk granitoa, gabroa eta sienita dira.  ETC-entziklopedia   Magma, Wikipedia

Diorita arroka igneo edo arroka plutoniko bat da.  ETC-entziklopedia   Diorita, Wikipedia

Gabroa plagioklasa eta mea mineral mafiko ferromagnesikoz osatutako arroka plutoniko bat da.  ETC-entziklopedia   Gabro, Wikipedia

Hori dela eta, seguruenik, Mg-serieen aktibitate plutonikoa denbora tarte zabal batean zehar jazo zen eta arroka plutoniko gazteenak oraindik ere lurpean, sakon, existitzen dira.  ETC-entziklopedia   Ilargiaren geologia, Wikipedia

Geruza hau gabroz, arroka plutoniko basikoz, osatuta dago.  ETC-entziklopedia   Lurrazal, Wikipedia

Arroka plutoniko eta metamorfiko oso deformatuak barneratzen dituen orogenoen erdiko eremua da. ETC-entziklopedia   Orogeno, Wikipedia

16 arroka sedimentario

Tratatu bako hondakin-urak, atmosferaren kutsadura, industriek isuritako hondakinak eta txarto kudeatutako arro hidrologikoetatik iristen diren arroka sedimentarioak dira, hein handi batean, horren errudun.  Berria - Gaiak   2004-06-05

17 arroka sedimentario detritiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arkosa %60 baino gehiago kuartzoa eta %25 baino gehiago feldespatoa duen arroka sedimentario detritiko bat da. ETC-entziklopedia   Arkosa, Wikipedia

18 arroka sedimentario ez detritiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Dolomita arroka sedimentario ez detritiko baten izena da eta baita berau sortzen duen mea mineralarena. Batzuetan magnesio kareharri izena ematen zaio. ETC-entziklopedia   Dolomita, Wikipedia

19 arroka ultramafiko (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Arroka ultramafiko edo ultrabasikoak silizio dioxido silize kopuru txikia (orokorrean %45etik behera) duten arroka igneo edo eurengandik eratorritako arroka metamorfikoak dira.  ETC-entziklopedia   Arroka ultramafiko, Wikipedia

Lurraren mantua arroka ultramafikoz osatua dagolea kontsideratzen da.  ETC-entziklopedia   Arroka ultramafiko, Wikipedia

Arroka ultramafikoak: Silikato ilunen kopurua %90etik gorakoa da.  ETC-entziklopedia   Arroka igneo, Wikipedia

Arroka ultramafiko askotan mineral berdeak egon ohi dira, baita eskisto-berdeak bezalako arroka metamorfikoetan. Azken honetan klorita, aktinolita edo epidota bezalako mineralak aurki daitezke.  ETC-entziklopedia   Berde, Wikipedia

Nukleo-mantu muga honetan 5,5 g/cm-ko dentsitatea duten arroka ultramafiko oso trinkotuen ondoren 10-13 g/cm-ko dentsitatea duen burdina eta nikelezko nahasketa urtua aurkitzen dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

20 arrokatako lotxa (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Arrokatako lotxa ("Phycis phycis") ur gaziko arraina da, Phycidae familiakoa. ETC-entziklopedia   Arrokatako lotxa, Wikipedia

21 arrokazko planeta (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Urte berrirako nire asmoa Ilargiaren misterioak argitzea da, gure satelitea nolakoa den ulertzeko, eta Lurra zein beste arrokazko planetak hobeto ulertzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2012-01-05

Arrokazko planeten masa osatzen dute (Lurra, Merkurio, Artizarra, Marte...): planetak, euren akrezioan zehar osatuta dauden material silikatatuen fusioaren ondoren, haien hozte eta kristalizazioaren bidez eratutakoa.  ETC-entziklopedia   Arroka plutoniko, Wikipedia

Jules Verneren "Hector Servadac" eleberrian kometa baten gainean pasatzen dira Saturnotik gertu, eta arrokazko planeta mortu bat irudikatzen du. ETC-entziklopedia   Saturno, Wikipedia

22 arroken ziklo (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Arrokak agente geologikoen menpe daude, eta, horien eraginez, milioika urte dirauen etengabeko prozesu ziklikoa sortzen da: arroken zikloa edo ziklo petrogenetikoa.  ETC-entziklopedia   Arroka, Wikipedia

Geologiaren ikuspuntutik, arroken ziklo ebolutiboa lurzoruak eratzean amaitzen da, eta hiru prozesu hauetan laburbiltzen da: ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010

23 arroketako barbarin (orobat haitzetako barbarin) (Mullus surmuletus)

Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak, akuarioko arrainen kolore gorri bizikoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Arroketako barbarinak, papillote eran prestatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.

24 ilargi arroka (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Ilargi arrokak Lur planetako Ilargian eratutako arrokak dira. Ilargi arroka gehienek Lurreko arroken antza handia dute, bereziki oxigenoaren isotopoen kopuruari dagokionez. Hala ere, Ilargi arrokek burdina gutxi izan ohi dute eta ez dute potasioa edo sodioa bezalako elementu hegazkorrik. Gainera, ez dute urik.  ETC-entziklopedia   Ilargi arroka, Wikipedia

Oraindik ez dute jalkin horien iturria ezagutzen, baina ilargi arroketan oxigenoa egoteak ere erraztuko lituzke gizakiaren etorkizuneko misioak; arnasteko ezinbesteko izateaz gain, oxigenoa suzirientzako erregai aproposa baita. ETC-prentsa   Berria, 2010-09-23

25 ilargiko arroka (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Arestian aipatu bezala, Lurreko arrokek ez bezala, ilargiko arrokek ez dituzte osagai bolatilak ez mineral hidratatuak. Gainera, ilargiko arroka ugarik anortita mineralaren kontzentrazio altuak erakutsi dituzte, lurrean ez bezala.  ETC-entziklopedia   Ilargi arroka, Wikipedia

Aurretik AEBen zein Sobietar Batasunaren misioek Ilargiko arrokak ekarri zituzten; Stardust ontziak (NASA) kometa hautsa ekarri zuen, eta Genesis ontziak (NASA), eguzki haize-partikulak.  ETC-prentsa   Berria, 2010-11-18

Esate baterako, 16.19 irudian ageri diren datuek erakusten dutenez, Ilargiko arroketako sulfuro isotopikoaren osaera meteoroetako sulfuroaren antzekoa da, eta ez sulfuro biogenikoaren antzekoa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Bi hilabete eskas lehenago, Apollo 11ko astronautak Lurrera itzuli ziren Ilargiko arroka batzuk hartuta. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arroka artean (3); arroka bat (3); arroka baten (4); arroka batera (3)

arroken artean (5); arroken artetik (3); arroken kontra (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus