Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arroa (orobat arroba g.er.) 1 iz pisu edo neurri zaharra, hamabi kilo eta erdiren baliokidea.

Hortaz, maniako baten moduan astindu zuen labana, gainera zetorkion hamar arroako txerriaren kontra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 93. orr.

-Hamar bat arroa neguko patata ere baditugu, espeziak gordetzeko gelan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Eta kintalak kintalaren, arroak arroaren eta anegak anegaren neurrikoak ote ziren zehaztea zen Mateoren zeregina, eta neurriok izkiriatzea nirea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 158. orr.

Abigailek, bizkor, hartu zituen berrehun ogi, bi zahagi ardo, bost ahari burduntzian erreak, bost arroa gari xigortu, ehun mahaspasa-mordo eta berrehun piku-opil eta astoen gainean ezarri zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,18

Sinetsi nahi al didazu, jaun André, ezen Lisboako portuan egun bat galdu genuela, bertako ur ezin geldiagoetan masta nagusitik arroako zaku bat gari jaurtitzeko, eta erori zen tokiaren inguruan zirkulu baten trazatzeko?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 242. orr.

Izango zituen berrehunen bat kilo edo hirurogei arroa, halako zer edo zer.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

Ez zegok hi bezalakorik, Nemesio, heldu, hamar arroako harria jasoko huke gainean bi ahari jarrita!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.

2 irud/hed

-Orain bertan, erre beharko dira hezur arroa batzuk hilobi komunean leku egiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibaiaren arroan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus