Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrimu 1 iz euskarria, laguntza, babesa.

Gehienak arroken gainean daude anabasan, ur zikinak isurtzen dituen hustubidearen arrimura etorriak.     «Bizia lo», 2003 - 88. orr.

Irria pizten badigu ere, kontsolamendu tristea da filosofoaren hitza, hala nola den tristea eskuaren konpainia beste gorputz baten arrimua irrikatzen duenarentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 62. orr.

Maila pertsonalean arrimua eman zidan auto-estimu literarioa oso kolokan neukan une batean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 381. orr.

Mahatsondoek eta makaldiak bat egiten duten tokian dago, ibaiaren bihurgune baten arrimura jarria.     «Bizia lo», 2003 - 148. orr.

2 arrimuan

- Arraioa, haizea baino arinago egiten du korrika -esan zuen Royk arnasestuka eta zabuka, Herfen sorbalden arrimuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 487. orr.

Atzealdeko ezpondan, berriz, belar izpi bakanen arrimuan, beste lagun mordo bat geldi; berauek ere norarik gabeko begira funsgabean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 318. orr.

Pitxerrak haien aurrean utzitakoan, zuhaitz batera hurbildu, enborraren arrimuan zegoen pala handi bat hartu, eta lorategira joan zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Coliman bizi ginen, izeba Gertrudisen arrimuan, eta hark aurpegira botatzen guri berarentzat ginen zama.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus