Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazionalismo 1 iz arrazoimenari lehentasuna ematen dion jarrera.

"Arrazionalismo lojikoak, munduaren sorrera bakar eta ximplearen dogma ontzat emanez, Big Bang delako asmazio merkea sortu du, denboraren hasierari buruzko kirtenkeria edo hutsetiko sorreraren zirtzilkeria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.

Jantse-nismo gisa zokoratua, deismo, arrazionalismo, agnostizismo eta ateismo gisa agertu zen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.

Ikusmenean soilik oinarrituriko komunikazio prozesua simulazio hutsa da, komunikazio-kodeen prostituzioa, mendeetan atzera egitea, arrazionalismoaren aurreko garaietara bueltatzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.

Oso ondo Asier, logika hutsa baino arrazionalismo zorrotzagorik ez dago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.

Eta nik berriz arrazionalismo horren argumentuak ezagutzen nituela, Errepublika edo laikotasunaren objektibitatearenak naski.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 126. orr.

2 arrazionalismo arkitektoniko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Arkitektura modernoaren eta arkitektura arrazionalista arrazionalismo arkitektonikoaren abiatzaileetakoen artean nabarmendu zen, protomodernotzat eta protoarrazionalistatzat sailkatua da. ETC-entziklopedia   Adolf Loos, Wikipedia

Eta, arrazionalismo arkitektonikoa uste sakon eta pertsonal bat bilakatu zitzaien arkitekto haiengan, borondatezko atzerriratzea naturaltasun garbiz eman zela dioen ondoriora iritsi zen. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko artea Francoren diktaduran, Wikipedia

3 arrazionalismo kritiko (corpusean ez dago; ETCn 29 agerraldi)

Arrazionalismo kritikoa (antimetafisika), Karl Popperrek epistemologiarako proposaturiko sistema filosofikoa da. ETC-entziklopedia   Arrazionalismo kritiko, Wikipedia

1961 eta 1968 bitartean, positibismoarekin eta, bereziki, Popperren arrazionalismo kritikoarekin izan zuen ika-mika sonatuan nabarmentzekoa da Habermasek bere lehiakideen argumentuak kritikoki bereganatzeko egin zuen ahalegina. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-10-13

Biolentziaren aurrean, "arrazionalismo kritikoa" erabiltzen duten pertsonen beharra aldarrikatu zuen. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-01

Ikus daitekeenez, jarrera didaktiko kognitibistatik gertuko iritziak jasotzea bideratzen zuten a) eta b) alderdiek; hau da, arrazionalismo kritikoko berezkoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Soziologia eta hezkuntza Askoren artean, EHU, 2009

Hemendik aurrera bi jarrera arrazionalista bereiziko ditut, beraz, "arrazionalismo kritikoa" eta "arrazionalismo ez-kritikoa" edo "arrazionalismo hedatua" deituko ditudanak. ETC-literatura, saiakera   Gizarte irekia II, Karl R. Popper (Josu Zabaleta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Orduan arrazoiaren kontzeptuek eta arrazionalismo kritikoak ordezkatu zituzten Erdi Aroko tradizioak eta dogmak; eta horrek guztiak, halabeharrez, monarkiaren ahulezia ekarri bazuen ere, ez zuen lortu monarkia guztiz suntsitzea, Frantziako iraultzara arte, behinik behin. ETC-literatura, saiakera   Mina edo libertatea, Kepa Larrea, Pamiela, 2017

Inkonsistentziaren kritikari lau esparrutatik erantzun zaio: logikaren esparrutik, antropologiatik, arrazionalismo kritiko alemaniarretik eta amerikar pragmatismoaren esparrutik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erlatibismoaren egiak, Andoni Olariaga Azkarate, UEU, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus