Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraunlari (orobat arraulari g.er.) 1 iz arraunean egiten duen pertsona.

Gainera, esan zidaan prest zeuzkala ontzi eta arraunlariak, hari etxeraino laguntzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 104. orr.

Arraunlari guztiek bertan behera utziko dute ontzia, marinel eta itsasgizonak lehorrean geldituko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 27,29

Lokarriak askatu eta arraunlariek ontzia itsasoratu zutenean, Ulisesek lo sakona hartu zuen, hilik balego bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 92. orr.

Altzinoo denen aurretik abiatu zen itsasontzira, hornidurak aulkien azpian ipintzera, arraunlariek minik ez hartzeko moduan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.

Telemakok, orduan, ontzi bat eta hogei arraunlari eskatu zituen, aita hilik edo bizirik zegoen argi eta garbi jakitera joateko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Arraunlaria bizkarrez baitoa helburura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Orotarat, 18 untzi eta beraz berrogeita-hamar bat arraulari.  Herria   2004-07-05

Aurtengoak beraz helduden igandean, hiru txandetan eta arraulari hoberenekin, goizeko 11-ak eta erdietan hasiz.  Herria   2001-06-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Itsasora dezagun ontzi berri bat, eta aukera ditzagun berrogeita hamabi arraunlari gazte, onenak. Horixe da orain arraunlari ona izateko ukan behar dena, hiru milia jo batean eginda barrena kiskaltzen dizun urradura ez dela oinaze sinetsi ahal izateraino amorratzeko ahalmena.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

Hala, bada, feaziar arraunlariak uhartera iristear zeudela, Poseidonek ontzia harri bihurtu zien, eta ontzi itxurako haitz bat geratu zen uhartearen aurrean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Ateneak, begiak dir-dir, erantzun zion esanez Mentes zuela izena, tafiar arraunlarien erregea zela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus