Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrastaka 1 adlag herrestan.

Horrenbestez, mundu honetako gure bizitza arrastaka ibiltzea baino ezin zen izan, jatorrizko bekatua ordaintzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.

Goizaldera etorri zitzaizkion, desorduan eta zalapartaka, Nikolas tsarraren morroiak, eta arrastaka eraman zuten, Polonia aske baten alde egin nahi zituen oihuak kolpe eta burdin hotsekin isilaraziz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Lotsagarri ikusi dut neure burua, zangoak arrastaka eroan behar ditut, praketan egindako ume baten antza hartu dut.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 157. orr.

Etxe hondatu batzuen artetik aurrera arrastaka joan, eta ibai ņirņirkaria igaro zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Baina, aitor dezagun umil egia: giza aberea lurrean arrastaka hobeto moldatzen da, zeruan goiti horietan hegaz baino... "  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 20. orr.

Ahuspez etzan zen jende guztia lurraren gainean, eta arrastaka joan ziren emakume batzuk marabutarenganaino, soinekoaren azpian muin egitera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 93. orr.

Joxanek alkandoraren samatik gogor oratu eta, ia arrastaka, uretara doazen harrizko mailetara jaitsi du.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 141. orr.

Sindikalistak arrastaka atera dituzte Donostiako udaletxetik.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

Yonki bat kalean barrena arrastaka?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Ama al zuen hanka arrastaka zebilen emakumea?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

Jazz-zulo guztiak ibiltzeko prest nengoen, baita disko berriak erosteko ere, baina andreak belarritik tira egin eta arrastaka eraman ninduen sukaldera zorrak kitatzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 123. orr.

2 irud/hed

Jokinek, berriz, ez zuen gozatu Munitibarren eta arrastaka ibili zen saio osoan.  Berria - Kultura   2004-10-12

Arrastaka bizi behar al duk orain? ", esaten nion neure buruari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Erregeak zerbitzatzeko gai denak jainkoak adoratu behar ditu! Baina guk, frantsesok, baina guk, nire aberkideok, arrastaka jarraitu behar al dugu, otzan-otzan, hede amorragarri horiekin lotuta?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.

Atalkako eleberri: Literatur lan mota bat, maiz gezurrezko istorioa, egunkari edo aldizkari baten aleetan arrastaka ibili ohi dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus