Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauietarik zonbait arrangura dira gudu tokietan bildu dutela eritasun bat, leuzemia, han erabili baitituzte tresna eta tirakaiak uranioma mendratuz eginak. Herria 2001-01-11
Arrangura horiek beti emendatuz joan zaizko eta azkenerat ainitz pairatu du. Herria 2004-05-06
Senarra kanpoan dabilen bitartean etxeko bakardadean geratzen denaren hitzak dira, egia bat agertzen dutenak baina arrangurarik eta saminik gabe esandakoak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 43. orr.
Ezer egiteko kemenik gabe, borondatea galduta, eguneroko eginkizunak eta ikasketak bertan behera utzi zituen, aitaren arrangurak eta aginduak kontuan hartu gabe. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 243. orr.
Memelokeria irudituko zaizue akaso, baina horrela pasa nintzen eskularruaren galerak sortzen zidan arranguratik, eskularruaren galerak sortu zidan poz txikira. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.
Arestian, hoteleko eskaileretan behera nindoala, Lucie entzun dut, hamaikagarren aldiz bere arranguren berri ematen etxekoandreari, eskailerak argizariaz igurzteaz batera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.
Oraindik ez ditut arrangura hauek bukatu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.
Zuri bere arrangurak, egitekoak, koaitak, eta ondikoak konta. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 198. orr.
Ez, maitea, ez naiz zuri kargu hartzen ari, ez dut zure etxe alaian arrangurarik jaurti nahi. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 58. orr.
Bere arrangurarik handiena, bere geroa. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 22. orr.
Airean -esateko modu bat da- gelditzen ziren arrangurak eta gaizki ulertuak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.
Den mendreneko arrangurarik ukan balu, ez zen sortetxera itzuliko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.
Lau horietan direnen arrungura, sozialixt alderdiak aise ezkerragotik behar lukeela ibili. Herria 2003-05-15
Bizkitartean, udaberri huntako lehen zenbaki hau moldatzean, hitz bat guziz latza eta biziki hitsa ezin baztertua dugu gure solas eta arrungura guzietarik: gerla! Herria 2003-03-27
Gelditzen da Basoi, bat-batean arrangura batek boza estekan atxikitzen balio bezala eta behako luze bat damaio mutikoari. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.
Ekologisten arrangurak entzun eta auzoko batek hauxe esan zuen: "Otso bat akabatzeagatik ez dio ardura". Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.
Larru-apaintzailearen arrangurak aise isildu zituen Leonelek, boltsa bete zilar eta etortzekoa zen haurraz axolatuko zelako hitza emanez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.
Zorrotzegi izan delako irudipen horrek arrats guzia arrangurak janik iraganaraziko diola beldur da. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 8. orr.
Ez du horrek erran nahi komentuko arrangurez eta beharrez ez zuela axola handirik hartu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.
Pistolari eusten nion, sendo, besterik ez; ene baitako arranguren gainetik eginbeharraren eta erantzukizunaren itzala zebilen hegan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.
Baina arrangurekin eta aldarte txarrekin ez goazak inora. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 347. orr.
Bazuen arrangurarik ere, jakina, baina Durant jaunak berehala aienatu zizkion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.
Baina nik banuen nonbaitik ene gisako arranguraøø. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.
ez nekien orduan (baina orain bai) arrangurarik-ez huraxe dela zoriona. Txillardegi «Putzu», 1999 - 333. orr.
Den-denak kexak eta arrangurak izan ziren. «Bizia lo», 2003 - 51. orr.
Senarra libro uzten du, hortako ez dut deus arrangurarik... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 186. orr.
Egia da beste batek ere baduela bere leku bereizia Baigorriko elizan, baina ez du nehori kalterik egiten eta Ermitak ez du bere arranguren zerrendan sartu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 66. orr.
Baina, gaurko etapak hogei kilometro baizik ez izanez geroz, ez dut arrangurarik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 172. orr.
Adiskideak ez zion jaramonik egin nire arrangurari: Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.
Adierazpen horrek jendearen arrangurak ematu zituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.
Herriaren duintasun eskasak arrangurak hazten zizkion. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 16. orr.
Azken asteetako zera guztia nerabilen gogoan, eta argitu ordez gero eta nahasiago nengoen, gero eta ageriago nahigabe eta arrangurak, urratu arte bere zaurian hazka dabilenaren antzera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 29. orr.
Harritzen naute zuen arrangurek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.
Sortaldetarren artean bizitza ez da ezer; bertatik hartzen da etsimena; gauak argiak dira eta ez dute herrialde hotzetan garunak atsekabetzen dituzten arrangura ilunik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.
Eta emakumeari ezinezkoa zitzaion bere arrangura isilean gordetzea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.
Ez zuen, baina, arrangura handirik erakusten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 106. orr.
Gure bilkuretan zein hautetsiekikoetan ez genuen, gauez ondu agiriez aparte bistan dena, oharpen edo arrangura nabarmenik plazaratzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 120. orr.
Bilerako arrangura nagusia, behin eta berriz errepikatua, hauxe: Euskal Herritik kanpora, Kataluniako eskualde batzuetako inkontruak salbu, ezer ez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 208. orr.
Albertok ez zien gehiegitan bisita egiten: bazuen aitaren aurkako arrangura zahar bat, karrera egiten utzi ez ziolako. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 24. orr.
Hola segituz norat ari giren, hori da ainitzen arrangura pisua… Herria 2005-12-15
Petrolaki negozioarekin preseski, aspaldian badira arrangura gaitzak. Herria 2002-11-28
Abiada bizian eta karranka eginez batera eta bestera etengabe mugitzen zen multzo trinkoa osatzen zuten, eta, asko ziren arren, haien karranka kezkatsuan argi hautematen zen udazkeneko bakardadea, berehala hasiko zen gau luze hotza, arrangura antzua. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 211. orr.
Nire arrangura kirrinkariei entzungor, aulkian eserarazi eta etxetik atera ninduen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 24. orr.
Bakarrik uhinek bazterreko harri kozkor dirdiradunetan egiten dituzten kliski-klaskak eta antxeten arrangura zorrotzak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 140. orr.
O! Ai! Ene! Aiei! Helas! Doluko auhenak, alarauak, arrangura adierazpen urragarriak, negargarriak: hildakoentzat atsekabegarria. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 91. orr.
Eta hartu, ez hartu egon banaiz ere, batere zalantzarik gabe erosi egin dut nire arrangura obsesioa doi bat arinduko zelakoan, erantzun lagungarriren bat topatuko nuelakoan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 15. orr.
Ekonomia aitzaki bat ateratzen du: arrangura dela etxe horren geroaz diru aldetik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 81. orr.
Dryer arrangura zen Harryk bere artista-zerrendatik kenduko zuela-eta, eta bere gorputza besterik ez zuen ordaintzat emateko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.
Gizadiko bi zati horien arteko eztabaida bazitekeen garratz samarra izatea, alde bakoitzak bestearen aurkako arrangura izango baitzuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.
Zenbaitetan, arrangura zen hari eskaini behar zion munduaz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 81. orr.
Ipuinaren gaia, dena dela, José María Echevarría protagonista nagusiaren arrangura da, beretzat jotzen duen etxera etorri berri diren Rodrígueztarren aurkako arrangura. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 71. orr.
Joaten da bera bereziki laborariak kexu eta arrangura direlarik eta euskara sustatzeko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 47. orr.
EHNE sindikatua arrangura da, otsoei jazartzeko neurriak hartu ez eta artzainei behar zaien laguntza ematen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 117. orr.
Jaun-andere esposak egiazki arrangura ziren mezaren zabalkundearekiko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.
Norbaitez arrangura naizenean, ez diot iseka egiten; zerbait hobea egiten dut: mendekatzen naiz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 498. orr.
Gaurko egunean, ainitzen arrangura da hori, ez dakigula zer jaten dugun eta zer edaten. Herria 2001-10-04
Betiko arrangura baita diruaren biltzea gastuen ordaintzeko, laguntzaile jarraikiak xekatzea aipatu da (enpresa eta beste). Herria 2001-02-08
Niri dagokidanez, arranguraz dut neure zortea onartzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.
-Kezkatuak, beren geroaz arranguraz beteak. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 13. orr.
Une hartan, Éva eskutitz ezezagun haiek arranguraz eta suhartasunez aipatzen ari zitzaizkidala, bat-batean arrosondo-zurezko kutxatilaz oroitu nintzen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.
-Goazen -marmar egin zien arranguraz Crabberi eta Goyleri, eta desagertu egin ziren hirurak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 69. orr.
Arranguraz bizi du bere inguruko eta herriaren egoera. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.
Munttiotek arranguraz dioen bezala, "haiek baino langileagoak gaituk gu, baina periferiako hauts edo deabruok kontra ditiagu historia eta kultura, eta horrela nekez jarriko diagu hankaz gora Pandemonium-eko hierarkia". Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 31. orr.
-Ez - nioen ironia saihestuz -, John Dunbarekin egon naiz barda... - eta jarraitzen nuen bezperako agerindearen ildotik, bat-batean, nirekiko arranguraz hanpaturik: baina zer ari naiz ezer ulertu nahi ez duten hauei neure bizitza pribatu eta intimoaren azaltzen? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 126. orr.
-Zigortuta egon nintzenean Filchek haren ezkutuari berrogeita hamarren bat aldiz distira aterarazi zidalako - erantzun zion Ronek arranguraz -. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.
Ama haurgabetuak, berriz, mendi berdeak oinkatuz, lurrean inkaturiko apatx bikoitzaren oinatzak ezagutu nahi ditu, bazter guztiak begiztatuz, ea nonbait ume galdua hautematen duen, eta, geraturik, baso hostotsua arranguraz betetzen du eta etengabe gortarantz begiratzen, txahalaren minak erdiraturik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.
Apaiza ikusi zuenean, arranguraz bete zitzaion bihotza Permini. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 77. orr.
Ez zen arranguraz ari, lasai eta irribarrez baizik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.
Areago, zirtolari dabil zuen arranguraz oharturik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 91. orr.
ainitz arrangura (5); ainitzen arrangura (17); arrangura asko (5); arrangura bat (31); arrangura batekin (6); arrangura batzu (20); arrangura berak (7); arrangura berarekin (5); arrangura frango (20); arrangura guziak (5); arrangura handi (19); arrangura handi bat (8); arrangura handi batekin (6); arrangura handia (8); arrangura handiak (34); arrangura handiena (8); arrangura hori (8); arrangura horiek (10); arrangura nagusia (9); arrangura pisu (14); arrangura pisu bat (6); arrangura pisu batzu (6); arrangura pisuak (10); askoren arrangura (8); bada arrangura (7); badira arrangura (5); badituzte arrangura (5); batzuen arrangura (10); bere arrangura (11); beren arrangura (10); beste arrangura (19); beste arrangura bat (15); beti arrangura (5); ene arrangura (7); gure arrangura (5); halako arrangura (9)
arrangurak agertu (6); arrangurak agertuz (6); bere arrangurak (11); beren arrangurak (17); jendearen arrangurak (7); nolako arrangurak (5)
arrangurarik ez (7); arrangurarik gabe (10)
arranguratu zen (9)
eta arranguratua (5)