Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrainontzi bat urre-arrainez betea. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.
Beso batekin kolpatu egin zuen baldatxo baten gainean zegoen kristalezko arrainontzia eta hau lurrera jausi eta hamaika puskatan txikitu zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.
Orduan, hegatsa astindu eta buelta ematen zuen, arrainontzian zehar joanetorri batzuk egiteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.
Bisigu pare ederra ginen; akuariumeko arrainontziko bisigua, eta bisigu horri, arrainontzitik kanpotik, begira dagoen bisigua. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 111. orr.
Irakasle gela pixka bat aurrerago dago; arrainontzi baten antzekoa da, aluminiozko egitura batek korridore zabalari lapurtutako espazioa. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 119. orr.