Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arraingorri iz iz Triglidae familiako arrainei ematen zaien izena. ik perloi.
Arraingorri bat zegoen barruan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.
Arraingorri hori bere kristalezko mugen barruko uretan hara eta hona zebilen, ene aurrez aurre jartzen zen, ahoa eta begiak zabalduz, ahoka, isilik, eta kristala muturrez jotzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.
'Zer, arraingorriari begira?'. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.