Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraildu, arrail(du), arrailtzen (ETCn 522 agerraldi) 1 da/du ad pitzatu, arrakalatu.

Arraildu egiten zen gaztaina nire haginen artean, eta zuku oretsu gustagarri bat hedatzen zen orduan aho guztira.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Cartier eta sarjenta entseatzen dira zuen morala eta diziplina arrail ez daitezen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 136. orr.

Ahizpa gazteak, egundoko indarrarekin, makal itxura izan arren, ahizpa zaharra hain bortitz bultzatu zuen, ezen biak ala biak armairuaren gainean erori ziren, eta ispilua arraildu zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

Ahotsa ez zen gizaki batena; arrailtzen ari den ohol baten karraska zirudien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

Dionisori bihotza arraildu zitzaion, emaztearengana zuen maitasunaren neurrikoa baitzen haren heriotzak sorturiko mina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 107. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Joanttok gautu orduko jendez eta kez betetzen zen etxe arraildu batean zegoen sotoko zerritegi batera joateko usaia hartu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Nik trenbideetatik aditu nuen guardia postu batetik bestera zihoan seinalehotsa, mailu bat kanpai arraildu bati joka, eta berehala jakin nuen nire trena zela.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.

Aspaldian begistatua nuen borda zaharra, bere ate akitua, ezker, kurrinka goxo batean dabilela, teilatuaren hegiak bonet higatu baten aterbe miserableak itaxura nasaiki ixurtzen duelarik bortaren zur gorri arraildua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Ohartu nintzen ezpainak arrailduak zituela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 148. orr.

Zatika eroriak ziren pareta haien erditik iragan zen, teilatu arrailduan urratu zulo handitik zeruari so egin zion, eta hasi zen zerbaiten bila, iraganarekin lotzen ahalko zuen zerbaiten xerkatzen...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Handik kanporatu gintuztelarik, mozkorrarena baino areago, ziminotuaren edo arrailduaren planta zekarren bulegariak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Lehengo ortziraleko barregarrikeria errepika ez zedin, gelatik kanporatu baino lehen ikuskapen zorrotza egin nion neure buruari, armairuko ispilu zahar arrailduan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

3 mozkor arraildu erabat mozkorra. ik arrail 3.

Mozkor arraildua nago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 247. orr.

Eskaileretan behera abiatu zen, mozkor arraildua egonik ere, biraoka, hamasei solairuak oinez jaisteko prest.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Bi-biak gelditu ginen, besoz beso, mozkor arrailduak eta familiari bibaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

· Nik gutxitan inor ikusi bezain mozkor arraildurik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

Mozkor arrailtzen da ahal duen guziz, erran nahi baita argiarentzat erretzeko alkoola ukaiten duelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 68. orr.

Horien xapladak bizkarrean, eta horien baikortasuna, mozkor-arrailtzen diren arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

4 bihotza arraildu

Dionisori bihotza arraildu zitzaion, emaztearengana zuen maitasunaren neurrikoa baitzen haren heriotzak sorturiko mina, eta pentsatu zuen zerbait eraiki behar zuela haren oroimenez, ziur baitzekien ez zuela hura ahantziko bizi zen artean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 107. orr.

Jacquesek eta bere emazte Luizak, Brasilen jaiotako emakume begi-eder eta ile-kirruak, ez zuten beste semerik ez beste alabarik, eta hasieran bihotza arraildu egin bazien alabaren erabakiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

5 botila arraildu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Botila arraildua perkusiozko musika tresna tradizional bat da. Botila igurtziz soinua ateratzeko, koilara bat, makilatxo bat... erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Botila arraildu, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus