Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herria arpilatu, soro eta baratzeak zeharo hondatu, eta, okerrago oraindik, hankazgoratu egin zizkieten naziek bizimodu eta ohiturak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.
Erromatarrek hainbat hiri indartsu arpilatu, eta berenera eramanak zituzten hango aberastasunak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.
Bizigune haiek guztiak, atzerritar poloniarrek sortuak haien izenei erreparatuz gero, arpilatu eta erraustu egin zituzten gupidarik gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 364. orr.
Asiriarrek berek ere beste nazio aberats batzuk arpilatu zituztela, gerora beste nazio batzuek beraiek arpilatu zituzten bezala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.
Maiordomoek, jaunei eraso egitera ez baitziren ausartzen, arpilatu egin zituzten elizak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 320. orr.
-Niretzat hiriak gizon doilorrek eginak dituk, eta gizon indartsuek arpilatzeko balio ditek -esan zuen Martinek berotuta. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
Aitortzen ziela hiria arpilatzeko eskubidea, aztura eta usadioen arabera, koroari zegozkionak eta gurutzatuei agindu zitzaizkienak alde batera utzita. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.
Aspaldi zaharretik, konboi guztiak arpilatzen zituèn Ireland ospetsuaren bekaizti zen Kid; promes egin zion lord Bellamont-i haren txalupa atzeman eta bere kideekin ekarriko ziola bertan guztiak hilarazteko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.
Jende ona gara gu, ez dugu ezer arpilatzen, ez dugu inor erailtzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 228. orr.
Harrapatzen zuen guztia arpilatzen zuen, errausten zuen, men egiten zutenak armadan sartzen zituen, men egin nahi ez zutenak preso hartzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.
Joxean Alustizak adierazi zuenez, etorkizunaren eta garapenaren izenean, "betiko jauntxoek" eta "interes ekonomikoek", ehunka milioi euroko negozioa aurreikusiz, "Gipuzkoa arpilatzen" ari dira. Berria - Euskal Herria 2004-05-27
Kontua da txarrean etxeratu nintzela, eta nire sabela alaitzeko jogurt triste bat ere ez zeukala niretako hozkailu arpilatuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
arpilatzen ari (3); guztiak arpilatzen (3)