Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenago, burdina egiten zelarik Luzaiden, anitz aroztegi ba omen zen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.
Errotak eta bolak ez ziren geldirik egoten, oihal-fabrikak, aroztegiak eta irundegiak etengabe aritzen ziren lanean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.
Aroztegia zen denbora hetako bil-tokia, ostatuaz kanpo. Herria 2003-03-17
Goritutako burdina sutegitik atera, ingudean jarri, mailuaz jo eta burdinatik aroztegi oso-osoa betetzeko adina txinparta atera ziren. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.
Egur bila hasi zen herriko eta inguruko aroztegi guztietan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.
Aitatxiren aitak bazuela aroztegi bat Txapitel errekako gune horretan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.
Aroztegian aritzen zen forja-lanean bere bost semeekin, ezpata ederrak egiten, urrezko apaingarridunak, aho-zorrotzak, hautsezinak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.
Guztira 24 langile dira aroztegian, eta ilunabarreko zazpietan irteten dira. Berria - Kirola 2004-06-16
Aroztegi batean irabazten zuen eguneroko ogia. Berria - Kultura 2004-09-08
Berrogeita hamar urte eman ditut aroztegian. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 37. orr.
Aroztegian, Grabenstrasse karrikan, haur bat dabil zerrautsarekin jolasean, etxeak marraztu eta putz eginez desegitera. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.
Arotza okindegira joan zen ogitara, eta okina aroztegira ohol baten bila. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 175. orr.
-Oraintxe esango zioat Morgani -arotzaren emazteak erantzun zuen aroztegiko mailu eta zerren ilunpe artetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.
Gaua zen eta aroztegiko atetik txinparta-hodeiak saltatzen ziren iluntasunera. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.
Arotza okindegira joan zen ogitara, eta okina aroztegira ohol baten bila. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 175. orr.
Aroztegi zaharraren estalpean sartu ginen, eta han zeuden lasto baletako baten albora joan nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.