Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armiarma 1 iz animalia artropodoa, buruaren eta sabelaldearen artean mehargune nabaria duena, eta sabelaldeari darion gai likatsuaz intsektuak harrapatzeko sare bat egiten duena. ik marasma.

Armiarma zegoen bizi nintzen etxean, amarauna zaintzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Orduan damutu egin zen jainkosa eta Arakneri eusten saiatu zen, sokak ito ez zezan, eta armiarma bihurtu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 194. orr.

Armiarma da arkitektorik jeloskorrena, euli batek bere eraikin kostata egindakoa zapaldu orduko, armiarmak euliarengana jotzen baitu, eta hil ondoren jan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Armiarma bezain higuingarri ez, tximeleta bezain erakargarri ere ez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

Armiarma lurrean ikusten baduzu, hogei ta lau ordu barru euria. imajina dezaket nola pasatzen den armiarma bat bere ondotik eta nola zanpatzen duen armiarma hori, behar den baino indar handiagoz eta amorru apur batez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Gizon bat armiarmaren antzera zintzilik zegoen leiho baten parean, oso altu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Gure asabek beldur zioten armiarmari: Bere tokitik ateratzen bazen, edo berri txarren bat, edo euria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Harryren makilaren argiaz, bidezidorrean aurrera zihoan armiarmen ilara etengabeari jarraitu zioten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.

Armiarmak eulia nola, hala erakarri din kardinalak harrapakina bere farfailaren amaraunera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 51. orr.

Zaldien tamainako armiarmak, zortzi begikoak, zortzi hankakoak, beltzak, iletsuak, erraldoiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

Handik oso gertu, bere gainera altxatuta, armiarmen ilara bat zegoen, horma sendo bat osatuz, klaskaka, begi-pila bat buru beltz itsusietan dir-dir.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 234. orr.

Mende horietan gaixotasun hau harrapatutako kasu asko aipatzen ziren, udaberritik aurrera ia beti, eta armiarmaren helduak sortua zela pentsatu ohi zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

Literatur atari aktibo, erakargarri eta interesgarria jarri du Susak gizartearen eskura, "armiarmaren sarea denen artean josi behar baitugu".  Berria - Kultura   2004-03-28

Leihoetatik armiarmek sare finak josi  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 42. orr.

Osaba Iturrioz zuzen dago, oinarri-oinarrian, barrez esaten duenean, armiarmek euliak jaten badituzte, izadiaren bikaintasuna baino ez duela adierazten horrek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 277. orr.

Heu ere armiarmarena egiten ari haiz, nire inguruan amarauna heda eta heda.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Eraztunean, armiarma baten irudia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 145. orr.

Emakume gaztea zen, jatorriz asiarra, eta armiarma baten irudia eraztun bati atxikia zuena.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 124. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Europako leku askotan, baina klima mediterranearra dutenetan batik bat, badira Lycosa generoko armiarma handi, iletsu eta saltari batzuk, Taranto inguruetan beste zenbait lekutan baino ugariagoak zirelakoan tarantula izenarekin bataiatuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Armiarma handi batzuk zebiltzan lurrean lasterka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 226. orr.

Bai, tarantula, armiarma erraldoia!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 224. orr.

Inurritegiak dozenaka azaltzen ziren, zomorro errukarriak aztoraturik; larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Nagusiak bazter guztietara luzatzen zuen bere begirada zorrotza, eta, armiarma nekaezinaren antzera, batera eta bestera aritzen zen etengabe, etxaldea bere amarauna bailuen, arazoturik baina erne beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Entzungailua telefonora bota zuen, armiarma pozoitsu bat botako balu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 9. orr.

Kalifornian ikusten diren armiarma biribil horietako bat zen, tarantularen tamainakoa gutxi gorabehera eta ia haiek bezain arriskutsua.Onddo zurizten haztegi eta armiarma iheskorren gordeleku.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.

-Inoiz ez -esan zuen armiarma zaharrak ahots latzez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 233. orr.

Zeren oihaneko edozein lekutan eta edozein partetan ezkuta baitzitekeen mandatari gaixto bat -hemen suge pozointsu bat, hor armiarma are pozointsuago bat, eta han piztia-, heriotzaren mandatua noiznahi-den zabal zezakeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Aldian behin, haurraren soiltasuna urratu ahala, susmatzen genituen inguruan, ezkutuko armiarma batenak bailiran, gogortasunaren, erruki ezaren edo krudelkeriaren hariak, eta izutu ere egiten ginen heriotza aurrez aurre jartzen zigutenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Armiarma-hariak paretik kentzen nola, halaxe ari naiz nire burutazioei bidea zabaltzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.

Soin atalak, gorputzaren kontra estuturik, mahatsondoaren aihenak bezalaxe bihurriturik hazi zitzaizkion, neurrigabe luzatu zitzaizkion, armiarma hankak bezalako behatzez bukatuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Hutsik zegoen korridorean ezker-eskuin eroa bezala begiratu eta armiarma-ilara bat ikusi zuen, ziztu bizian gorpuetatik ihesi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 171. orr.

Armiarma-pare bat erori zen sabaitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 38. orr.

Ehunka intsektu, zizare eta armiarma espezie ere desagertzeko arrisku larrian daude.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Nagoen gainetik, txalupatxoek beteriko badiak ur-armiarmaz beteriko putzua ematen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Nagoen gainetik, txalupatxoek beteriko badiak ur-armiarmaz beteriko putzua ematen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan, irud/hed)

Enbarazu egiten ziela sumatzen zuen; horrek latzago, garratzago bihurtzen zuen, bere gona eroriarekin, bere armiarma beso handiekin, eskuak mantalaren azpian antxumaturik zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

Kasetoi lan luze urreztatu eta guztiz apaindu batek ertza ematen zion ispilu karratu eskerga bati, zeinaren erditik lau besoko armiarma lanpara bat zintzilik baitzegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Armiarma-argiak ageri ziren sabaian zintzilik, baita egun erabiltzen direnen moduko tapizak ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.

5 argi armiarma armiarma lanpara, beso asko dituena.

Guztietan keak belzturiko sabai berdina; guztietan argi-armiarma kedartu berdina, eta, handik goitik zintzilik, beiraki ugari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Sabaiaren erdian argi-armiarma bat zegoen, artile zarpailezko zorro batean bildurik, zeinari seda-harraren kuskuaren antza ematen baitzion hauts ugariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Argi-armiarmak sabaitik dilindan, nerabeendako arropa-denda batean baino ispilu gehiago bazterretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Han-hemen, argi-armiarmetan eta hormetan, etxeko lanparatxo bakanak piztu zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

6 armiarma-arrain (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Armiarma-arrain Xabiroi arrunta, "Armiarma-arrain Trachinus araneus" Georges Cuvier Cuvier, 1829. ETC-entziklopedia   Xabiroi (arraina) Wikipedia

7 armiarma lanpara sabaitik zintzilik jartzen den lanpara, beso asko dituena.

Kasetoi lan luze urreztatu eta guztiz apaindu batek ertza ematen zion ispilu karratu eskerga bati, zeinaren erditik lau besoko armiarma lanpara bat zintzilik baitzegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Errezel gris astunak mugitzen hasten dira, are sabaiko armiarma-lanpara ere, ekaitzak jotako itsasontzietakoak bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

8 armiarma sare armiarmak, sortzen duen hari modukoarekin, eratzen duen sarea. ik amaraun.

Sabaian, euli-kume bat armiarma-sare batean trabatu da, astindu eta borrokan dabil.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 104. orr.

Onddo txiki-txikiek hartzen zuten osorik kanpoaldea, erlaitzetik zabaltzen zen armiarma-sare mehe bat bailiran.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

-Urrutiago dago -esan nion-; baina begira armiarma-sare zuri horiek, nola distiratzen duten kobazuloko hormetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

Highgate-ko kanposantuko hilarriak nekuskien sastrakak estaliak, kripten burdinazko ate herdoilduak eta armiarma sare grisak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

Ukuilu eta ezkaratze, mandio eta ganbara, armiarma-sare franko bazen bazterretan garai batean. sarearen berezko izaerak komeni ez zaizkizun bideekin "tenta" zaitzake, WWW armiarma-sare bat baita, hainbat gunek osaturiko eta mugarik gabe nabigatzen lagatzen duen mundu konplexua. gazte batek armiarma sarea tatuatu du buru ile-moztuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Nire beso luzeez puskatzen nituen, armiarma sareak balira bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.

Armiarma-sareak zokoetan, leiho-kantoietan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.

Ezin nintzen mugitu: paralizatuak nituen gihar guztiak, armiarma-sarean erori den eulia baino harrapatuago; hantxe geldi, gizonaren begirada nirean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.

Eta berehala tintazko lerro fin batzuk hasi ziren agertzen, armiarma-sarearen harien tankerakoak, Georgeren makila magikoak ukitu zuen puntutik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 158. orr.

Numeroen armiarma sarean galdutako eulibeltz errukarria dirudi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 286. orr.

Aurrean zeukan aurpegi gazte haren oroitzapena garuneko artxibategietako armiarma-sareeen artetik erreskatatu nahi balu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 115. orr.

Ohean zetzan gizonari behatzen zion, perfusioaren hariek armiarma sarea ehuten ziotela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

Armiarma sarerik gabeko sabai-izkinak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.

9 armiarma tximino (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi)

Suedian eta Norvegian kanela opil, a mahuka, elefante belarri... deritzote; Alemanian, armiarma tximino; Finlandian, katu isats; Holandan, tximino isats; Italian, barraskilo; Frantzian, arrobe eta barraskilo ttipi; Espainian, arroba; Ingalaterran, at.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-10-10

Udaren erdialdera edo, konturatu nintzen kaiola bateko armiarma-tximino eme bat begira-begira neukala.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Gogo basatiak, Marc D. Hauser (Irene Aldasoro), EHU, 2008

Hala da, orobat, primate hostojale batzuetan ere -lemur, lori eta armiarma-tximinoetan, kasu-.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Armiarma tximinoa edo "Ateles" (izen lokaletan maquisapa, marimonda, koatá edo atele), garun burmuin handia eta Haplorrhini mundu zaharreko tximinoen antzekoa den tximino amerikarren generoa da.  ETC-entziklopedia   Ateles, Wikipedia

Amazoniako oihaneko zuhaitzak intsektuz, zuhaitz-igelez eta hainbat motaz beteta daude; azken hauen artean armiarma tximinoak, tximino iletsuak, kaputxinoak eta titiak daude. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Amazonia, Wikipedia

10 armiarma-zeta (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Armiarma-zeta armiarmek berez iruten duten proteina-zuntza da.  ETC-entziklopedia   Armiarma-zeta, Wikipedia

Antza denez, posible izango da, ikerlarien arabera, eskala handian harrak ekoiztea eta haiengandik armiarma-zeta eskuratzea. ETC-prentsa   Argia, 2012-02-19

11 itsas armiarma itsas krustazeoa, armiarmaren eitea duena.

Goizetan, itsasoak behera egiten zuenean, harkaitzetako zuloak atzapar iletsuko itsas armiarmaz, malba-koloreko itsas izar likaz eta sabelalde gorriko karramarroz betetzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

12 tximino armiarma

Jauregiak berak ere, Byronen tximino armiarma-lanparetatik zintzilikatuekin eta altzari napolitar apainduraz beteegien artean hara eta hona dabiltzan indioilarrekin, badu denboraz kanpokoaren eta dekadentziaren arteko nahastura doi hori.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi armiarma (5); armiarma bat (9); armiarma baten (4); armiarma erraldoi bat (3); armiarma erraldoiak (3); armiarma handi (4); armiarma lanpara bat (3); armiarma sare bat (4); armiarma sarea (10); armiarma sareak (6); armiarma sarean (6); armiarma sareen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus