Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Armarria hor dago, baina urteek ezabatu egin dute erredola. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.
Urte berean, Iraultza denboran beraz, kenarazi zituzten bizkondeen kaperan ziren noblezia markak, armarriak eta burdin zerradurak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.
Aitaren heriotzaren nolakoa, haren ehorzketaren iluna -ez ikur, ez ezpata, ez armarririk hilobian, ez errito noblerik, ez zeremonia formalik- deiadarrez daude, zerutik lurrera hoska irudi, ditzadan kontu garbiak eska. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 179. orr.
-Nafarroako armarria -esan zuen halako batean Martinek-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 106. orr.
Herriko etxeko armarria ikusi nuen berriro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.
Osasunako Peñen Federazioak aurreko astean Osasunako zuzendaritzak klubeko armarria aldatzeko hartutako erabakiaren aurkako sinadura bilketa hasi du. Berria - Kirola 2004-04-22
Ostatuak non nahi, meson delakoak, eta ere etxe ederrak, beren armarriekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 182. orr.
Oinetxean, erdiko balkoi handiaren gainean, fundatzaileen armarria ageri zen, harearri gorrian landua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Cabanas Erausquin pintorea aipatuko zigun norbaitek, eta Francoren Erregimeneko pintore ofizialetakoa izan zela jakinaraziko zigun, hark asmatu zituela sinbolo frankistarik ezagunenak: uztarri eta gezien ikur falangista eta Espainiako armarria. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 89. orr.
Etxe bat ageri da, harrizko etxe handi balkoiduna, ikusi batean Espainiaren armarritzat hartu dudan blasoi batekin, hain arranditsu eta inperialki girgileztatua izaki. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.
Ausartenek lokatzez zikindu zuten Habsburgotarren armarria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.
Tratu honen sinadura harrian ere nahi nuke, eta, beraz, jauregia berreraikitzen duzunean, austriarren arrano inperiala nahi dut zure etxeko armarriaren parean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.
Faluako oihalean ageri zen armarriari begira lotu nintzen; gurutze handi bat, ertzak sutan zituena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.
Batere heraldikoa ez den armarri bat dago erdiko ate gainean trakets margotua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.
Plaza bidegurutze goibel bat da, elizaren pareta batek zenbait burdin hesi hormaturekin, Udaletxeak bere balkoi irtenekin eta herriaren armarriak burutzen duen atetzar batekin. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.
Etxetzarraren leiho eta ateak gorriz margotuta daude [...], eta harrizko armarri bat ere badauka, bigarren eta hirugarren solairuaren artean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.
Sarrerako atari nagusiaren gainean garai bateko armarri dotore eta ongi landua ikus zitekeen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 30. orr.
Hernaniko karrika nagusia, dena erliebezko armarriek, bitxi-balkoiek, atari jaungoenekoek apaindua, egun almenen ordez amatxi-loreak dauzkan borta hondatu batek itxia, liburu bikaina dugu non irakurri, orrialdez orrialde, etxez etxe, lau mendetako arkitektura. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.
Gogoan dut "laurak bat" armarriarekin gertatu zena ere, nola Jaurlaritzak bere ikur egin zuen, nola gero Nafar gobernuak kateak handik kentzeko esijitu zuen, hura usurpazio bidegabea zelakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.
Kataluniarra zen Vigoren familia, eta haien armarrian Ahulena babesten dut ikurritza irakur zitekeen. Berria - Kultura 2004-09-22
armarri bat (3)
armarria ageri (3); armarria ere (3)