Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armagnac iz Frantziako Armagnac eskualdean ekoizten den edari bizia, ardo motelen destilatzetik lortua.

Lepoan lotuta zuen zapiarekin ezpainak garbitu eta mahai gainean uzten ikusi nuenean, beldur izan nintzen nagusi ipurtandiarengatik kontakizuna amaitu gabe joango ote zen, besteetan, puntu hartaraino iristen zenetan, hartu ohi zuen armagnac kopatxoa edan gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 268. orr.

Gaurko egunak badu zerbait berezia, eta merezia du Armagnac on baten eskaintza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.

-Eta? -esan zuen Jontxuk, armagnacari txurruta egin eta marlboro bat piztearekin batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 87. orr.

Gau hartan, elkarrekin afaldu genuen eta kopa beretik edan genuen armagnaca.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus