Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arma (ETCn 45.042 agerraldi) 1 iz etsaiei erasotzeko eta haiengandik begiratzeko zernahi tresna. ik iskilu.

Izpirituak, haatik, ez dira armaz garaitzen, Maitasunez eta Bihotz-zabaltasunez baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 515. orr.

Sarrerako eskailera-mailaren goian, ezker-eskuin, guardia pare bat, militar posturan, beren armekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 350. orr.

Eta aita ezin arraiago zegoen, eta nik, hamaika urteko umea nintzelarik, ez nuen ulertzen nola bakea sinatu ondoren egin zitezkeen armak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 152. orr.

Nahiz eta, onartu behar, armak eta ezkutuak forjatzeko zuen iaiotasuna ere ondo ospetsua zela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 15. orr.

Armak behar genituen, eta hegazkinak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 29. orr.

Alemanek berehala xutiarazten zituzten armaren puntaz izterrak xixtatuz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Bakoitzak bere armak aukeratu behar ditu gure lurraldearen, gure herriaren eta gure erlijioaren alde borroka egiteko!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

Iraken geratzen dira haatik, arma hauen bilatze lanetan jarduten duten beste 1.000 ikuskatzaile.  Berria - Mundua   2004-01-09

Gainera, arma, ganbelu eta zaldi franko dituzte; oraindik ere Darfurren barrena mugitzeko modurik errazenak, azken horiek.  Berria - Mundua   2004-05-26

Akordio horrek soldaduak armekin entrenatzea baimentzen du, baina armak izatea debekatzen.  Berria - Mundua   2004-03-07

Armaren kanoian ipintzeko?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.

Atzetik ditin txakurrak, agian; armak, segur aski; eta hortz goroldiotsuak, zalantzarik gabe.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 116. orr.

Menditarrak prest zeuden armak hartu eta erregearen arrasto guztiak errotik kentzeko, haren jarraitzaileak larrutzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.

Menperatzaileen armarik eraginkorrena sotiltasuna da, zehaztasuna, eta neurria.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 90. orr.

Aipa dezagun bide batez sentimendu horri esker sortzen dela herri primitiboetan hizkuntza aztura gisa hartzea, hizkuntza, jantzien edota armen ohituraren antzekoa bailitzan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 233. orr.

-Zaldiak eta armak - esan zuen -.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Nire inguruan, gainera, armekin ibilitako jende asko zegoen: osaba Juan, Angel nire aita, Teresaren eta Martinen aita, ehunka pertsona.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Ez zen seguru asko armarik gordeko aldarean, baina batek baino gehiagok emango zuen han gaua, guardia zibilak etxera bila azalduta, beste aldera pasatzeko modua aurkitu artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 44. orr.

Teniente bat eta bi soldadu zetozkion, soldaduak beren mauserrarekin eta tenientea pistola batekin, hiru armak gure aitagana zuzendurik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 103. orr.

Begietako batean ikusmena urriturik zuela eta, medikuek armez su egiteko gaitasunik ez zuela esan zioten arren, Gurutze Gorriaren gerra-anbulantzietan lan egitera etortzea erdietsi zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.

Karlistak hasita daude berriro armak biltzen, badakizu, eta ez da hain gauza erraza muga igarotzea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 170. orr.

Konortea itzuli zaidanean, bota beltzak, uniforme berdeak eta armen kanoi puntak ikusi ditut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

Nahiago luke tronpeta, ez baitzaio esku artean lehertuko; baina beti entzun izan du bere adineko mutiko batek ezin duela serioski jolastu ez bada armekin, ezpatekin, gerra-tresnekin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 48. orr.

Noaingo desastrearen albisteak kulebrina batekin harrapatu zuen Migel, suzko armen misterioen lehen eskolan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Bestelako armak saltzen ziren martxanteretan, ez eskuz egindako gureen modukoak, baizik eta fabrikakoak, benetakoen moduko pistolak ere bai, Frantziatik eta Alemaniatik ekarriak, metalezkoak eta ilunak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 19. orr.

Karlisten gerlako garrasiak eta armen arrabotsak ahantziak dituzke zubiak, eta hemen jadanik zabal eta nasai dagoen Arga ibaiak ere.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.

"Armak saldu omen dizkie poloniar matxinoei", erantsi du laugarren batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Bi multzo nagusitan banatu litezke armak: batetik, erasotzeko direnak; bestetik, berriz, babesteko direnak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 99. orr.

Bi aldiz eragin zion katuari eta armak plop-plop egin zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 108. orr.

Orain Benedettik bat egingo du Donostian ETAri armak uzteko eskatuko dion jendetzarekin.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 107. orr.

Eta irten nintzenean, nahiz eta inguratzen ninduen gizartearekin batere ados ez egon, hala ere ez nian oso garbi ikusten armak berriro hartzeko prest ote nengoen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.

Harritu ninduen beste gauza bat: adin txikikoek pistola eta armei buruz zenbat zekiten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 73. orr.

Odolezko eta ohaidetzazko eskubideak aldarrikatuz, Lisboa armen indarrez menderatu behar izan zuen eta artean gerlako errautsen arrastoa ez zen han guztiz iraungia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 74. orr.

2 irud/hed

Hemen proposatzen zaizkien etxeko lanak txukun eginez gero, pentsamendu filosofikoak exigitzen duen zorroztasuna bereganatzeko armak eskura edukiko dituzte ikasle horiek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Ez ziur ez nagoelako garaipenarekin ezta seguru ere nire armekin, baizik eta iruditu zaidalako, oraingoz behintzat, hori dela funtsezkoa: hots, pentsamenduaren historia bere lotura transzendentalaz askatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Pentsatu nuen Lajosek helburu garai eta ilun samarren batek bultzatuta uko egin ziola bere gaitasunak lantzeari, borrokan jarraitzearren -gizadi osoaren izenean, ziur asko- ez jada zientziaren armekin baizik eta errealitatearenekin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Pattar merkea eta solasa zenituzten Neutlingeneko hotz dorpearen aurkako armak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 19. orr.

Zeren doktoreak, berak bakarrik, ez baitzuen ezjakintasunaren hidra azpiratzeko behar zen armarik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.

Horrela hasten ziren sesioan, gizona arrazoi zorrotzen armarekin eta andrea bere suminarenarekin huts-hutsik; eta bataren eta bestearen arrazoi eta desarrazoiak ezin askatuzko katramilan nahastekatzen ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 247. orr.

Bake armarik zorrotzena dudalako eskuetan, liburuena, alegia...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.

3 (izenondoekin)

Bai, bere hezurrekin egin ditu gizonak, arma sakratuak eta xirula miragarriak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.

Horixe zuen Roosevelt presidenteak eta haren taldeak arma nagusia orain beraren aurka borrokatzeko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 60. orr.

Horrek ez du esan nahi, hala ere, batak baino besteak abantaila gehiago duenik, bai ordea arma diferenteak dituztela ehizaldirako batak eta besteak: eskopeta zein erreklamoa, sarea nahiz zepoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.

Arma estrategikoa ere bihurtu dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Gogoratu primatearen sekuentzia, primateak hezurra hartu eta tresna bihurtzen dela bere eskuan, arma hiltzailea bihurtzen dela gero eta, airera jaurtirik jirabiran, espaziontzia bihurtzen dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.

Nahiz eta gehiago izan eta arma hobeak eduki, ezin zuten bailara hau mendean hartu, mendiotan bertakoak garaiezinak zirelako.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

Denon etxea den lurra inarrosi egin da: arma termonuklearrak lehergailu atomikoaren ordezkoak dira.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 65. orr.

Aurrena zetorrena luzea zen eta laurok arma bikainak zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 51. orr.

Zuk noiz ikusi duzu, orain arte banpiroei buruz idatzi diren mila istorioetan, inork erraketa bat erabiltzea arma hilgarri gisa?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 123. orr.

Oso ondo daki eskandalua arma indartsua dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Dena den, Ebak berekin zuen oraindik berebiziko arma sexuala: ezpain haragitsuak, ezpain gorrail apetagarriak karmin leunaren ukitu basatiaz hornituta.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 42. orr.

Antzina-antzina, gezi, lantza eta ezpatak ziren gerrarako arma agerikoak, eta borroka aurrez aurre egiten zen, oinez edo zaldiz; geroago, fusil, kanoi, metraileta eta tankeak erabili ziren arma agerikotzat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

Erlijioaren defendatzaileok Aristotelesen filosofia ikertzeak beren eskuetan ipini zizkien arma dialektikoez baliatu ziren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

Izan ere, bere borroka-leku bakarra Teologia eta Psikologia hutsaren alorrean bilatu ahal izango litzake: lur honek, ordea, ezin du eutsi bere hornidura osoa eta arma beldurgarriak dituen borrokalaririk.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 255. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aljeria hegoaldean ibilia zenak ez zuen gauza handirik kontatzeko, salbu ziblaz tronpaturik, adiskidez osatu frantses arma-saldoak bizkarrean mitrailatu zuela eta geroztik aulki ibiltarian mugitzen zela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 100. orr.

Arma museoaren aurreko parkean zuen orduko zita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.

Arma-gizon aldra bat ekarrarazi zen mendia inguratzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.

Handik berrogei bat metrora, bera ibiltzen ari zen espaloian aurreraxeago, Stein arma-fabrika zaintzeaz arduratzen zen polizia-taldea txanda-aldaketa egitera zihoan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.

Oso grabea duk gero arma zerbitzua horrela uztea.     «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.

Zaldunen artean, Lancelot Aintzirakoa zen trebeetan trebe, arma-jokoan gailen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 19. orr.

"Niña" izeneko goleta txiki bateko kapitain gisa, batik bat Gerra Handiko alemaniar metrailadorez osatutako arma karga zeraman Rotterdameko portutik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Rubeni Tomen pistolarena kontatua nion eta honek, zeharka, EEBBetako arma kontuak ekarri ditu hizpidera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 239. orr.

Atzo Blairrek diputatuei esan zien txostenaren ondorioak «onartu» egiten dituela eta litekeena zela gerra hasi zenean Irakek suntsipen handiko arma biltegirik ez izatea.  Berria - Mundua   2004-07-15

Segurtasun Kontseiluak aho batez ebatzi du arma bahimendua ezartzea.  Berria - Mundua   2004-11-17

Ikerketa berria, beraz, David Kay AEBen arma ikuskatzaileak helarazitako txostenarekin bat dator "okertu" egin zirela iragarri ondoren dimisioa eman zuen Kayk iragan urtarrilean.  Berria - Mundua   2004-09-18

Kuraiaz beterik ene soldadoek, sei, zazpi metra barna inguruan den arroila pasatzen dute eta azkartua zen sartzea beren arma giderraz bortxatzen dute, oihu batekin elgar sustatuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Nik hogeitabat urte neuzkan orduan eta 75eko kalibreko fusilarekin egiten nuen arma-erakustea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.

Hark men egin dio eta, erregeak agiraka eginik, hondarreko orobat zin egin, bere osabaren aurrean, ez diola sekula gehiago arma-bidean ekingo berorren maiestatearen aurka.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 79. orr.

Esate baterako, arma produkzioan gertatutako gorakada izan daiteke, edo eskolen eraikuntzari edo sendagai produkzioari esker izandako gorakadak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.

Itsasontziz eraman gintuzten oraintsu arte armada sobietarraren kontrol eta arma gunea izandako leku batera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.

5 arma arin

Arrasateko Bergaretxek, esate baterako, txirrika bidezko sistema baten berri eman zigun tentsio altuko kableetan erabiltzeko, eta nik, noizean behin, arma arinek nola funtzionatzen zuten azaltzen nuen arbel batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 117. orr.

"Baina, ez pentsa, arma arinagoak ere badira hemen", esan zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 149. orr.

AI Amnesty International eta Greenpeace erakundeen arabera, 2003. urteko otsaila eta iragan urtarrila bitartean, Espainiak arma arinak eta munizioak saldu zizkion Khartumi salmenta 8.000 eurokoa izan zen.  Berria - Mundua   2004-07-24

Bagdadeko iturri batek adierazi zuen ekintzaileek AEBetako marine-ei mortero eta arma arinekin egin zietela eraso.  Berria - Mundua   2004-07-31

6 arma astun

Merkatari-aireko haiek, berriz, ontziko arma astunak, kanoiak-eta, erosi egin nahiko lituzketela diote.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 66. orr.

Borroka partikularretan aldezkariak beren pieza guztiez armatuta zeudenez, eta sendotasun eta indar jakin bateko arma astunek, hala defentsarako nola erasorako, egundoko abantaila ematen zutenez, jende askori sartuko zitzaion buruan borrokalari batzuen arma sorginduen iritzia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

Izan ere, okupatzaileei aurre egiten dabiltzan ekintzaile irakiarrek hiri honetan musulman sunitak dira nagusi beren arma astunak entregatzeko exijitu diete AEBek, hiriko agintariekin egindako negoziazioetan horixe hitzartuta.  Berria - Mundua   2004-04-20

Efe agentziaren arabera, Polizia bertara ailegatu zenean "tiroen aztarnak, arma astunen bala zorroak eta granada-jaurtigailuak» aurkitu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

7 arma atomiko

Horretan Mendebaldeko europar herriek zer esanik izan gabe, errusiarren arma atomikoak buru gainera ekarriko ote zizkien.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

Eta, egia erran, II. Mundu Gerla arma atomiko berriei esker irabazi berri zelarik eta indar militar beldurgarri horien orekari zor omen geniolarik botereen arteko bakea, nehor gutik zuen indarkeriaren bidea garbiki gaitzesten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 42. orr.

- Arma atomikoak erabiliz egingo al dugu gerra? -galdetuko du norbaitek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.

Izan ere, AEBen eta Europako Batasunaren ustez, ikerketa horrekin arma atomikoak egitea du helburu Iranek, eta aldiz, herrialde horren arabera, uranio abestuak erabilera zibila soilik izango luke.  Berria - Harian   2006-04-19

Izan ere, Iranek programa nuklearrak xede zibilak baino ez dituela dioen arren, AEBek uste dute arma atomikoak sortu nahian dabilela.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

EB Europako Batasunak eta AEB Ameriketako Estatu Batuek zentrifugagailu horiek arma atomikoak egiteko baliatuko diren susmoa dute.  Berria - Mundua   2006-03-07

8 arma automatiko

Arma automatikoetakoren batek doiegi tirokatzen zidala iruditzen zitzaidanean, haren gainera jotzen nuen, albait lasterren, lur arrasean, eta metrailadore turrusta bat botatzen nion.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

Bi buruzagien jarraitzaileak elkarri tiroka ibili ziren arma automatikoekin.  Berria - Mundua   2006-03-29

Akusazioa: talde islamiko batekoa izatea eta etxean arma automatikoak eta granada jaurtigailuak edukitzea.  Berria - Mundua   2006-03-05

Soldadu batzuek irekita zituzten kiloko kontserbalata batzuk, eta mahukak goratuak, eta labanekin haragipuskak ziztatu eta jan egiten zituzten, beste batzuek, arma automatikoak belaunen gainean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

Hauez gain artilleriako beste 35 lehergaik jo zuten hormetan, Abrams gerra-gurdiek beste hamar bonba sartu zituzten, eta hauen atzetik soldaduek 30.000 inguru tiro jaurti zituzten arma automatikoekin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 24. orr.

Erfürt-eko aldean Aliatuen kanoiak ikusten ahal ditugu eta hurbilago arma automatikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.

9 arma bakteriologiko (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi)

Arma biologikoa -arma bakteriologikoa ere deitua- pertsonak, animaliak edo uztak kaltetzen dituen bizidun patogenoz edo beren toxinez osatutako materiala da, arlo militarrean erabil daitekeena, etsaia kaltetzekotan.  ETC-entziklopedia   Arma biologiko, Wikipedia

Arma bakteriologikoen akordioa sinatzeari uko egin dio Washingtonek.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-26

Arma bakteriologikoak ugaritzeko arriskua asko handitu da EEBBek Genevan harturiko erabakiaren ondoren.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-27

Haatik, zehaztu zuen ez zutela zantzurik ediren gune hartan arma bakteriologiko edo kimikoak fabrikatzen zirela nabarmendu zezakeenik.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-24

1.441 ebazpenak eskubidea ematen die, halaber, arma bakteriologiko, kimiko eta nuklearretan trebatutako ikertzaile irakiarren galdezkatzeko, agintari politikoen baimenik gabe, lagun hauek halabeharrez Iraketik kanpo eramanda.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-12

Argazkiei dagokienez, arma bakteriologiko eta kimikoak fabrikatzeko ustezko laborategi mugikorrak erakuts litzakete, eta grabazioak lirateke, berriz, irakiar goi agintari zenbaiten arteko solasaldienak.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-02-05

Defentsa Departamentuak arma bakteriologikoak egiteko osagaiak saltzen ditu bere web orrian.  ETC-prentsa   Berria, 2003-10-08

Hau eta beste zenbait gauza direla eta 1925ean Genevan izandako bilera baten ondorio bezala protokolo bat onartu zen, non, besteak beste, gas horien erabilera nahiz arma bakteriologikoak debekatzen ziren. ETC-prentsa   Berria, 2004-05-01

10 arma biologiko

Jaun hori zen kargatua Irakian Saddam Husseinek arma biologikoak bazituen ala ez jakiteko.  Herria   2003-07-31

Bertan, Millerek zientzialari irakiar baten lekukotza jasoz -izena aipatu gabe- Irakek arma biologikoak zituela berresten zuen, baina Irakeko Gobernuak inbasioa hasi baino lehen suntsitu zituela gaineratzen zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Arma biologikoa aurpegira hustu nion, eta hustutakoan kristoren kaskarrekoa eman baldearekin.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 103. orr.

Rockinghamek bazekien Iraken ziurrenik ez zela arma biologiko, kimiko edo nuklearrik, baina hori ez zuen kontuan hartu.  Berria - Mundua   2004-02-01

Irakiarrek birusaren laginak izan zitzaketela eta arma biologiko gisan erabiltzeko arriskua zegoela esanez, txertaketa-kanpainak jarri zituen martxan.  Berria - Gaiak   2004-12-02

11 arma denda

21 errebolber eta pistola bat lapurtu dituzte Bilboko arma denda batetik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Haren atezaina, Léonce andrea, hainbeste izutzen zuen arma hura oso errebolber handia zen; Parisko arma dendarik onenean erosi zuen, modu arras misteriotsuak antzeztuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.

12 arma eramangarri (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Museoan ikus daitezkeenak, batez ere, suzko arma eramangarriak dira, XVI. mendetik XX. mendera bitartekoak.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2016-10-14

Bonbarda, gaur egun, suzko arma eramangarririk antzinakoena bezala hartzen dena, kanoiaren aurrekari izango zen artilleriako pieza primitibo bat izan zen. ETC-entziklopedia   Bonbarda (arma) Wikipedia

13 arma erdiautomatiko (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Kargadorean bi kartutxo edo gehiago eduki ditzaketen arma erdiautomatiko edo automatikoak, isilgailua edo gauez tiro egiteko bisorea duten armak eta substantzia moteltzaileak injektatzeko jaurtigaiak jaurtitzen dituzten armak baimenik gabe eduki edo erabiltzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2005

Baina arma erdiautomatikoa bada, AK-47 mota batzuk bezala, bisera bat erostea bezain sinplea da: ispiluan begiratu, eta, ondo ematen badizu, zuretzat.  ETC-prentsa   Berria, 2011-09-11

Suitzan indarrean den derrigorrezko soldadutzaren ondorioz, ehunka mila arma erdiautomatiko daude herritarren eskuetan.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-28

Tanketek eta poliziek beren arma erdiautomatikoz destatzen dute jendea, ezbairik gabe, baldin eta geratu artean behar baino gehiagoan luzatzen badira.  ETC-prentsa   Berria, 2017-05-26

Poliziaren arabera, egileak bi gailu zituen bere arma erdiautomatikoan, arma automatiko baten moduan tiro egiteko. ETC-prentsa   Berria, 2017-10-04

14 arma hartu

Makurtu egin nintzen erreflexu hutsez, eta arma hartzen saiatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 433. orr.

Urak hartzera etorritako Madrilgo militar haietarikoren baten emaztea ikusi zuen ohe-mahaiko kaxoitik senarraren arma hartzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

Arma hartu, gezi bat baino bizkorrago irten, eta baratzean zehar lasterka joan nintzen muinoetaraino.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 42. orr.

Bahitzaileek esan zutenez, ofizial hark aurre egin zien, arma hartuta, eta horregatik hil zuten.  Berria - Kultura   2004-02-18

Ilusioa, ametsak eta irudimena iraultzarako arma hartuta, hutsik eta usteltzen dauden etxeei bizia ematen jarraitzearen alde datorren larunbateko manifestazioan parte hartzeko dei egiten dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

15 arma-hartze

Horrela sortzen da nobela osoan zehar aurki dezakegun gaizkiulerturik bitxiena, berez, arma-hartze horrek ez baitzuen ezertarako balio.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

16 arma hiltzaile

Gogoratu primatearen sekuentzia, primateak hezurra hartu eta tresna bihurtzen dela bere eskuan, arma hiltzailea bihurtzen dela gero eta, airera jaurtirik jirabiran, espaziontzia bihurtzen dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.

Adi-adi begiratzen zion, hark beroki azpian zeukan arma hiltzailean pentsatuz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 58. orr.

17 arma kimiko

3.300 arma kimiko eta hainbat instalazio suntsitzeari ekin diote.  Berria - Mundua   2004-02-28

Powellen ustez, Irakek "ez ditu, ziurrenera, suntsipen handiko arma kimiko eta biologikorik».  Berria - Mundua   2004-01-25

Arma kimiko eta bakteriologikoekin esperimentuak egiteko baliatu zituzten ere txinatarrak.  Berria - Harian   2005-04-16

Gerora jakin zen Iraken arma kimikoen gezurrarekin sartu ziren hegazkinek fosforo zuria eta MK77a erabili zutela erasoetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 107. orr.

GKE batzuk oso teknifikatuak daude, Oxfam bezalako bat arma kimikoetan esaterako, eta teknifikazio hori ezinezkoa litzateke zientzialari eta teknikarien laguntzarik gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.

Haren emazte Djila-ren gurasoak arma kimikoen bidezko eraso batean hil zituzten, Anfal garaian, kurduak suntsitzeko kanpainan alegia (1987-1988).  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 122. orr.

18 arma konbentzional

Anartean, arma konbentzionalekin soilik Israelek gogor eraso egiten dio erresistentzia palestinarrari.  Berria - Mundua   2004-07-30

19 arma-maisu (corpusean ez dago; ETCn 47 agerraldi)

Gero aritu zitzaigun kontatzen arma-maisua makila luze batekin hor etortzen zela, eta atzera egin, eta gizajoari atzealde alua astintzen hasten zitzaiola, harik eta meila murder marruka jarri arte.  ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Bouté arma-maisu ezaguna, gaurko eguna gurekin egiteko asmoz.  ETC-literatura, saiakera   Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009

John Claggart zen hau, arma maisua.  ETC-literatura, saiakera   Benito Cereno / Billy Budd, marinela, Herman Melville (Jose Ramon Vazquez), Alberdania-Erein-Igela, 2012

Estiloari buruz, Darth Maul Sith Duelistatzat hartzen dela esan behar da, Jedi Arma Maisuaren baliokidea (maila hauek soilik antzinako garaietan ematen dira, Antzinako Errepublikako zaldunen garaietan).  ETC-entziklopedia   Darth Maul, Wikipedia

Floretetan aditua, Maître Leblond eta Rolland Boitelle arma-maisu zituen. ETC-entziklopedia   Patrick Vajda, Wikipedia

20 arma nuklear

Aukeratu egin behar dugu: edo arma nuklearren erabateko debekua, edo gizakion deuseztapena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 207. orr.

Arma nuklearrak egiteko asmoak utziko ditu Piongiangek.  Berria - Mundua   2004-01-07

Teheran bere asmo nuklearrekin munduari desafio egiten ari dela eta nazioarteak ez lukeela arma nuklearrak garatzea baimendu behar adierazi zuen.  Berria - Mundua   2006-02-02

Eta demagun, arma nuklear gaberikako gerla garbia baizik ez baledi balia ere, Irakeko diktadorearen aurkako gerla horretan, gerla-bide hori hartu duelakotz Estatu Batuetako lehendakariak Nazio Batuen Erakundearen baimenik gabe.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.

Beren lankide biologoek ez bezala, haiek bazuten, arma nuklearrak zirela eta, bidaiatzeko eta atzerriko elkarretaratzeetan parte hartzeko aukera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.

Guri begira daude une honetan milaka eta milaka arma nuklear, une batean lurra desegin dezaketenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

21 arma patio

Eta malko erretan gainez egindako amorruak bultzata, arma patioko harrietan marinel hordituen antzo zabuka aireratu ahal izan dugu, asmoa gure esku, Vladimir.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.

22 arma plaza

Banekien zein zen zigorra, guk guztiok genekien: bost bira, arma-plazan lasterka, fusilari buruaren gaindik gora eutsita.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.

Museoan, halanbe, ez da historia ageri: Arma Plazan kokaturiko geletan uniformeak artilleria tresnak fusilak berunezko soldadutxoak daude ikusgarri turistarendako, txukun, ziegak izan zireneko aztarren barik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 31. orr.

23 arma zorrotz

Nire soldaduek, ohi denez, neronen kontra jotzen dute lehenbizi, beren arma zorrotzak erakutsiz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 138. orr.

24 arma zuri

Arma zuri garbiekiko hartan, garbi-garbi egiteko ustea bazuen txolarteren batean, katazuriaren larrua baino zuriago utzi arte.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Poliziaren arabera, arma zuri luze samarra da, baina ez du zehaztu zein izan daitekeen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Polizia agertu gabe zegoen oraino, baina hura ere -Potzolo bera, beharbada- ez zen luzatuko, medikuek Josuren zauriak arma zuriak eginak zirela frogatu bezain sarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

Poliziaren kalkuluen arabera, bi mila gaztetxo izango ziren, ehun bat taldetan antolatuak, hiri osoa txikitzeko gai izan zirenak, makilaz eta harriz eta arma zuriz hornituak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Eta, arma zuriarekin mehatxatzen zuela, oihu egin zion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 98. orr.

Poliziaren kalkuluen arabera, bi mila gaztetxo izango ziren, ehun bat taldetan antolatuak, hiri osoa txikitzeko gai izan zirenak, makilaz eta harriz eta arma zuriz hornituak.  Berria - Kultura   2004-11-21

Mikel Strogoffen atzean paratu zen, xafla zabaleko sable kako bat eskuan, arma zuri damaskinatu horietako bat, Karxiko eta Hissarreko armagin entzute handikoek gogor-malgutua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.

Justu zekien bonbardaketak ez zuela Elgetan hildakorik eragin, eta hil zirenak, tiroz -eta arma zuriz batzuk- hil zirela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 60. orr.

25 armak aurkeztu

Eta horri esaten zitzaion Giosuè Carducciri armak aurkeztea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Kexu zeuden eskolara etorri eta beti denak ikusi behar kirtena galtzetatik ateratzen Giosuè Carducciri armak aurkezteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 140. orr.

Hau idatzi aurreko laurehun urteetan jadanik, eliza hori guardian egon da, jarrera oso zurrunean eta zaintza lasaitugabeaz, aitasantutzaren kasketaz eta hierarkiaren bular-babeskiaz astun blindatua, eta etengabe Jainkoari armak aurkeztuz liturgia zorrotzaren erritmo errepikakorrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Urteeran, mikelete piketeak armak aurkeztu zituen errege-martxa jotzen zen bitartean eta sei zaldik tiraturiko kotxe girotuan sartu zuten katabuta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 121. orr.

26 armak hartu

Edozelan ere, portu eder hura topatu ostean, ez zegoen handik alde egiteko umorean, eta esan zien armak hartu beharko zituztela, min egin nahi bazioten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 255. orr.

Soaz segitu zituen, urrunean desagertu arte, eta bentan tarrapatan sarturik, gatzez betea zen kutxan gorderik zeuzkan bi armak hartu, bere negozioko atea bizpahiru zarrapoz hetsi, eta bideari lotu zen, orgaren errotek utzi hatzei jarraikiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 278. orr.

Eta, nork bere armak harturik, dorreetan sua piztu eta gau osoan erne egon ziren.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,5

ETAk berriro armak hartuko balitu, erakundeak eta bere inguruak bere buruaz beste egingo lukete.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Frantzia mailan, irakasleen sindikatu batzuek ez dute begi onez hartu neurria, kontuan hartuta Marseillaise-k herritarrei armak hartzeko deia egiten diela eta hitzak aski bortitzak direla ikasgeletan sartzeko.  Berria - Harian   2005-09-01

Menditarrak prest zeuden armak hartu eta erregearen arrasto guztiak errotik kentzeko, haren jarraitzaileak larrutzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.

Ez nuen espero zuk nire herriaren alde armak hartzea nire herria delako, justizian sinesten duen gizona zarelako baizik.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 38. orr.

Edo hori pentsatzen zuten behintzat 60ko urteen bukaeran armak hartzea erabaki zuten gazte askok: gerran zeudela Estatu espainolarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

-Baina ez orain armak hartzeko; gaur egun beste era batera egin behar da borroka - esan zuen Jontxuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 88. orr.

Hochtnerrek Papa Hemingway memoria liburuan -, Gerra Zibilak eztanda egin zuenean Bilboko Katedralean zen eta hantxe pulpitura igota eliztarrei armak hartzeko eta kaleak betetzeko eta ahal zutenari tiro egiteko han egon beharrean, halaxe agindu zien.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 66. orr.

Hilaren 5ean Gonaivesen armak hartu zituzten matxinoek gero Haiti Askatu eta Berreraikitzeko Fronte izango zenaren buru izendatu zuten.  Berria - Mundua   2004-03-11

Espainian sartu ziren eta fama bada, gau hartan berean 40.000 nafartar gaztek armak hartu zituztela Francoren alde.  Herria   2005-09-08

Ez espero izan, ordea, giza iskanbila bat armak hartuta! Lurra handia da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 154. orr.

Beste behin makurtzea aurpegi bat berriz ikusteko gogoa zela-eta, eta gero etsipenean erori eta milioi bat zigarro erretzea, edota bestela armak hartzea problema sail baten kontra, eta haiei gogor egitea behingoagatik, auskalo nola.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 112. orr.

Gero lapurrei beharrezko armak hartzeko eta zahagi banatan sartzeko esan zien.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.

27 armak utzi

Tel Avivek uko egin dio talde nazionalista-islamistarekin negoziatzeari, honek Israelen izaera onartu eta armak utzi arte.  Berria - Mundua   2006-02-19

Gainontzekoak, ordea, ekialdera joan ziren ihesi, beste batzuk armak utzi eta errukia eskatzen hasi ziren bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 281. orr.

Zer nahi edo behar zuten jakin, eta gero, haren arabera, negoziatu, hitz egin, armak utz zitzaten etsiarazi.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.

Armak utzi eta bakeak egin zituzten. Juduek izen handia hartu zuten erregearen eta erreinuko jende guztiaren aurrean. Gero, harrapakin ugari berekin zeramatela, Jerusalemera itzuli ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 11,51

ERCko presidente Josep Lluis Carod-Rovira "sinetsita» dago ETAk armak utzi egingo dituela 2007ko hauteskundeak baino lehen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Lehenik, indarkeria amaitu behar dugu; horregatik eskatu genien PKK Kurdistango Langileen Alderdiari eta Turkiari armak uzteko eta hitz egiten hasteko.  Berria - Mundua   2006-04-14

"1. - Armak utzi eta materiala legio italiarren indarrei entregatzea, hauek Santoña erresistentziarik gabe okupatzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 32. orr.

ETA politiko-militarrak armak utziak zituen, eta ezkerreko aukera abertzale demokratiko bat bultzatzera deliberatua zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

Orain Benedettik bat egingo du Donostian ETAri armak uzteko eskatuko dion jendetzarekin.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 107. orr.

Laburretan, Sydneyn dataturiko albistea orrialde barrenean: "Timorreko gerrilla independentista batek armak utzi ditu".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 190. orr.

Hau guztia zaldun bertutetsu eta egiazale batek ikusi zuen, Greccioko Joan jaunak, Kristoren maitasunez munduko armak utzi eta Jainkoaren zerbitzariarekin familiartasun handiz elkartua egon zenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Baina nahasmenduak ez zitezen berriz has, Parisko Barneko ministroak eta Pau-eko prefetak suprefeteri mezu bat igorri zieten, erranez español errefusiatu guziek beharko zituztela lekuak hustu, armak utzi ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.

28 armetan iragan (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ordura arteko presoekin izandako jokabidea urratu zuen eta barruan bizirik geratu ziren hogeita hamaika defendatzaile errealistak armetan iragan zituen, bat bera ere bizirik utzi gabe. ETC-literatura, saiakera   Mina edo libertatea, Kepa Larrea, Pamiela, 2017

29 armetan iraganarazi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Egia al da Bisitarien Zerbitzuan sartzeko hautagai guztiak zeure armetan iraganarazten zenituela? ETC-literatura, saiakera   Pantaleon eta bisitariak, Mario Vargas Llosa (Santi Leone), Elkar, 2011

30 errepikapen arma (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Gatling estatubatuar metrailadore astuna izan zen, arrakasta izan zuen lehenengo errepikapen-arma izan zena. Richard Jordan Gatlingek asmatu zuen 1861ean, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren garaian, eta hurrengo urtean patentatu. ETC-entziklopedia   Gatling metrailadore, Wikipedia

31 esku-arma

Hosto baten pare daldaraka hasi nintzen, esku-arma baten mutur beltza eni so susmatu orduko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

32 jaurtitzeko arma

Baina ez dugu nahi jaurtitzeko arma bihurtzea.  Berria - Harian   2005-11-03

33 sateliteen aurkako arma (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Sateliteen aurkako arma satelite artifizialak ezgaitzeko eta suntsitzeko diseinatutako arma berezia da. ETC-entziklopedia   Sateliteen aurkako arma, Wikipedia

34 su arma

Su arma baten hotsa iritsi zitzaion belarrira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.

Haren begirada [...] su-arma baten antzekoa zen, edonori ilea lazteko modukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 297. orr.

Jack obsesionaturik dabil bortxakeriaren eta su-armen salmenta askearen kontuarekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.

Erasotzaileak egoitzaren barrura sartu ziren su armaz tiroka eta eskuko lehergailuak botaz.  Berria - Mundua   2004-12-07

Laborariak beren igitai eta sardeekin; ofizialeak, mailuz, marrazaz eta lanerako bertze lanabesez hornituak; leinu hobekoak, ezpatak, baleztak eta are su-armaren bat ere eskuan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

· Su arma kopuru handi hau jendartean banatuta egotearen ondorioz, hilketak nabarmen ugaritu direla zehaztu du ikerketa txostenak.  Berria - Mundua   2004-07-01

35 suntsipen handiko arma

Suntsipen handiko armak Irak erasotzeko aitzakia baino ez ziren izan Altxor Publikoaren idazkari ohiaren aburuz.  Berria - Mundua   2004-01-13

Butlerren lantaldeak bost hilabetetan ondutako txostenak dioenez, Irakeko Gobernuak 45 minutuko tartean suntsipen handiko armak hedatu eta erabil zitzakeela zioen argudioak ez zuen "oinarririk».  Berria - Mundua   2004-07-15

The New York Times egunkariak, adibidez, gerra piztu aurretik, bat egin zuen tesi ofizialarekin: Irakek Suntsipen Handiko Armak zituen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

36 suntsipen masiboko arma (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi)

30 eguneko epea ezarri diote estatubatuarrek Iraki, "suntsipen masiboko armak deuseztatzeko programak argitzeko.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-07

Irakiarren aurkako akusazioa "suntsipen masiboko armak" edukitzea eta NBEren ebazpenei kasu ez egitea da.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-01-10

Une honetan, AEBak, Britainia Handia eta Espaniako Estatuak Irakek suntsipen masiboko armak zituela eta Saddam Husseinek Al Quaeda talde islamistarekin harremanak izan dituela frogatu behar dute.  ETC-prentsa   Argia, 2003-05-04

Espero zitekeen krimenen damuz itzuli dela, aitortu berri baitu oker zegoela suntsipen masiboko armei dagokionez, baina tropak arengatzen ikusi baitugu, ez du damuak eraman.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-12-19

Azpimarratu beharra dago nazioarteak ez zuela suntsipen masiboko armen erabilpen horien inguruan txintik ere esan, eta are gutxiago egin.  ETC-prentsa   Berria, 2004-09-28

Egunkari honetan, aspaldian utzi genion suntsipen masiboko armak erabiltzeari.  ETC-prentsa   Berria, 2012-12-21

Inpaktuei dagokienez, ordea, azken urteotan suntsipen masiboko armek dute lehentasuna.  ETC-prentsa   Berria, 2017-07-29

Klimaren ingurukoekin batera, lehen postu horietan soilik zibersegurtasuna eta suntsipen masiboko armak agertzen dira.  ETC-prentsa   Berria, 2019-01-22

Geroago, suntsipen masiboko armak zeuzkatela argudiatuta, Estatu Batuek, aliatu batzuen laguntzaz, Irak inbaditu zuten, nahiz gaur egun ez diren oraindik arma horiek aurkitu.  ETC-entziklopedia   Ameriketako Estatu Batuetako historia, Wikipedia

13 Barrutiko talde boteretsuenak suntsipen masiboko arma ahaltsu bat lapurtzea lortu du.  ETC-entziklopedia   Banlieue 13, Wikipedia

Ojiba nuklearra edo buru nuklearra Kontinente arteko misil nuklearren atal bat da, suntsipen masiboko armaETC-entziklopedia   Ojiba nuklear, Wikipedia

37 suzko arma

Dagoberto Garcia poliziak azaldu zuenez, granadak eta suzko armak erabili zituzten erasoan.  Berria - Mundua   2004-01-14

Ertzainek gizonezkoa atxilotu egin zuten, suzko arma ustez baimenik gabe edukitzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Hortik zera ondorioztatzen da, Italiako errepublika horretan .122 ez zaizkiola egokitu gauzen izaerari, non suzko armak eramatea krimen larri gisa zigortzen den, eta non haiek gaizki erabiltzea ez baita okerragoa haiek eramatea baino.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.

Bestalde, buruen gainetik agertu ziren suzko arma haietaz bi gogoeta egin zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 185. orr.

Adierazgarria da adibidez, estatu guztietan zeresana duen erakunde federal berbera dela alkoholaz, tabakoaz eta suzko armez arduratzen dena (Bureau of Alcohol Tobbacco and Firearms delakoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 58. orr.

Nekazari aitzindari haiek eta soldaduek eramandako suzko armen kausaz?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Sutzar handiak nonahi, suzko arma eta guzti, zarata, buila eta jai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Noaingo desastrearen albisteak kulebrina batekin harrapatu zuen Migel, suzko armen misterioen lehen eskolan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus