Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkeologo iz arkeologian aditua den pertsona.

Arkeologo bat daramagu eraikuntzaren arrastoak bilatzen lagun diezagun.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.

Jean Etchevers, Donibaneko eliza ondoko botikariak egin marrazkiak liburuño batean publikatu zituen eta haren bidez etorri ziren arkeologo batzuk dorrearen misterioa zilatu nahiz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Pavlos entzute handiko arkeologoa da.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 163. orr.

Arkeologoen gisa dihardu iragana arakatzen, lurrazpiko aztarna ezkutuak agerian jartzen, mantsotasuna zamari, pazientzia zamaltzain.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.

Arkeologoen esanetan, azken Izotz Aroa baino lehenago iritsi zen gizona Amerikara, orain 30.000 urte inguru.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Egia da sumertar eta akadiar literatura klasikoaz Asurbanipalek zituen buztinezko bi liburutegien tamaina ezezaguna zela arkeologo modernoentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Jacob Spon (1647-1685), historialari eta arkeologo frantziarra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Orain dela bi urte, Ekialdeko Prusian, Ahnenerbeko arkeologoek antzinako arioen herrixka baten aztarnak aurkitu zituzten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 103. orr.

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek miaketak egin dituzte harpe horren sabelean eta Goi Paleolito garaiko aztarna ederrak aurkitu, duela 15.500 urtekoak beraz.  Herria   2005-10-13

Mintzaldia ez luzatzeko, Ruche jaunak ez zuen aipatu babiloniar taulatxo batean -322 Plimpton taulatxoa deitu zitzaion, aurkitu zuen ingeles arkeologoaren izenaren omenez-, eskriba batek zenbaki osoen hamabost bat hirukote idatzi zituela Juancho deitzen da, eta Coruñako udal arkelogoa da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Ez nintzateke gehiegi harrituko egunen batean arkeologoek 744. urtean datatutako hilarriren bat (edo antzeko zerbait) aurkituko balute ingurumari hauetan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 176. orr.

Egia da Argien mendeko beste arkitekto-arkeologo handi batek, Giambattista Piranesik, Vitruvioren aldeko azken defentsa porrokatua planteatu zuela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 290. orr.

Christopher Henshilwood arkeologo taldeko buruaren arabera, orain arte aurkitutako apaingarririk zaharrenak dira oskolok.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Guillermo Cock buru duen arkeologo taldeak 26 momia aurkitu zituen joan zen ostiralean Lima ekialdean (Perun) dagoen Puruchuco eskualdean.  Berria - Gaiak   2004-03-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus