Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkeologia (orobat arkeolojia g.er., eta arkeologi g.er.) 1 iz antzinako zibilizazioen azterketa, haien monumentuen, arte lanen eta kidekoen ikerketaren bidez gauzatzen dena.

Garai baten, arkeologia monumentu mutuen, arrasto bizigabeen, testuingururik gabeko gaien eta iraganak utzitako gauzez arduratzen zen diziplina zenean historiarantz jotzen zuen eta bere lana diskurtso historikora itzuliz hartzen zuen bere zentzua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Arkeologia, antropologia, hizkuntzalaritza izan dira euskal kulturaren zientzia fundazionalak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.

Beste hitz batzuetan, arkeologiak, gaur egun arte diskurtso zientifikoen esparrura mugatuta, gainditu ezin duen behar bati obeditu al dio, ala zirriborratu al ditu berak, adibide partikular baten gainean, guztiz beste hedapen bat izan dezaketen azterketa erak?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 218. orr.

Esaldi-atribuzio eta aditz-kopula teoria zaharra berrartzean, Port-Royaleko gramatikariek enuntziazio-erregulartasun bat ireki dute, arkeologiak bere espezifikotasuna deskribatu behar duelarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.

Guzti hori arkeologia da, laster ez da izango hemen Espainiako banderarik, ez guardia zibilik, ez oligarkarik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.

Antropologia kulturala moderno bilakatu da, Europako zibilizatuen zientzia gisa, basakerian geraturiko edo "historia gabeko" herriei buruz; goitik behera begira, arkeologia kultural baten antzera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.

XVIII. mendeko kritizismoak eta arkeologia ilustratu berriaren pizkundeak (antzinako arkitektura-aztarnen ikerketa exhaustiboko kanpainak, Paestum-eko tenpluen aurkikuntza, arkitektura greziarra zuzenean ezagutzea...) lagundu egin zuten, azkenean, bestelako giro intelektuala sortzen. Arkeologia-indusketa bat duk.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.

Ez zuela berez Arkeologiarik ikasi, Filologia baizik; baina Arkeologi Institutu batean ari dela lanean orain, dirua irabazi behar baitu, Piper jaunarengandik banandu ondoren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.

Zibilizazioen historietan hain atal goiztiarra aurkitzeko ikerketan Mendebalde modernoko arkeologi aurkikuntzak metaturiko jakintzak oraindik itsumustuka uzten du hogeigarren mendeko historialaria ilunabar historikoan; Arkeologi aurkikuntzaren aurrerapenak aukera emango baligu Indus kultura Zibilizazio Sumerikotik aparteko gizartetzat hartzeko, eta Shang kultura Zibilizazio Sinikoaren aurrekotzat, zenbaketan egindako aldaketa honek gure bilduma hogeita hirura igoaraziko luke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 242. orr.

2 irud/hed

Ni ez nau ezkontzara inork gonbidatuko, eta futuroaren arkeologia barregarri hau egiten jarraituko dut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 435. orr.

3 (Michel Foucault-ek erabiltzen duen adieran)

Hitzen eskubideak -bat ez datorrena filologoenarekin-, beraz, baimentzen du ikerketa hauei guztiei arkeologia izena ematea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

Arkeologiak diskurtsoak deskribatzen ditu artxiboaren ingurunean ematen diren jardute bereziak bezala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

Beste hitz batzuetan, arkeologiak, gaur egun arte diskurtso zientifikoen esparrura mugatuta, gainditu ezin duen behar bati obeditu al dio, ala zirriborratu al ditu berak, adibide partikular baten gainean, guztiz beste hedapen bat izan dezaketen azterketa erak?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 218. orr.

Esaldi-atribuzio eta aditz-kopula teoria zaharra berrartzean, Port-Royaleko gramatikariek enuntziazio-erregulartasun bat ireki dute, arkeologiak bere espezifikotasuna deskribatu behar duelarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.

Esan ahal izango da, hitzekin pittin bat jokoa eginaz, gaurko historiak arkeologiarantz jotzen duela, monumentuaren barruko deskribapenera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

4 arkeologia aztarnategi (corpusean ez dago; ETCn 157 agerraldi)

Arkeologia aztarnategia lehenaldiko jardueren frogak (historiaurrekoak zein historiakoak) gordetzen dituen tokia edo tokien multzoa da, arkeologiaren bitartez ikertua edo ikertzekoa. ETC-entziklopedia   Arkeologia-aztarnategi, Wikipedia

Atapuerca arkeologia aztarnategia garrantzitsua da pertsonen bilakaera ezagutzeko. ETC-prentsa   Berria, 2006-10-19

Hurrengo 16etan arkeologia aztarnategiaren azalpena ematen da, azalekoa soilik, Praileaitzen garrantzia azpimarratzeko nahikoa. ETC-prentsa   Berria, 2007-05-10

Hirurak daude babes bereziko gune izendatuta, arkeologia-aztarnategiekin batera. ETC-prentsa   Argia, 2009-08-02

XVI. mendean, balea arrantzaren portu oso garrantzitsua izan zen Labrador, eta, gaur egun, izugarrizko arkeologia aztarnategia dute. ETC-prentsa   Berria, 2012-07-14

Baina ofizio ez duena, afizio gisa hartu du, eta arkeologia aztarnategi garrantzitsuak aurkitu ditu. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-02-27

Arrolako Oppiduma eta Arrolako arkeologia aztarnategia ezagutzeko bisita gidatuko du Juan Jose Cepedak igandean. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-10-02

Jendeak uste baino arkeologia aztarnategi gehiago daude. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-11-04

Datu espezializatuagoen artean, berriz, profil sismikoak, arkeologia aztarnategi bateko aztarnen banaketa edo migrazioei buruzko estatistikak aipa daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

5 arkeologia esperimental (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Arkeologia esperimentala (esperientzia-arkeologia ere esaten zaio) azterketa-eremu bat da, eta hipotesi arkeologikoak sortzen eta probatzen saiatzen da, gehienetan antzinako kulturen bideragarritasuna erreplikatuz edo hurbilduz, hainbat lan edo lorpen eginez. ETC-entziklopedia   Arkeologia esperimental, Wikipedia

Haiekin batera Roma Anticua Ingalaterrako taldea izan da; arkeologia esperimentalean trebatu, eta aspalditik halako errepresentazioak egin izan ditu. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-10-27

Hirugarren urtez antolatu dute Bizkaiko burdinaren itsasbidea, antolatzaileen hitzetan "arkeologia esperimentala". ETC-prentsa   Berria, 2011-08-03

Arkeologia esperimentalaren barruan sartzen diren tailer horietan, arkeologia beste era praktikoago batean irakastea lortzen dute: "Arkeologia esperimentala topatu izan diren aurkikuntzak hobeto ulertzeko baliogarria da, batez ere, Paleolito garaiko aztarnak horren urriak izanda". ETC-prentsa   Berria, 2011-09-06

Akizuren ustez, egiten duten sagardoa "arkeologia esperimental" modukoa da, XVI. mendean egiten ziren edarietatik gertuago daudelako. ETC-prentsa   Berria, 2011-10-12

Aipatutakoez gain, patrimonioaren gestioari buruzko mahaingurua eta arkeologia esperimentalaren inguruko jardunaldi batzuk antolatu dituzte. ETC-prentsa   Argia, 2001-02-04

Goiz guztian, Suhar arkeologia taldeak arkeologia esperimentala gertutik ikusteko eta ikasteko aukera eskainiko du, eta tailer baten bidez, historiaurreko bizimodua nolakoa zen azalduko dute. ETC-prentsa   Berria, 2019-07-14

6 industria arkeologia (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Industria-arkeologia, Arkeologiaren adar berrienetako bat da, industriaren prozesuetan eta ekoizpenean erabiltzen diren metodo eta makinariaren nahiz kokalekuen ikerketan datza, bereziki Iraultza Industrialaren ondoren. ETC-entziklopedia   Industria-arkeologia, Wikipedia

Industria arkeologiaren ikuspuntutik, haren irudia gorde behar da zelanbait. ETC-prentsa   Goienkaria, 2002-02-01

Hain zuzen ere, nahikoa da azoka batean sartzea, teleskopioz begiratzea gaueko zeruari, mikroskopioz ikustea harea zahar bat, murgil egitea itsasoan, opari-denda batean sartzea, gurpilezko trafikoari nahiz industria-arkeologiari kontu egitea... ETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkeologia ahalegintzen (3); arkeologia museoa (5); arkeologia museoaren (5); arkeologia museoko zuzendaria (3); urpeko arkeologia (3)

arkeologiak bere (3); arkeologiak ez du (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus