Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkazi (orobat arkazia) iz akazia.

Zedro, arkazi, mirto eta olibondoak landatuko ditut basamortuan; zipres, zumar eta izeiak eremuan.  Elizen arteko biblia   Is 41,19

Maiatzeko egun bat zen, arkaziak loretan baitzeuden.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 92. orr.

Bide ondoko arkaziaren hostoen itzalek iluntzen duten masailaren ondoan irribarre batek luzatzen dio ezpain ertza.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 46. orr.

Minutu pare bat eman behar izan du sastrakan, haltz, lizar eta arkazia artean, ur bazterrera iritsi arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Muinoaren malda ondo berdinduriko belarrez jantzirik zegoen, eta Ingalaterrakoen erako bizpahiru lore-sail zituen, lilekin eta arkazia horiekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Hagak arkazi-zurez egingo dituzu eta urrez estaliko.  Elizen arteko biblia   Ir 30,5

Arkazi-zurezko kutxa egin, lehengoak bezalako bi harlosa ebaki eta, harlosak eskuetan nituela, mendira igo nintzen.  Elizen arteko biblia   Dt 10,3

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkazi zura (3); arkazi zurez egin (3); arkazi zurezko bost (3); arkazi zurezko hagak (4); arkazi zurezko kutxa (3); egin arkazi zurezko (8); hagak arkazi zurez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus