Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arkabuzari (orobat arkabuzero g.er.) iz arkabuz batez armaturiko soldadua.
Pikariak, arkabuzariak, baleztariak, artillariak... hamar milaka ziren, lurra betean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.
Bortzehun bat pikari eta arkabuzari, gaskoiak denak, Agenois edo Quercy aldekoak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.
Hobi berean, arkabuzari garaztar bat ehortzi zuten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.
Ez zidan lanik ematen moskete frantses bat eskutan irudikatzeak, tiroka Larrearen arkabuzariei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.
Buruan Audaux bera zihoan, lau arkabuzarirekin berak ekarrietarik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 169. orr.