Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, arinki afaldurik, berriz gelarat joan ginenean, Elena berriz ere musuka lotu zitzaidan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.
Neskatoaren bularrak arinki ukitu zituen bustita zeuden ikusteko. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 39. orr.
Arinki hitz egin du, baina bere ahotsa beldurrez beteta dago. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 140. orr.
Arinki hitz egitea baino gauza kaltegarriagorik ez da ezagutzen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 103. orr.
Garaia, ederra eta indartsua zen; haizekirriak arinki harrotzen zion bizar urdina, eta bazirudien aurpegi eder, serio, tristea elur malutaz betetzen zitzaiola. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 188. orr.
Ile bustia arinki orraztu zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 166. orr.
Musika gogotik jotzen hasi ziren berriro, eta zorua arinki dardaratu zen aretoko oinkaden eraginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.
Ohiturak amodioa sortzen du; zeren, arinki bada ere, kank eta kank kolpatzen denak luzera amore ematen du eta gainbehera dator. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 303. orr.
Behin edo bitan, alkandoraren eskumuturrei behera tira egin zien esku batekin, bestearekin kapelaren hegalari arinki baina irmo eusten ziola. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.
Gero eta hobeki dabiltzanengan aingeru onak arimari gozoki, arinki eta leunki ukitzen dio, belaki batean sartzen den ur-tantak bezala. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 195. orr.
Ezen Erdi Aro izenekoan erruz baliatzen zela jankintsu jendea fantasiaz, edozein gizon santutzat jotakoren argialdiak dogma bilakatzen zituztelarik txit arinki eta komenentziara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Hamar bat lagun, berriz, arinki zauritu ziren, batez ere leherketak hautsi zituen kristal pusken eraginez. Berria - Mundua 2006-03-25
Arinki zauriturik atera nintzen autoaren hondakinetatik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 104. orr.
Kutz doktorea, aldiz, arinki zauritua suertatu zen, eta bere etxean dago honezkero, alta eman baititote. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.
197 presuna arinki kolpatuak, 22 larriki eta lau hilak. Herria 2001-09-06
Bertze autoan Urkoiko gazte bat zen eta hau arinki kolpaturik artatzerat ereman dute. Herria 2004-01-15
Garai bertsuan, beste esperimentu batzuetan, zartada elektriko txikiak erabiltzen zituzten arinki anestesiaturiko txakurren garunak -ageri gorrian jarrita- estimulatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.
Arratsaldeon esan zion, zakarki, aurrera segitzeko asmoz, baina Costak besotik heldu zion, bortxarik gabe, gabardinaren maukatik arinki tira eginez, Costaren begiak serioak ziren, errukiorrak ia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 113. orr.
Esku bat aldakan eta beste eskuan makila bat zuela zetorren, lurra makilarekin arinki joz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.
Haizea izan zitekeen lagun edo etsai, arduragabe edo arduratsu, haserre edo mindu, ero edo zentzudun, soka banatik zintzilik zeuden lau mutil haien bizitzak ere haizea bezalakoak izan baitziren, arinki jaioak, arinki ibiliak lur eta itsas bideetan barrena, atzera begiratzeko astirik gabe, arinki galduak eta haizearen mende, azkenik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.
Ene iloba maitea, ez dakit ez ote zaren arinki samar jokatzen ari. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 169. orr.
Neskak herren egiten zuen arinki; mutila makurtu egiten zen ibiltzerakoan, bizkarreko konkorrek beheraka bultzatuko balute bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.
Komandantziako lau eskailerak bajatzen hasi orduko behatu zion arinki atea zaintzen zegoen guardia zibilari. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.
Landare-hesitik pixka bat gorago egin zuten hegan eta dantzan arinki, eta orduan landare-hesiaren hostoen artetik beste tximeleta bat agertu zen, eta beste bat gero. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 97. orr.
Haatik, nun nahi ere eta noiz nahi Lurra ikaratzen da bainan biziki arinki, hain arinki nun hamarretarik bederatzietan nehor ez baita hanbat ohartzen ere, jakintsunen tresneria bereziek dituzte bakarrik ikaratze ixil horiek kondutan hartzen. Herria 2005-10-20
arinki hartu (3); arinki ukitu (5); bezain arinki (3); hain arinki (3); zion arinki (4); zuen arinki (4)