Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arinka (orobat aringa) 1 adlag lasterka.

Horrela mendean izan zituen zazpi ibai, txikiak eta jostalariak, mendian sortu eta goitik behera arinka Itsas Beltzeraino joaten zirenak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 108. orr.

Alkateak jauzi egin zuen zalgurditik behera eta eskaileretan gora hasi zen arinka, tripa lodia dantzan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.

Halatan, ahoa sutan zuela, ziztu bizian joan zen bainugelara, oinak arinka, ahoko sentsazio suhar hura berehala amatatzearren.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Saudade hiriko atea gainditu zuen, eta oinek eman zioten indarrez mendebaldera abiatu zen, lasterka batzuetan, arinka bestetan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 231. orr.

Arinka aldegin dut, neure barrena baretu beharrez, nora noan ere ohartu gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 80. orr.

Ordu bete baino gehixeago iraun zuen kirurgia-lanak, eta amaitutakoan, eskuak garbitu, kaleko arropak jantzi eta arinka atera zen aldagelatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Abadearen atzetik arinka joan ginen gu, mutiko txiki ilunak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 36. orr.

Navaleko, Caballitoko eta Babcockeko langileak entzutea baino, Zapaterok nahiago izan zuen arinka joatea Espainiako erregearekin biltzera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Ordu bete baino gehixeago iraun zuen kirurgia-lanak, eta amaitutakoan, eskuak garbitu, kaleko arropak jantzi eta arinka atera zen aldagelatik, amarekiko elkartze atzeratua zela-eta etxera iristeko irrikatan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Itsua hatzak arin-arin ibiltzen hasi zelarik, soldaduak ere arinka-arinka hasi ziren jira eta buelta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

Wolfek, artean zerbait askoz ere larriago gertatzear zegoela susmatzean, handik hurbil zegoen metro-sarrerara jo zuen arinka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 100. orr.

Pare bat minutu itxaron eta alde egin nuen, ez bat eta ez bi, neska gaixoa besoetan, lehenik berriro urrats arinka, harik eta berriro arnasgabetu nintzen arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Arnasari buelta eman eta aurrera jarraitu nuen hartxintxar-galipotezko errepide hartan barrena, lehenik urrats arinka, gero motelago, gero eta motelago; oinutsik nindoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

2 arin-arinka

Mikel Strogoffek arin-arinka zeraman zaldia, bera kanpo eta barne hartzen zuen ezinegon bortitza abereari sentiarazten ziola oso-osorik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 212. orr.

Itsua hatzak arin-arin ibiltzen hasi zelarik, soldaduak ere arinka-arinka hasi ziren jira eta buelta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

Arin-arinka igo du solairu bat eta beste ate batetik atera da eskailera nagusira.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 284. orr.

3 arinka-arinka

Berehala, biolina salto eta jauzi hasi zen, eta soldaduak, kapeluak jantzirik, esku larruak ipinirik, bata bestearen atzetik jauzi eta salto hasi ziren, pabanaren soinua lagun, Eta, itsua hatzak arin-arin ibiltzen hasi zelarik, soldaduak ere arinka-arinka hasi ziren jira eta buelta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus