Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arima (ETCn 22.793 agerrald; orobat anima g.er.) 1 iz gizakiaren zati materiagabea, hainbat erlijiotan hilezkortzat hartzen dena; pertsona hila; aldartea.

Arima du jokoan Faust doktoreak, eta ongi pentsatu beharra dauka zer mugitu, galdu nahi ez badu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 66. orr.

Bera, Sam, Eraztunaren eramailea izan zen, bolada laburrean izan bazen ere, baina uler zezakeen, hari esker, Gollum gizajoaren agonia, gorputzez eta arimaz Eraztunaren esklabo bihurturik, unaturik, bizitza osoan berriro bakerik eta sosegurik ezagutzeko gai izan gabe.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 274. orr.

Une hartan, hildakoen arimak agertu ziren Erebotik: emazteak, ezkongabeak, agureak, dontzeila samurrak, borrokan hildakoak...; taldeka zebiltzan zulo inguruan; haien lantuak izuikara ematen zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 74. orr.

Baina ari naiz baketzen, eta mendeku hartzeko esperantzak arima dit sosegatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Zendu berriak bere bizialdian egin dituen bideak eta joan-etorri guztiak korritzen ditu haren arimak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 185. orr.

Gizaki oro jaisten da bere arimaren sotoetara, gizaki orok du hausnarketarako gaitasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

Wanda Ford balditurik zegoen, arima musika kutxa bat bihurtzen zitzaiola.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

Idatz iezadazu, adiskide nirea, eta bare ezazu nire arimaren egonezina.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 24. orr.

Arima gogortu nahi ziguk putakume horrek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 27. orr.

Kalparra bezala itsasten zaizu ariman eta ez dago ukendurik, sendabiderik edo erremediorik, hartaz oroitutakoan baretuko zaituenik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 21. orr.

Bere arimaren patxadan babesturik, bestea ahaztu zitzaion: alabatxoaren arima.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 22. orr.

Erabakita zetorren bere arima estutzen zuen arazoa agertzera, baina une egokiaren zain egon, eta azkenean Um Hamidak honela galdegin zionean gertatu zen:  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Pentsa daiteke kanpalekuan preso politikorik baizik ez dela, eta herrika, hizkuntzaka bilduak, bakoitzak bere arimatik zerbait aurkitzeko gisan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

Trikitilarien gurasoek, semeak soinua uzten ez bazuen, haren arima ez ezik etxekoena ere galduko zela iragartzen zieten gutun anonimoak jasotzen zituzten...  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.

Ur harrotuek zabaldu eta itxi ibili zituzten eskusoinuak gau osoan, giro ilun-itxiaren eta ekaitzaren erdian; musika notak bainoago, itotakoen arimen negar eta samin-loreak ziruditen haien zaratotsek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.

Bihozgabetua zirudien guztiz edo, zehatzago esateko, deabruzko makina baten bidez arima lapurtu baliote bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 62. orr.

Berak zerbait ostu zigun, koadroetan ezkutatzen den sentipen espiritual bat, gure arimaren pusketa galdu bat -Rosak dudaz beteriko laku nahasi bat ikusi zuen Miriamen aurpegian.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 94. orr.

Goseak gorputza higatzen du, baina kuraia ere, bai eta arima, itsusterainokoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Udan beren arima galtzen duten leku balneario horietarik bat gehiago.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 149. orr.

- Jakin ezazu otoitz egiten dugula zure arimagatik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 119. orr.

"Jainkoak lagun dakiola nire arima gaixoari" izan omen ziren Edgar Poe gizarajoaren azken hitzak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.

Ezinezkoa zitzaion ziurtatzea, ordea, begiak falta baitzitzaizkion, arima eta gorputza batzen diren puntuak, hain zuzen ere.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 177. orr.

Bedeinkatua izan dadila itzain ezezagun hura, ene pentsamenduari distira eragiteko eta, jakin gabetarik, ene arimaren oroitze magiko hau sortzeko ahalmena ukan duenez!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Edo deabruari arima saldu diok gaztetasunaren truke eta berreskuratzeko espedizioa antolatu diguk?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Arrazoimen hutsak arimaren adigaitik abiatuta arimaren substantziatasuna, batasuna eta hilezkortasuna inferitzeko egiten duen saialdiak inferentzia okerren sistema bat sortzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Bat-batekotasuna prestatuz, inprobisazioa bilatuz, gorputzetik arima aldendu eta musika-tresnarekin jolasean arituz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 45. orr.

Besteon hotsak esnatu zuenean, zutitu eta eskaileretan behera erori zen; lepahezurra hautsi, eta haren arima Hadesera jaitsi zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 72. orr.

Gerra horietako batetik etorri zen William Graeme 1607. urteko gabonak inguruan, ikaratua eta eri, gorputz eta arimaz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Gure herriko kondaira zaharretan arima deabruari saltzen diotenei gertatzen zaien bezala.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 173. orr.

Ezin dut segitu pintatzen; nire arima ez da lanera eta artera makurtzen; hemendik urruti hegatzen da eta ideia mingarriez elikatzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.

Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak -gorputz, arima eta espiritu- errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den egunera arte.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,23

Baina bere helburua ez ei da "Ahalguztidunarentzat arimak irabaztea", hori ez omen da-eta beharrezkoa, Berarengandik baitatoz gure arimak, bere hitzetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.

Erruz ikaratu zen hondartzan zegoen jendea, ustez eta arima haien protesta bizi eta negar benetakoak zirela itsaso beltzaren arrabots artetik etengabe heltzen zitzaizkien ainuri luzeak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.

Orain, zientifikoki ulertzen dugu unibertsoa, eta gizakiaren arima, eta gainerako jakingarri guztiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 60. orr.

-Aspaldidanik geunden zure zain, errege: eta jakin ezazu ez dudala beste inor zu bezainbat maite, eta halaber inork ez zaituela nik bezainbat maite; ez gorputzez, baina bai arimaz.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 41. orr.

Gogoz dakizun hori goiti beheiti aztertu, baina debaldetan, ez baita hor arima lohitu dizuna.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 67. orr.

Zetorkidanerako prestatzen ari nintzen paralisi hartan babestuta, baina, egia, ez zidan deusetarako balio izan, gertaeraz jabetu nintzenean, alkandora zahar baten tarratadak pitzatu baitzidan arima eta kristal hautsien eztenkadek erre baitzidaten barrua.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 75. orr.

Hari eman natzaio, gorputza gutxi delakoan arima ere eskainiz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 133. orr.

Garbitu gabeko mahats ale horrek bere arima zerura eraman du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 259. orr.

2 iz pertsona.

Ez dago arimarik ere inguruan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

-Bai, badakik, Aian arimarik ez duk bizi eta, festetan denek ikusten ditek elkar.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 124. orr.

Txardjou hogei bat mila arimak defendatzen dute; eta Kata-Kurgan, Nurata, Djizah, Paikand, Karakul, Khuzar, eta beste; denen artean kasik garaitu ezina egiten dute lurraldea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

1945eko abuztuaren 6an, Enola Gay hegazkinak Little Boy izeneko 400 metroko su-olatu bat askatu zuen Hiroshimako arimen gainean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 18. orr.

Ez zen arimarik ere ikusten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 27. orr.

Ezker-eskuin begiratu zuen, eta, ez baitzuen arimarik ere ikusi, denda baten kontra, zutika ezarri zuen nanoaren gorpua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.

Ez zen arimarik ageri inguru haietan eta herrian ere ez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.

3 irud/hed

Horregatik Eligio harrobi batean hasi zen lanean, Cordovado inguruan, eta odola eta arima zupatzen zizkion hark.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.

Oriotar irudigile eta pentsalari handiarentzat gizarajoa da bertsolariaren jarduna eta arima ulertzen eta estimatzen ez dituen euskalduna.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.

Sobietarren izpiritua bizirik dela, sobietarren garaikoen antzekoak baitira, ala errusiar arima bizirik delako froga?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 172. orr.

Urdaitegiko arima iduri zuen, hango argitasun bizia, idolo sendo sasoikoa; eta handik aurrera Lisa ederra baizik ez zioten deitu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Auzo-elkarteko lehendakaria izan da behin baino gehiagotan, eta, une honetan bertan ardurarik ez duen arren, eragin handia du oraindik ere batzarretan: pertsonaia ospetsua da, auzoko festen arima.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 69. orr.

Neska masail-gorri, lotsatia izan zena K-ko ekintza alemaniar guztien arima bihurtu da orain.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 12. orr.

Azpitik ikusirik, paretako leihoak zeru urdin lainotsuari irekitzen ziren: elizaren arima agerian izan balitz bezala.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 122. orr.

[...] horretaz gain, kantatzeko seta izaten zuen, jai guztietan kantatzen zuen, gitarra trakets bat jotzen zuen lau akordeko erreportorio batekin, eta Stellinha Egg imitatzen zuen, eta Inezita Barroso, eta São Pauloko barrenaldeko beste abeslari folkloriko batzuk, eta mundu guztiak entzuten zion, herriaren arimarekin bat egiten ari zirelakoan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

4 (izenondoekin)

Baina une hartan, Taboada gatzaren erdian azaldu zelarik, gure herriko apezak damu handia zeukan gogoan, ikusten ari zenaren ezin ederragoa izan zen aurrena etorri zitzaiona, ez Jainkoari erregu egitea arima galduaren alde.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.

Adin horretan literatura bizitzaren aurrerapen izan ohi da, bizitzen ikasteko modu bat, baina neskato haren kasuan arima naufragoen helduleku ere bazela pentsatu ohi nuen eta bizia salbatu zioten autore horiek gurtu egiten zituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 79. orr.

[...] eta bokazioaz zuzentzailea denik ezagutzen ez den fenomenoa da, eta hala ere, badirudi frogaturik dagoela ezen, gure arima sekretuen alderik sekretuenean, gu, zuzentzaileok, boluptuosoak garela [...]  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Ez nuen une batez ere arima ustel bat nintzela pentsatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

Bere iritzia da - baina ez du zabaldu ohi - hizkuntzaren jatorria kantua dela, eta kantuaren jatorria giza arima handiegi eta huts samarra soinuz betetzeko beharrizana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.

Arima zaharreko jendea zen, beti mundu zaharra buruan eta berria oinetan bizi ziren, ohitzeko astirik gabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 13. orr.

Pixka bat ezagutzen zutenek, ordea, ondo zekiten irudi ahul gisako horren azpian arima tinkoa gordetzen zela.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 17. orr.

Eta zaila zen ulertzea non izan ziren lehenago ilunpe kontaezin, itxuragabe, isil haiek guztiak, gauza mutuen arima mutu haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Gertuko pertsona baten gaitzek eta kabitu-ezinek arima hautsien mediku edo psikiatra baten aurrean jarri naute bizian aurreneko aldiz, halaxe komeni omen zela-eta.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Galerian topatu dudan ni bezalako arima bakarti bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 82. orr.

Baina inongo melodiak ez zuen lehen bezala hipnotizatzen bere arima lehertua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 90. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Argazkiak badira arima zati kaiolatu bat, hein batean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.

Eugeni: Baina arima-garbitasuna...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 84. orr.

Aitortzak liburuan kontatzen digu nola geratu zen bere arima galera hain saminaren aurrean: Min horrek bihotza goibeldu zidan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Gizonaren arima-hondoa hunki zukeen emaztearen intziri desesperatuek eta bai zintzoaz despeditu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.

Kontsumitzaileari sei motatako diskurtsoren bidezko mezuak igorriko zaizkio etengabe, bakerik emateke, arima-bazter guztiak ederki astintzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 71. orr.

Eta horrelako obrek irakurlearengan sortzen duten arima egoera berezi horren bila noa ni ere.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Edozein giza arima edo giza erakunderentzat hilezkortasuna mundu honetan martirioa litzateke, baita ez balitz gorputz - edo gogo-zahartasunarekin batera joango ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Amaren antzearen horren testigantza intimoa eskaintzen zidan eta, haren gorputza eta keinuen itxura gordeaz gainera, haren talentuaren, haren gustu sendoaren, haren artista arimaren bizigune bihurtua zen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 71. orr.

Eta, guri hori interesatzen zaigu, biek herri arima espainolaren inguruko kontsiderazioekin erantzuten dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.

Kontua zera da: ahaztu egin zaizu nik badudala beste eginkizun bat ere; hirurehun nekazari-arimaren jabe naiz, etxaldea egoera tamalgarrian dago eta administratzailea ergel hutsa da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

Hamletek almenetan nolako aita-arimarekin topo egin nahi duen aukeratu ahal izango balu bezala da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.

7 arima apartatuta (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Arima apartatuta saiatu nintzen, noiznahi hondora joango nintzelakoan; eta ikusirik ezin nuela coraclea zuzenean itsasontzitik urrundu, txopa alderantz jo nuen.  ETC-literatura, saiakera   Altxor uhartea, Robert Louis Stevenson (Maria Garikano), Elkar, 2008

Ahohandi kolpera zuzendu zen eta lau pausotarako azpian etzana zeukan, bizkar gainean, erki saihespetan joaz eta hortzak lepazamarreko mamietan sartuta, arima apartatuta zakur amorratuak bezalaxe. ETC-literatura, saiakera   Parranda, Eduardo Blanco-Amor (Ramon Etxezarreta), Igela, 2015

8 arima argi

Nola nahiko nukeen nik berriro sentitu kanposantuko horma ondotik igarotzean atso xaharrei aitaren eginarazten dien, edota aztikeriatan sinesten duten azkenak paduretako lurrin harrigarrietatik eta arima-argi iheskorretatik ihes egitera behartzen dituen larritasun haren hotzikara!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.

9 arima-arimatik (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Torri, arima arimatik, zauden tokian, sekula guztian, agur eta ohore.  ETC-prentsa   Berria, 2010-05-27

Gizaki hori, hain zuzen ere, bere buruarekin bat dator, eta gauza berberak arima-arimatik irrikatzen ditu. ETC-literatura, saiakera   Nikomakorentzako Etika, Aristoteles (Javier Aguirre Santos), Pentsamenduaren Klasikoak, 2001

10 arima eman

Baina hori horrela bada ere, esan beharra dago Raimundo Sarriegi dela danborradaren arima, sentimendu zibikoei arima eman zien gizona.  Askoren artean   «Rataplan» - 21. orr.

Animalia hark arima eman zuen lehen eta, orain, haragia emango zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 82. orr.

Arima emango nuke zure ondoan une batez egotearren.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 59. orr.

Are gehiago: batzuek arima ematen dute, ez bizitza, arima baizik; bada, nik horrelakoa izan nahi dut.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 154. orr.

Orain George Bushi aurre egiteko eta AEBei euren etorkizuna eta arima emateko gai gara», adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-01-21

Oroitzapenak baliatu ditu Volver bere azken lanari arima emateko.  Berria - Kultura   2006-03-15

Zu betikotasun osoan isilik egoteko gai bazara, orduan ni mutu egongo naiz arima ematen dudan arte behintzat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.

Gaua azken hondarretan zen; hodei horien pean, basaleinua, eneari deusen zorrik ez zion bozkarioz, ur erauntsi bizi-bizi haietara gorputz eta arima emana zen, estasi halako batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

11 arima erratu (Euskaltzaindiaren Hiztegian arima herratu agertzen da)

Bada, bere materiaz bereizi den Patroklo dela, edo hildako baten arima erratua dela, edo sorgina dela, edo yetia dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Ezta aidean ere: arima erratu ttar harroputx bat baino ez baita oraino Internet.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 313. orr.

Pontito erabat hila zela sentitu zuen gero eta indar handiagoz, eta mamu-herri batera itzulitako arima erratu bat zela bera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.

Arima erratu bat zirudien, leihatilan bermaturik, begiak itxita.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 142. orr.

Bihar goizean, Denez Ar Cozentzat proëlla bat eginen dugu, arima erratu bati zor zaion betiko bakea eskaintzearren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 126. orr.

Oraindik ere izan zenari atxiki nahiean dabilena, arima erratuek egiten duten modura.  Berria - Kultura   2004-01-27

"Ai, Garibairen arima erratua!", egin du biografoak, erdi txantxetan, hasperen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.

Izutu egin da, antza, gaueko suak ezer onik ez baitio iragartzen, bretoia izanik -hala salatzen du bere doinu bortitzak-, arima erratuen segizioa betiko atseden eske etorria izan daitekeelako bere irudimenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 161. orr.

12 arima eta gorputz

Baina Estatuari ez zitzaion aski eta beste tzarkeri hazi mota bat erein zuen: "Ez uste izan Xanti eri dela, eritasuna gehienetan sendatzen ahal da, Xanti Deabruak hartua du eta norbait arima eta gorputz hartzen duelarik, ezin kasatua da, eta Deabruak ez du beste gogorik lurra ifernutzea baizik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 156. orr.

13 arima handitasun

Arima handitasun horrek errotik gatibatzen nau.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.

14 arima herratu

Arima herratuetan sinesten duen batek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Nik ez dakit arima herratuek ze itxura ote daukaten; baliteke gau-giroan basamortuko agabeek daukatenaren antzekoa izatea.  Berria - Harian   2006-02-24

Haren egun-argiko ibilerek antz gehiago zuten arima herratu batenak neskame batenak baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 282. orr.

Ezkonduaren bizitza da, hain zuzen, Barojari beldur gehien ematen zion gauzaren eredu betegina eta, arima herratuen gisa, ihes egiten saiatu zena: bizitza ezdeusarena alegia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

15 arima hortzetan (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ramon koitaduak, arima hortzetan zuela, esan zion jaunari:  ETC-literatura, saiakera   Kriseiluaren argipean, Anxel Fole (Josemari Navascues), Alberdania-Elkar, 2010

Eta medikuari hitz horiek irribarrez baina arima hortzetan esan bitartean, medikua, azkar porrokatua nola baitzen, berehala ohartuko zen beraren bihotza negarrez zegoela. ETC-literatura, saiakera   Ispilu hautsia, Rodoreda, Merce (Antton Olano), Alberdania / Erein / Igela, 2013

16 arima joan

Arima joaten ari zitzaiola esaten zidala begitandu zitzaidan eta, begiradari eutsi ezinik, zauriak non zituen bilatu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 377. orr.

Bigarrena, arima ez dela gizakia bera, nahiz haren parte nagusia den, zeren eta arimak eta gorputzak osatzen baitute gizakia, eta gorputza hiltzen delarik, arima baitoa zerura, gozatzera betierean edo infernura betiko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

17 arima salbu

Arima salbu-ta, hemen aipa ote dezaket lehengo beharri luzearena, "nor duk aita?" galdeari ihardetsi baitzuen: "Mendiko behor ederrena nik... ama!" .  Herria   2001-02-15

Etxean bazuten txakur bat, hizketan ez, baina bestela, arima salbu, kristauak bezalakoa zena.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 144. orr.

18 arimako aita (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Baldin eta nire ordez pentsatzen duen liburua badaukat, baldin eta nire kontzientzia morala ordezkatzen duen arimako aita badaukat, baldin eta dieta agintzen didan sendagilea badaukat, etab., ez daukat ahaleginik egiteko beharrik. ETC-literatura, saiakera   Kant eta modernitatearen iraultza, Askoren artean, Jakin irakurgaiak, 2005

19 arimako bake

Arimako bakea galarazten dute.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.

Baina bera, Kristoren eta Frantzisko apalaren egiazko ikasle zenez, beldur zen munduko ohoreak arimako bakea eta osasuna oztopatuko ote zion, eta egun batean alde egin zuen, eta San Frantziskorengana itzulirik, esan zion: "Aita, Bologna hirian fundazioa egina dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 953. orr.

20 arimen artzain

Ez arimen artzain: ardien artzain, eta ez erretorika arkadikoz edo burubide bitxiz, pozik eta gustura baizik, lurraren eta belarraren amorez, eta bihotzaren joriz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

21 Arimen Egun (corpusean ez dago; ETCn 50 agerraldi)

Hilen Eguna edo Arimen Eguna Purgatorioan dauden arimen aldeko jaia da, jatorriz paganoa, kristautasunak bereganatua.  ETC-entziklopedia   Hilen Eguna, Wikipedia

Arimen Egunaren inguruan gaztaina erreak lagunartean jateko ohitura zabaldua da oso.  ETC-entziklopedia   Gaztaina, Wikipedia

Urtero urriaren 31n munduko hainbat lekutan ospatzen den jaia da, Arimen Eguna euskal jaiaren antz-antzekoa.  ETC-entziklopedia   Halloween, Wikipedia

Domu Santu eta Arimen egunez hilerrira joatea azken 60 urteetako kontua da.  ETC-prentsa   Berria, 2010-10-31

Arimen Eguna ospatzeko gaztainak eta sagardoa banatuko dituzte, 19: 00etan, Osintxuko plazan.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2010-11-19

Uda aurretik joaten naiz, eta Arimen Egunera arte egoten naiz.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-11-30

Jakina, Eliza katolikoak ere aprobetxatu zuen abagunea, eta aste honen hasieran izan ditugu Domu Santu eta Arimen Egunak.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2016-11-04

Edonola ere, konformatuko nintzateke, baldin eta asabak jaio ziren etxeko hegatzaren azpian lurperatu izan banindute, edo arimen egunean olio-argi bat piztuko balute nire izenean.  ETC-literatura, saiakera   Txipiroiak bere beltzean, Rafa Egiguren, Susa, 2019

Baina gaur, arimen eguna izanik, ez zuten itxiko.  ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Arimen egunean, guri amak erraten zigun purgatorioko arimak bidea errautzeko, zerura joateko bidea errautzeko, argitasuna paratzen zioten horretako purgatorioko arimentzat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Itzalitako kalabazen berpiztea, Josu Ozaita / Jaime Altuna, UEU, 2018

22 Arimen Gau (corpusean ez dago; ETCn 185 agerraldi)

Euskal Herrira ere iritsi zen arimen gaua, eta gazteek hemengo ezaugarrietara ekartzea lortu zuten.  ETC-prentsa   Berria, 2015-10-31

Guraso elkartetik Arimen Gaua prestatzen ari dira urriaren 31rako, eta boluntarioak behar dituzte.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-10-24

Seigarren mailako ikasleak, iaz, Arimen Gaueko antzezlana egin aurretik.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-10-31

Gau Beltza, Arimen Gaua, Halloween... izen asko dituzte gaur gaueko jaiek.  ETC-prentsa   Berria, 2018-10-31

Gaur egun edonork ezagutzen du Halloween ospakizuna: Gau Beltza eta Arimen Gaua, ordea, ez dira hain jai entzutetsuak.  ETC-prentsa   Berria, 2019-09-20

2015eko Juan San Martin beka eskuratu ostean, Halloween edo Arimen Gauaren ospakizunen inguruan izandako bilakaera aztertu dute Jaime Altuna (Villabona-Amasa, 1973) eta Josu Ozaita (Baliarrain, 1980) antropologoek.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2017-10-27

Euskal Herrian aspalditik ospatu izan den jaia da Halloween: hemen, baina, Arimen Gaua deitu izan zaio.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2017-11-03

Arimen gaueko ospakizuna, kalez kale, 18: 00etan.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2019-10-04

Arimen gauean edo Domu Santu bezperan festa egiteko ohitura herri askotara zabaldu da.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2019-10-25

Arimen gaua astelehenean da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Itzalitako kalabazen berpiztea, Josu Ozaita / Jaime Altuna, UEU, 2018

23 bihotz-arima

75 urte inguruan zela eta bizi zen lekuan bizi zela, erantsiko nuke nik, burutzera iritsi den bezalako abentura sakonean ausardia handiz murgildu eta lanari bihotz-arimaz eusteko hautua egin zuela ikusirik  Berria - Kultura   2004-01-21

tx.), eta Erreinuaren esperientziak gizakia oso-osorik hartzen duela: indar guztiak eskatzen ditu, bihotz-arimak, adimena eta asmoak oso-osorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 70. orr.

Bihotz-arimak lapurtuak dizkit.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.

Horiek denek bihotz-arimaz hunkitzen zuten, ondo sentiarazten, baina Brown jaunaren eskakizunak harago zihoazen, eraginkortasuna zuten helburu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.

-Anton Beltz! - harritu zen behizain ondarrutarra, aho-begiak zabal-zabalik eta bihotz-arimak estu-estu eginda, amari askotan entzunak baitzizkion Arno mendi inguruetan ibiltzen omen zen Anton Beltz bidelapur beldurgarriaren balentriak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 169. orr.

Zeunerrek Ginsburg komisarioari esan zion Propaganda Batailoiaren zeregina, soldaduen adorea piztea zen bezalaxe, izan zitekeela etsaiena apaltzea, etsaien bihotz-arimetan etsipenaren hazia sartzea eta han, minbizia balitz bezala, zabaldu eta garatzea, gorputza ezik, gainerakoa txirtxilduz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

[...] ederra iduritu zitzaidan jaun Marcelen deskripzionea, zeren, halatan, Kristoren gorputza jatea ez zen oreina edo oilaskoa jatea bezala -orain hanka bat, eta orain hegal bat; orain bertze hanka, eta orain bertze hegala -, baina Kristoren heriotza eta haren erresurrezionea bizitzea, bihotz-arimetarik...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 143. orr.

Joanesek buruaz baietz esan zuen, bihotz-arimaz aitortu zuen printzesak, maiteminaren beloa ezarriz, estali egin zizkiola begiak eta itxi zentzumenak oro.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 162. orr.

24 gogo-arima

Eta poema haien letrak eta estrofak harri eta horma batzuk bezalakoak ziren, etxetxo bat eraikiz joan zirenak, non, finean, gure gogo-arimek ostatu hartu baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 587. orr.

Hortik jakin dezakezu, beraz, berriro esanda, gogo-arimen izaera erabat hazi niminoz osatua dela, ez baitie, alde egitean, gorputzei batere pisurik kentzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.

25 goi arima

Gizaki bikain hura, goi-arima hura, zen [...] tortura-leku hartako lehendakaria, infernu hartako maisu nagusia.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 82. orr.

26 gorputz-arima

Orduan gizonezkoak emakumeak besotik hartuta paseatzera ateratzen dira, gorputz-arimak egurastera, ondo jantzita, ingelesen erara gizonezkoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Emakume ezkongabea eta neskatxa Jaunaren gauzez kezkatzen dira, eta beroni gorputz-arimaz emanak bizi dira.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,34

Ez, ez du negar eginen, Jesusen Bihotzari ere zin egin ez zion, bada, egun haietako batean, ez zuela negarrik egingo, baldin eta semearen bisita izateko grazia bazuen, zeren berak bere gorputz-arimak baino gehiago maite baitzuen hura.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 105. orr.

Gorputz-arimak neuregan dauzkat, bata barnean, bestea landa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.

Eta orduan pairatu nituen izu-laborrizko sei orduek txiki-txiki eginda utzi zizkidaten gorputz-arimak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.

Gida ditzala neure gorputz-arimak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.

Koldo Mitxelenak berak ere bere idazkietan, gure gorputz-arimak gorosti-makilaz bezala astintzea, esaten du behin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.

Egun-txintan jaitsiko dira batez ere Ganga ibai donearen uretan beren gorputz-arimak xahutzera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 191. orr.

Estatuaren zakurren azio eta atzaparkada haien bero errea hotzildua delarik, orain, hemen, Ostiela! izeneko desparadisu honetan, gauza batzuk esan daitezke, lehen, ordu gazi haietan, gorputz-arima torturatuen bistan, esan ez zitezkeenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 235. orr.

Sukarra dut, sukar ikaragarria, edo gorputz-arimak, bata zein bestea, sufrikariotan jartzen dizkidan sukarrezko urduritasuna, hobeto esanda!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

Izan ere, neure okaldi hartan gorputz-arimak barrendik garbitu ondoren, abiatu nintzen berriro elizarantz, nondik eliztarrak gartzelarantz baitzihoazen, prozesionean, osaba presoaren bila.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.

Baina hara non, bat-batean, inarrosaldi batek eraso egin zion, gorputz-arimak porrokarazi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.

27 gorputz-ariman

Lur-en seme-alabetan badituk sustraien oroitzapena barnago gorputz ariman senditzen dutenak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 164. orr.

28 gorputz eta arima erabat.

Eta aitak bazekien alabak gorputz eta arima maite zuela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 53. orr.

Saiatzen ziren, gorputz eta arima, egiten zutena goi mailako artelan bihurtzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 206. orr.

Ur erauntsi bizi-bizi haietara gorputz eta arima emana zen, estasi halako batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arima arrazoiduna (12); arima arrazoidunak (6); arima arrazoidunaren (5); arima asko (11); arima baino (13); arima bakoitza (7); arima bakoitzeko (6); arima bat (43); arima bat bera (5); arima baten (6); arima beltza (12); arima bera (21); arima bere (23); arima bezala (6); arima bizirik (5); arima da (16); arima deabruari (9); arima deitzen (6); arima egoera (6); arima enkoniatuak (6); arima erratu (5); arima espainol (6); arima espainola (16); arima espainolaren (27); arima eta gorputza (11); arima ez da (11); arima ez dela (7); arima ezin (5); arima galdu (10); arima galtzen (9); arima gorputza (5); arima gorputzetik (5); arima guztiak (12); arima guztiz (7); arima herratu (17); arima herratuak (6); arima hil (10); arima hilak (46); arima hilak en (10); arima hilen (12); arima hilen kontu (5); arima hilezkorra (7); arima hori (17); arima horiek (5); arima horren (5); arima hura (8); arima ikusi (5); arima izan (6); arima jainkoari (5); arima on (5); arima ona (6); arima ongarriak (6); arima osoa (7); arima osoz (5); arima salbatu (6); arima salbatzeko (10); arima saldu (10); arima santu (7); arima substantzia (5); arima zer (5); arima zer den (5); arima zola (14); arima zolan (16); arrazaren arima (9); bere arima (83); beren arima (10); beste arima (13); beste arima bat (5); bi arima (8); ene arima (29); euskal arima (7); ez da arima (5); giza arima (21); gizakiaren arima (12); gizonaren arima (6); gorputz eta arima (31); gorputza eta arima (19); gure arima (30); haren arima (61); herriaren arima (20); hire arima (10); hiru arima (5); mila arima (6); munduaren arima (17); neure arima (7); nire arima (47); orduan arima (5); santuaren arima (7); taldearen arima (6); zein arima (6); zen arima (13); zeure arima (12); zuen arima (24); zure arima (23)

arimak ezagutzen (5); arimak ezin (8); arimak jauna (7); bere arimak (6); beren arimak (5); beza ene arimak (6); dauden arimak (6); ene arimak (12); ene arimak jauna (7); geure arimak (6); giza arimak (15); giza arimak bere (5); gorputz arimak (22); gure arimak (9); haien arimak (11); haren arimak (8); hildakoen arimak (5); nire arimak (11); zeuen arimak (6)

arimako begiak (5)

bere ariman (16); ene ariman (5); gure ariman (6); haren ariman (6); munduaren ariman (8); neure ariman (5); nire ariman (9)

arimarekin defendituko dut (12); bere arimarekin (5); eskuarekin eta arimarekin (10)

arimaren alde (23); arimaren baitan (8); arimaren begiez (5); arimaren bila (5); arimaren edo (5); arimaren egoera (5); arimaren eta gorputzaren (6); arimaren etsai (7); arimaren hilezkortasuna (10); arimaren hilezkortasunaren (8); arimaren indar (5); arimaren indarra (6); arimaren irakaspen (17); arimaren izaera (14); arimaren jabe (5); arimaren ondoko (8); arimaren ondoko ezkien (6); arimaren onerako (6); arimaren osasuna (5); arimaren sakonean (5); arimaren salbamenari (6); arimaren salbamenerako (8); arimaren zati (7); arimaren zolan (6); baina arimaren (6); bere arimaren (54); bere arimaren alde (6); beren arimaren (8); ene arimaren (13); euskal arimaren (10); giza arimaren (24); gorputzaren eta arimaren (6); gure arimaren (19); haren arimaren (14); herri arimaren (8); neure arimaren (12); nire arimaren (27); zure arimaren (9)

arimari buruzko (12)

arimarik ez (24); arimarik gabe (14); arimarik gabeko (19); ez zegoen arimarik (5); ez zen arimarik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus