Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argumentu (ETCn 6.473 agerraldi; orobat argumento 75 agerraldi) 1 iz argudioa, arrazoibidea.

Beti daude gainera ebidentziak, ideia bat, argumentu bat edo arrazoibide bat defendatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 278. orr.

Haien argumentuak gero eta garbiago iristen zitzaizkidan, geziak bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 23. orr.

Ortodoxia dago zalantzan, eta gero eta pertsuasiboagoak izan argumentuak, orduan eta larriagoa izango da iraina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Arrazoitzeko ailegatzen duen hori, ez dakit zein Basaburutan ez dakit zeinek esan omen duen ez dakit zer, anekdota pintoreskoa da, ezen ez argumentua, higatutxoa baliabidea, zuribide politikero gisa ere xahar eta txarra.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.

Filosofiako teoriek laguntzen dute, esate baterako, argumentuak eraikitzen, gure nortasuna finkatzen, gure zibilizazioa zertan oinarritzen den jakiten, kritika argudiatzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 41. orr.

Orain, arazoa hobeki argitzeko, kontrakoen argumentuei ihardetsiko diet, hauek guztiak honela biltzen baitira: [...]. Itzulikatu nituen argumentu guziak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 61. orr.

Argumentua atal txikitan antolatuta dago. Irakurleak ez du tranparik aurkituko argumentuaren harian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 25. orr.

Belarri batetik sartu eta bestetik irteten zitzaizkidan haren argumentuak: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

Urrunegi joan nintzen beharbada, egiaz ez nintzela haren argumentuaz akordatzen ere esan bainion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 143. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Izan ere, argumentu ideologiko, politiko edo etikoez gainera, argumentu teknikoa argia eta garbia baita: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.

Arrazoimen hutsaren antinomia osoa argumentu dialektiko honetan funtsatzen da: [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 191. orr.

Hori argumentu defentsibo bat da, eta defentsa zerbaiten beldur zarenean bakarrik erabiltzen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 344. orr.

Eta, argumentu hura, Sancho Panzarena berarena izan zitekeena, bertze argumentu teologiko batekin indartzen zuela, don Frantziskok segitu zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

Argumentu kosmologiko honetan hainbeste oinarri-esakune sofistiko biltzen dira, ezen baitirudi arrazoimen espekulatiboak hemen bere antze dialektiko guztia eskaintzen duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 219. orr.

Enplegu osoko doktrinaren kontra oinarri politikoa dago, nahiz eta ematen diren argumentuak ekonomikoak izan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.

Argumentu unibertsalistetan, liberaletan eta utilitarioetan oinarritutako independentzia, ez argumentu identitarioetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Logikak ez du argumentu sofistikatu beharrik: printzipioaz bizi da, ondorioa kausan dago.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Beraz, nik uste dut hizkuntza dela, behar luke izan behintzat, abertzaletasunaren ezaugarri oinarrizkoa eta ideologia hau bermatzen duen argumentu funtsezkoa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 118. orr.

Oro gezurra zela baieztatu ez ezik euren tesi hori argumentu ugaritan oinarritzen zuten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.

Kapitulu honetako argumentu orokorrarekin -hau da, erromatar armadak Kristau Elizaren garapenean izan zuen eraginarekin- zerikusi handiena duena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 80. orr.

Argumentu osoa onartzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.

Ez zela beharrezkoa ekonomia krisi garaitik ateratzeko gobernuak neurririk hartzea, izan ere krisitik bere gisara aterako baitzen ekonomia (esku-hartzearen kontrako argumentu nagusia).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Pisuzko argumentuak jarriko dituzte mahai gainean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.

Argumentu praktikoa edo teknikoa eman baitzuen errentaren birbanaketaren politikaren alde (zehatz esanda, errentaren gaineko zerga progresiboaren alde, edota prestazio sozialak ezartzearen alde).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Argumentu ezaguna da: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

Alicek pelikula horren argumentua ona dela onartu du.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 173. orr.

Neskaren argumentu melengek mutikoa hormatzen baldin bazuten, haren bular alde opulantak suaren menera aurtikitzen zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

Serge ateoaren argumentuak indartsuak dira, fededun eta apez anitzenak baino seriosagoak, hori bai.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 138. orr.

Platonek argumentu razionalik finenak bururatu ditu arimaren espiritualtasuna -gorputz edo materiatik menderatzeko gabetasuna- eta haren hilezkortasuna frogatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.

Defentsak ez du argumentu gehiegirik behar bere bezeroaren errugabetasuna frogatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 213. orr.

Irakurlea edo egilea argumentuko bilbean trabatuta gera daitezke, pertsonaien maila berean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 16. orr.

3 (izenlagunekin)

Ez zuen aurkako argumenturik aurkitu, baina apur bat nahasia zirudien, gaitzitua ez esatearren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 144. orr.

Bere Vitruvio hori, ordea, autoritatezko argumentu bat besterik ez da, jadanik, arkitektura greziarraren aurka beste arkitektura etrusko-erromatarraren nagusitasunaren alde egiten duen defentsa horretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 290. orr.

Ezaguna da -bestelako argumentuez gainera- gizaki horien hezkuntzak etorkizunerako garapen ekonomikorako betetzen duen paper garrantzitsua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Globalizazioak, eta azken batean, horrekin batera hedatzen ari omen den merkataritza askeak mundu osoan konbergentzia eta hazkunde ekonomikoa ekarriko duela diote batzuek, librekanbismoaren aldeko argumentu andana tipikoa erabiliz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 212. orr.

Argumentu eta kontra-argumentu hauek guztiak, bai eta hamaika berri, albiste eta zurrumurru ere, patioan etengabe eztabaidatzen ziren, Antzinateko arkitektura zuzenean aztertzea proposatzen zuen autoritate-argumentuaren aurrean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 72. orr.

Teoria hauek hobeto txirikordatzeko argumentu-hari soil bat sortu nuen, pentsatuz ideiek hobeto bidaiatzen dutela bidaia baten kronika osatuz eta apainduz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 19. orr.

5 Periastroaren argumentu (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Periastroaren argumentua gorputz zerutar baten orbita zehazteko erabiltzen den elementu orbitaletako bat da. ETC-entziklopedia   Periastroaren argumentua, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus