Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argiztapen (ETCn 2.587 agerraldi) 1 iz argiztatzea; toki bat argitzen duten argien multzoa. ik iluminazio.

Ohar honek jarraian izango du lehen-lehenik bere argiztapena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 289. orr.

Argiztapena eta eremu eszenikoa: Oscar Grijalba.  Berria - Kultura   2004-04-18

Gainazal bat jotzen duen argi kopurua ere neur daiteke: argiztapena, hain zuzen; argitzen den gainazal-unitate bakoitzeko argi-fluxu gisa definitzen da, eta lux-etan neurtzen da (1 lux: 1 lm-k 1 ml-ko azalera bat jotzen duenean eragiten duen argiztapena).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Belaunaldi batzuen buruan, argiztapena eta perspektiba, espresioa eta sakontasuna asmatzearen ondorioz, horra margolaritzaren funtzioa bera aldatu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.

Nahiz eta zuhaitz gazte haiek kanabera baino garaiagoak ez izan, honela mintzatu ziren haietaz egunkarietan, kaleko argiztapena deskribatzen ari zirela: Oro har, film honen argiztapena ez da txarra, Guatemalako zintarena baino hobea nolanahi ere; koloreak ere bikain daude, harrituta nago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Argiztapenak ere merezi du bere komentarioa, giro tenebrista sorten duelako eta argi kanoiaren bidez argiztatzen baitituzte aktoreak, horrek dakartzan zehaztasun faltarekin.  Berria - Kultura   2004-10-10

Puxika urdin eta granate kolorekoak arku bat egiten, argiztapen bikaina, megafonia ona.  Berria - Kirola   2006-02-21

Laranja koloreko ortzi zati hori azpiko argiztapen desegokiaren isla besterik ez da.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Gainazal bat jotzen duen argi kopurua ere neur daiteke: argiztapena, hain zuzen; argitzen den gainazal-unitate bakoitzeko argi-fluxu gisa definitzen da, eta lux-etan neurtzen da (1 lux: 1 lm-k 1 ml-ko azalera bat jotzen duenean eragiten duen argiztapena).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Grijalbak sortutako argiztapenak eta eremu eszeniko bereziak beste dimentsio bat eman diote dantzari bien lanari.  Berria - Kultura   2004-04-18

Argiztapenaren uhin-luzeraren arabera argi-ilunak aldatzen ziren mundu batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.

Filmegintzan berean, azken aldi honetan egin diren lanak ez dira horren interesgarriak; fotogenia lausotu, arruntu egin da gehienbat, formula estereotipatuetan finkaturik, eta pelikula eta argiztapenean egin diren aurreramendu handiek, eta kameralari eta zuzendari askoren jakintza harrigarriak ez dute balio izan askotan originaltasun askorik gabeko efektuak sortzeko baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Halaxe da, badago aldea, baina harritzekorik ezer ez, niretzat: argiztapen-efektu bat, besterik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.

Daguerre-ren dioraman denboran zehar gertatzen ziren aldakuntzak, adibidez, dekorazio margotu handi batean argiztapen-aldaketen bidez lortuak, ez ziren handiak, film dokumental xumeenarekin alderatzen badira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Aldaera hauetan garrantzizkoenetako bat argiztapen-gradientea da, gainazal batek bere kurbaturaren eraginez izaten duen argiztapen-aldaera progresiboa, gauzak objektu trinko bezala agerrarazten dituzten berezko itzalak izatearekin lotura duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

3 argiztapen publiko (corpusean ez dago; ETCn 34 agerraldi)

Kalea, herrian dagoenik eta erabiliena duk, nabarmenki, baina nik erraz irudika zezakeat argiztapen publikoaren argi margularen pean erakusten duen itxura negutiarra. ETC-literatura, saiakera   Kale estua, Josep Plá (Jexuxmari Zalakain), Igela, 2017

1890/2008 eraginkortasun energetikoari buruzko errege dekretuak arautzen du, besteak beste, argiztapen publikoak zer-nolakoa izan behar duen. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-11-16

2008an lege bat atera zuen Espainiak, eta lege horrek hainbat neurri betearazten dizkie udalei, argiztapen publikoari dagokionez. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2016-07-22

Otxoak jakinarazi duenez, orain dela urte batzuk herriko argiztapen publikoaren zati bat aldatu zuten gutxiago kutsatzeko. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2017-07-21

Aretxabaletako Udalak, berriz, bi arlotan jarduten du: batetik, argiztapen publikoa eraldatu du, argiak eta lanparak aldatuta. ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-01-18

Bide horretan, atzo argiztapen publikoari buruzko datuak ere bildu zituzten, plazan bertan, furgoneta batekin. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-13

Leioan (Bizkaia) berriki esleitu dute hiriko argiztapen publikoa LED teknologiara pasatzea. ETC-prentsa   Berria, 2017-03-09

Modernotasuna erakutsi nahirik, 1882an argiztapen publiko elektrikoa jarri zuen lehenengoetariko hiria izan zen Donostia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 75 zbk., UEU, 2010 - urria-abendua

2000. urtean, Glasgow hiriak, argiztapen publiko urdina ezarri zuen zenbait auzotan, eta, ondoren, eremu horietan delinkuentzia murrizketa egon zen. ETC-entziklopedia   Kolorearen psikologia, Wikipedia

4 gas argiztapen (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Gas-argiztapena hidrogenoa, metanoa, propanoa, butanoa, azetilenoa edo etilenoa bezalako erregai gaseoso batetik argiztapena lortzeko erabiltzen den teknologia da. ETC-entziklopedia   Gas-argiztapen, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argiztapenaren bidez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus