Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitarazi, argitaraz(i), argitarazten (orobat argitararazi) du ad argitaratzera behartu.

Liburu bat ere argitarazi zuen 1982an "Mattin nere gizona" tituluarekin.  Herria   2005-03-17

Erran nion egun batez, Angel Ainciburu luzaidar adiskideari, Euskal Irratietan zabaltzen dituen emankizun interesgarriek idaztea eta argitaraztea merezi luketela Maiatz-ek Bretainian eta beste hizkuntz guttituetako lurraldeetan zabalduko du liburua eta ELEBI sail hortan Antton Luku-ren testu baten argitaraztea asmo du.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.

Hilabeterik ez zuen iragaiten berak argitarazten zituen manifestu sutsu bat helarazi gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.

Hunek gero eta gehiago argitarazten dauku herri hau lan postuz husten ari dela eta emeki bainan segurki logela bilakatzen ari zaukula.  Herria   2004-05-20

Lizardi hil eta handik hogei urtera argitararazi zuen egilearen adiskide Antonio Maria Labaienek, Egan aldizkarian, 1953an.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 141. orr.

Napoleoni dagokionez, benetan hark idatzi zuen, edo bere izenpean argitararazi zuen, Julio Zesarren bizitza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

Garai hartan liburu bat ere idazten ari zen: ez zegoen inola ulertzerik nondik ateratzen zuen idazteko denbora, baina idazten zuen, une jakin batean argitararazi egin baitzuen, beste batzuei probak zuzen zitzaten eskatutakoan, berak ez zekielako zuzenketan: haien gainean hilabeteak pasaturik ere ez zituen ikusten akatsak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 254. orr.

Ez ahantz Nafarroako erregina legitimoa protestantea zela eta euskarazko propaganda bultzatzen zuela, 1571n Leizarragaren Testamentu Berria argitararaziz demostratuko zuen bezala.  Berria - Kultura   2004-04-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus