Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitaraldi (orobat argitaldi g.er.) iz zerbait argitaratzen den aldi bakoitza. ik edizio.

Liburua 1781ean agertu zen lehenengo aldiz eta 1787an berriz hobetutako argitaraldi batean, bai egileak, baita publikoak ere lana zailegitzat eta ilunegitzat jo zutelako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Lehenengo argitaraldia 2.000 alekoa izan zen eta berehala agortu zen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

Handik gutxira, Durand jaunak beste argitaraldi bat egin zuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

Hau da argitaraldi gehien izan dituen liburua, Bibliaren ondoren. Adiskide batek eskatuta, Southern Literary Messenger aldizkariko zuzendaritza hartu zuen: eginahalean, hamazazpi aleko argitaraldia hamabost milaraino igotzea lortu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Arima hilak-en bigarren tomoaren lehen argitaraldian (1855) ohar hau dago: [...].  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 90. orr.

Aurrena, ordena kronologikoa eta haren ondoren gaikakoa hautatu zituen Ruche jaunak: liburu bat non kokatu, jatorrizko argitaraldiaren datak erabakiko zuen lehenik, eta liburuaren gaiak, gero.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Ez da ahantzi behar lehen argitaraldian beraren bi liburuen 2.000 ale baino ez zirela kaleratu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 168. orr.

Egilea eta liburua gaitzetsiak izan ziren, agintari militarrek zigortu egin zuten Laclos eta Bretainiara bidali berehala, baina apirila bukaeran kalean zen jadanik liburuaren bigarren argitaraldia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 10. orr.

Egilearen hitzaurrea bigarren argitaraldiari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.

Itzulpenaren argitaldi honen arabera egingo dira aipamenak, hemen Donostian KMko1900eko "mailegaezina" baino eskuraerrazagoa baita.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 32. orr.

The Washington Post eta The Wall Street Journal egunkariek atzoko euren argitaldian ziotenez, Sergei Lavrovek ziurtatu dio Condoleezza Riceri Errusiak abstentziora joko duela Segurtasun Kontseiluaren jarrera hartze bat gertatzen bada.  Berria - Mundua   2006-01-13

Poliziak lehen argitaraldia bahitu ostean, Ramon Saizarbitoriaren 'Ehun metro' 1976an iritsi zen plazara.  Berria - Kultura   2006-02-11

Zure Gorentasunak lan honen lehen argitaraldiarekin izandako begiramendu ongile berari eskaintzen diot bigarrena ere, eta honekin batera, nire literatura ekimenen beste alderdi guztiak, eta mirespen sakonenarekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 18. orr.

Atxagaren obrak etenik gabe izaten ditu argitaraldi berriak munduan.  Berria - Kultura   2006-01-24

Horregatik zeuden han eta ez Habanako liburutegi zaharretan, haietan ez baitziren "Che", Castro edo Marx-en biografien argitaraldi zaharrak baizik aurkitzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.

Apez xaharraren erranak gogoan hartürik," Le peuple basque dans l’ histoire" libürüan agertürik nütüan hastetik (1970ekoa beitüt lehen argitaraldia), haatik ez osoki entzün nütüan bezala.  Herria   2005-11-17

Bigarren argitaraldi hobetua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 284. orr.

Ruche jaunak ezin zien sinetsi bere begiei; argitalpenaren nec plus ultra zegoen han, bildumagile oro eskuratzeko irrikan dagoen alea: princeps argitalpena; idazlan baten lehen argitaraldia, alegia, testua zabaltzeko erabiltzen dena, jatorrizko argitaraldietan jatorrizkoena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.

Oraindik atzeraka ari zen lerro hauek idazteko garaian 1948an, eta idazle honek galdetzen zuen zer esango ote zuen jakitun jatorrak, garai hartan Urrezko Abarra berrikusi behar izan balu laugarren argitaraldirako, pasarte probokatibo horren argitalpenetik igarotako berrogeita bat urteetan Europak "bizi eta portatzeko jatorrizko idealetara" itzultzeko hartu zituen bideetako batzuei buruz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren argitaraldi (3)

lehen argitaraldia (4)

tomoaren lehen argitaraldian (3)

argitaraldiko ale bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus