Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitaldari iz argitaratzailea; argitaletxea.

Egile biek -eta, ziurrenik, baita haien agente eta argitaldariek ere- bestearen nobela irakurri ondoren erabaki zuten, Martelek brasildar nobela inspirazio-iturri izan zela onartu arren, zerikusi gutxi zutela obra biek haien artean: [...].  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 159. orr.

Bi azalena oso ondo zegoen, oso demokratikoa zen, baina, argitaldariak ohartarazi zigunez, barra-kodea nonbait jarri behar zen, eta azal hura kontrazal bihurtuko zen halabeharrez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.

Ingelesetik gaztelerara Euzko Gaztedi-Resistencia Vasca-k itzuli eta Gudari argitaldariak 1963an ateratakoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 29. orr.

Max Perkins argitaldariaren erantzuna ekainaren 17an idatzi da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 76. orr.

'Dama txakurtxoduna'-ren itzulpenaren lehenengo zatia argitaratu zuen, soilik, Baionako Euskal Eleak hilabetekariaren bigarren zenbakian; tamalez, 1940. urtea zen eta nazien inbasioak betirako zapuztu zituen argitaldarien asmoak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 146. orr.

Pentsatzen dut Bernardok liburu bat eramango ziola argitaldariari.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 162. orr.

Liburu bat ona den edo ez esateko, argitaratu behar den edo ez erabakitzeko, argitaldari epaileak behar dira eta horiek argitaratuko dituzten liburu guztiek irizpide berdinak izango dituzte.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 317. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus