Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berrogeita hamar eskailera mailak jaitsirik, hobi bat ikusiko duzu, eta horren barnean argiontzi bat pizturik. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.
Antzerki-emanaldiak, dantza-saioak; lorategia argi-jario egoten da gau osoan, argiontzi eta kriseiluz apaindurik, eta musikak bazter guztietara hedatzen du bere soinua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 180. orr.
Kandelaren garrak astindu bat jo zuen gelan; argiontzi bat zegoen han, oso su txikikoa, eta errezelak mugitu egin ziren Ontziak ziren, ibai batean behera; eta ibaiko urak, argiontzi batzuen ñirñir urduriaz pikardaturik, terrazen beheko zimentarriak bustitzeraino iristen ziren. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.
Soilik ni nengoen odol hotzean, eta horri esker hartu ahal izan nuen oraino bizturik zen argiontzi bat itzaltzera joan eta lurrera botatzeko parada. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 214. orr.
Argiontzia ketan dago -esan zuen Sergeik. Elizen arteko biblia Is 30,27
Martinek gau-mahaiaren gainean utzi zuen argiontzia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.
Argiontzia eskuratu, eta itzali egingo duzu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.
Bi minutu geroago itzuli zen, eskuan argiontzia zekarrela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.
Gazteluan oro lasai zegoela ziurtatu ondoren; argiontzia aldean, eta orenari eta aldarteari zegokion beztiduraz, egin nion lehen ikustaldia zure ikasleari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 305. orr.
Pizturik uzten zituen argiontziak, kriseiluak eta kandelak, ez baitzuen bere eskuz itzali nahi betiko argiaren ezaugarri den distira Argiontziaren gasa erretzen zen tabernako egurats oraindik esnatu gabean; trapu ahaztu bat eta bezperako kartak jaso gabe ageri ziren mahaietan, haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik eta freskura pixka bat zekarkion ardo usainezko giro bero hertsi hari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.
Izan ere, kotxeko bazter batean, iluntasunean uzkurturik, zerbait txikia zegoen, geldia baina biziduna, eta argiontziaren izpi zeihar batek begi ireki bat distirarazi zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.
Gauez, Brunelleschi edo Manetti Uccellorekin ikastera zetozenean, loak hartzen zuen, gauerdia jorik, zuzen elkargurutzatuen oinean, argiontziaren pean hedatzen zen itzal-inguruan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 92. orr.
Amak onartu egin zuen semearen proposamena, baina argiontziari garbitu bat ematen hasi zelarik, animaleko jeinu muturbeltz bat agertu zitzaion, eta esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.
Argiontziek geldi-geldirik hedatzen zuten beren argi horixka. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 108. orr.
Argiontziekiko zaldi-kotxeak, bi jendarme sarreran, zaldizainen oihuak urrun; hitz batean, behar bezala zegoen dena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Kotxea lando zarpaildu zahar bat zen, eta soka batekin lotuak zeuzkan beira bat eta argiontzietako bat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.
Gogo beroz etxean sartuz, Jainkoaren izenean olioa eskatu zuen frantsesez elizako argiontzirako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 507. orr.
Bina lagun hartu, eta, iluntasunean, sarrerako atetzarraren gainean kulunkatzen zen argiontzirantz abiatu ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.
Eta jadanik zaldiak uztartzen ari dira argiontzirik gabeko kotxe beltzean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 70. orr.
Judas, beraz, tenpluko gudu-taldea eta apaizburu eta fariseuen guardak harturik, hara joan zen. Armaturik eta zuzi eta argiontziz horniturik zihoazen. Elizen arteko biblia Jn 18,3
Morroiak arkupeetan barna jarraitu zuen, kantoi batetik sartu, etxe handi batean ateari bultza egin eta argiontzi handi batek argituriko atari dotore batean sartu zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.
Argiontzi erraldoi baten antzera, ilargiak gainetik dirdiratzen zuen, bare-barea zegoen itsasoa argituz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 227. orr.
Aladin eta argiontzi miresgarria. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 209. orr.
Argiontzi ezkutu batek papera eta eskularrurik gabeko esku zuriak argiztatu zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.
Petroliozko argiontzi batzuk zeuden, egongela eta kabinetea argitzeko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
Kerosenozko argiontzia zehar-hagetako batetik esekirik zegoen Sukkoth-eko txabola sugar bihurtu zen, paperezko argiontzi bat balitz bezala. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.
Arkupeetan, petroliozko argiontzi triste batzuen argitan, zenbait buruzagi karlista paseoan zebilen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.
Beraz, pertsona ahulek distira egiten jakin behar dute, argiontzi-paper izaten argiaren gainetik. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 143. orr.
Gas argiontziak kale hartako etxe bat nabarmentzen zuen gainerakoetatik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.
Gas argiontziak bakanak ziren, eta korridoreak lotan zeuden, isilik, herrixka bateko bazter bat ziruditela, probintzia osoa ohean dagoenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.
Aurrera begira zihoan, gas argiontzien bi lerro azkengabeei erreparatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.
Han, egurats hertsi hartan, zenbait gas argiontziren ilunantzean, arnasa garbiaren freskura aurkitzen zuen berriz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.
Osoki ilunpean zen karrikako argi bakarra ostatuko ate gainean dilindan zegoen olio argiontzitik zetorren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.
argiontzi bat (6); argiontzi honen jabe (3); gas argiontzi (4); zen argiontzi (3); zeure eta argiontzi (3)
argiontzia hartu (3); zuen argiontzia (4)
gas argiontziak (3)
gas argiontzien (3)