Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argentinar (orobat argentindar g.er.) 1 izlag Argentinakoa, Argentinari dagokiona.

Argentinar herritarren oraingo egoera ez da elikagai faltak eragina, argentinarren eskubideak zapaltzen dituen NDFren politika neoliberalak eragina baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 266. orr.

Argentindar gizonak xapeldun paletan, gomazko pilotarekin.  Herria   2005-11-03

Han ezagutu zuen Ernesto Guevara, argentinar sendagile bat bere anaia Raúlen adiskidea zena, eta geroztik "Che" ezinenez ospetsu egingo zena.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

640 urteren presondegirat kondenatua izan da Adolfo Scilingo argentinar militar ohia bere gizarteari egin abrekeria eta krimentzat.  Herria   2005-04-28

Fiorentinak egin duen azken fitxaketaren antz ikaragarria du, Batistuta argentinar aurrelariaz ari naiz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

Aitatxi Bernardo bizi guzian Ezeizan egon zen argentinar estatuak lurrak espropriatu arte aireportuaren eraikitzeko.  Herria   2005-04-21

Bihotzikarak izan ziren oraino, euskal jantziak, ikurriñak eta argentinar banderak nahasi zirelarik populu baten alaitasun betean.  Herria   2005-06-30

Lugones-en Las fuerzas extrañas (1906) gora-behera, argentinar prosa narratiboak ez zuen gainditzen, eskuarki, alegatua, satira eta ohituren kronika.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

96 argentinar dogo, 32 brasiliar fila, 49 kanariar presa, 37 napolitar mastin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Beraz, Argentinar gaualdi hori izanen da irailaren 28an aratseko 8etarik goiti Irulegiko salan Baigorriko bide bazterrean.  Herria   2002-09-19

Bere liburu asko zeuden han, argentinar edizioak batez ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Informazioa horiek, espainiar banderadun itsasontziez, Argentinan ziharduten komunisten fitxaketaz, azken hau bigarren mundu gerran amaitu ostean, eta argentinar politikagintzan garrantzizkoak ziren pertsonez ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 275. orr.

Smith faltsu haietako beste bat japoniar korporazio bateko exekutibo bati edo argentinar eraikuntza-enpresari bati saltzea lortzen zuen bakoitzean, bere bihotz zigortuak jauzi egiten zuen zoriontasunezko berrogeita zazpi uztai zeharkatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

2 izond

-Egile bat asmatu behar izan nion nobelari, euskaldun jatorriko emakume argentinar bat, neuk itzultzaile gisa agertzen jarraitzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

Apustuen ikuskizunaren ondoren, ordura arte formal samar egondako andre argentinar batek hartu nahi izan zuen txanda.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 85. orr.

Andres Neuman idazle argentinar gaztea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 49. orr.

Lehenengo aldiz daude bi tenislari argentinar torneo handi bateko finalean.  Berria - Kirola   2004-06-05

Irakurketa galarazteari buruzko beste aldaera interesgarri baten berri aurkitu nuen behin liburu argentinar batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 81. orr.

Atleta errumaniarraren itxura edukiagatik, azentu argentinar nabarmenaz mintzo zena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 45. orr.

3 iz

Leo Messi argentinar gaztea.  Berria - Kirola   2006-03-10

Hernan Jasen hartu behar izan zuen defentsan, eta horretaz baliatu ziren madrildarrak, saskipeko jokoa behartzeko hegaleko argentinar indartsuarekin.  Berria - Kirola   2004-05-29

Argentinar askok alde egin dute beste herrialde batzuetara egoera hobe baten bila.  Berria - Mundua   2004-08-01

Zer esan ordea argentinar bati, nahiko garia eta behikia baduelako, munduko herririk gorena delako uste osoan badago?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.

Une horretan Delfino argentinar gaztearen maila gelditu zen agerian.  Berria - Kirola   2004-04-30

Otu zitzaidan ni ere izan nintekeela argentinar lotsatia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.

4 argentinar dogo

Can Picafort-en, Mallorcan, Francisco Miguel Hiraldo, 4 urteko umeak argentinar dogo baten ahutzetan izan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 78. orr.

5 austral argentinar (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Austral argentinarra (gaztelaniaz: "Austral"), Argentina Argentinako Errepublikan 1985etik 1992ra zirkulazioan egon zen dibisa da. ETC-entziklopedia   Austral argentinar, Wikipedia

6 dogo argentinar

Pabilioietako apustuetan lehiatzen zirenak doberman, presa canario, rottweiler, dogo argentinar, pitbull edo bulldozerrak lako zakur handiak izan arren, entrenamenduetarako zakur ttikiak erabiltzen zituzten sparring bezala, handiagoek bertan sarraskitu eta txikitzen zituztenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

7 paleta argentinar (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Esaterako, gomazko paleta ezker-horman, edo paleta argentinarra trinketean. ETC-prentsa   Berria, 2019-06-30

Modalitate asko dago: larruzko paleta eta gomazko paleta edo paleta argentinarra dira aipagarrienak es paleta; fr palette. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kazetari aditua unibertso digitalean, Txema Ramírez de la Piscina (arg.) UEU, 2009

Berdintasunaren bidea bultzatu nahi dute pilota munduan, jarduera eta egitura profesional batera iristeko helburuarekin. Bestalde, oso ezagunak ez diren pilota modalitateak sustatzea du, halaber, helburuen artean, hala nola ezer hormako gomazko paleta, edo trinketeko paleta argentinarraETC-entziklopedia   Emakume Pilotarien Elkartea, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus