Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure argazkilari Patxik, panteoi handi batera igota, frankotiratzaile ero bat ematen zuen, kamerari su atera beharrean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.
"Le Journal" kazetako argazkilaria? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 153. orr.
Hola aldizkariko erreportariak eta argazkilariak ere han zeuden, haiek beren mikrofono eta grabagailuekin, eta hauek beren argazki-makinekin. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 173. orr.
Kazetari, kamerari eta argazkilari asko hurbildu zen atzo Casa del Campora,auzi saioa jarraitzera. Berria - Euskal Herria 2006-05-09
Argazkilari bat honantz etortzekoa zen zuri argazkia ateratzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.
'Izebak argazki makina bat oparitu zidalako izan naiz argazkilari', entzungo dugu elkarrizketaren batean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 6. orr.
Argazkilari batek argi moteletan lan egin nahi duenean, film lasterrago bat aukeratzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.
-Orain irrino bat denek -argazkilaria presatua zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.
Hor ikusten dut berriro argazkilaria, kamera begien parean hartuta. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 15. orr.
Ertzain, erizain, argazkilari eta abarren joan-etorriak, jendearen jardunak, sirena-hotsak eta flash sarriak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.
-Zuek ez al zarete ba kazetariak? -galdetu zigun argazkilariak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 13. orr.
Argazkilariak botoia sakatu eta makinak klik egin orduko elkarrengandik bereiztu beharrean egokituko zirela, eta bereizte hori betiko izango zela segur aski. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.
Argazkilariak ezin izaten du eskuarki kamera erabat geldi eduki segundo baten berrogeita hamarrena baino luzeagoko esposizioetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.
Maleta beltz bat dakar berekin, ertz metaleztatuak dituena, argazkilariek erabiltzen duten horietakoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.
Argazkilariak fotoak egiteko gertutzen ziren bitartean zure galde egin zuten. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.
Senarrak zeharka begiratu zion argazkilariak Notre Dame de Lorette karrikako argazki-denda ttipi hartako erakusleihoan ezarri berri zuen argazkiari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.
Hitz ponpoxoak eta argazkilariaren flashak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 38. orr.
Bi argazkilariren 40 argazki, kolorezko eta xuri-ta-beltzezkoak, dira ikusiko. Herria 2004-01-29
Indarkeria modernoa jorratzen du hogei argazkilariren 'Collectivos 2004' erakusketak Miarritzeko Irudien Lurra jaialdian. Berria - Kultura 2004-05-07
Punto y Horan garai hartan bizpahiru argazkilarirekin lan egiten zuten, baina argitaratzen ziren argazki asko herrietako jendeak eginak ziren. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 120. orr.
Dokumentaletako argazkilari edo zinemagile handiak, Flaherty-rengandik hasi eta Depardon-enganainokoak, mundua erakustearekin batera beren begirada erakusten digutenak dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.
Aski al da argazkiak egiteko tresneria ongi menderatzea argazkilari ona izateko? Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.
Argazkilari finak film mota bat baino gehiago erabiltzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.
Jacques Henri Lartigue, Frantziako argazkilari handietarik da. Herria 2002-09-05
Argazkilari berrizalea. Berria - Kultura 2004-12-24
Orduan argazkilari ofizialak haserre alde egiten du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 326. orr.
Askok pentsatzen ez badute ere, "Manterola argazkilari profesionala baitzen". Berria - Kultura 2004-01-16
Badirudi, bada, kameraren dardarak -argazkilari amateurraren hondamendiak- ez duela eraginik begian. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 93. orr.
Ez zen etiketa zale eta aspaldian lagun batek, beste argazkilari historikoak, Robert Capak, horien arriskuaz ohartarazi zion. Berria - Kultura 2004-08-05
Alfred Stiglitz argazkilari estatubatuarrak Georgia O'Keeffe emazte pintorearen eskuei 1920an ateratako argazkia zen. Berria - Kultura 2006-02-19
AFP albiste agentziako argazkilari palestinar bat zauritu zuten, banaketa hesiaren aurkako manifestazio baten irudiak hartzen ari zelarik. Berria - Mundua 2004-06-27
Argazkilari militarrak aurrez jartzeko agindu zion, baina ama ez zen jiratu. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 68. orr.
Dokumentaletako argazkilari edo zinemagile handiak, Flaherty-rengandik hasi eta Depardon-enganainokoak, mundua erakustearekin batera beren begirada erakusten digutenak dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.
Prentsako argazkilari baten arabera, istiluen aurkako poliziek ostikoka erabili zuten eta lurrean zapaldu. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Bigarrenean emakumezko argazkilari bat ari zen beste emakume bati argazkiak ateratzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.
Naturaren eta Euskal Herriaren maitale suharra da urruñar argazkilaria. Herria 2003-07-24
Hona zer idazten zuen 1896an Henry Peach Robinson XIX. mendeko ingeles argazkilariak: [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 285. orr.
Robert Capa lagun argazkilaria Euskal Herrian izan zen maiatzeko lehenengo egunetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 67. orr.
Argazkilari zebilela, musika taldeentzako disko azalak, kartelak, eta sorkuntza lanak burutu zituen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 4. orr.
Egun, Oarsoaldeko Hitza egunkarian kazetari eta argazkilari dihardu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 4. orr.
Aldean Dionisosi berari hartutako Yashica bat zeraman, astekari madarikatu hartan erredaktore eta argazkilari lanak, biak batera egin beharra baitzeukan. Singapore Straits Times kazetan argazkilari lanean ibili zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.
Ohe ondoko ispiluan Veronica zegoen, argazkilari lanetan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 205. orr.
Argazkilari moduan izan duen esperientzia kontatu du Donostiako Okendoko Kultur etxean jarri duen erakusketan: "Munduarekin izan dudan esperientzia kontatu dut. Berria - Kultura 2004-04-17
Hiri honek argazkilari sena, margolari sena, zerbait egiteko sena pizten dizu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.
Erraz bildu liteke argazkilari-familia oso bat bat-bateko argazki adierazgarriaren zaletasunaren inguruan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.
Munduan zehar, 15 bat urtez, erreportalari-argazkilari bezala ibili ondoren, 1983 urteaz geroztik, piaia guziak utzirik, buru belarri pasioz emana da eskultura eta poesia idatziari. Herria 2005-11-24
Prentsa argazkilari hauen irudiak izango dira: Javi Etxezarreta (Alboka taberna), Gari Garaialde (Bukowsky taberna), Juantxo Egaña (Argintz taberna), Ander Gillenea eta Josune Martinez Albeniz (Mandragora taberna), Jose Mari Lopez eta Amaia Zabalo (Casa Galicia Jatetxea) ,Pablo Sanchez (Motoclub taberna) eta Txomin Txueka (El Muro taberna). Berria - Kultura 2004-08-27
Soinean daraman blusa gardenak ikusmira handia piztu du moda-argazkilarien artean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 78. orr.
Eskola-argazkilariengana joan zen, bada, MTGD, haien zerrenda lortu baitzuen; mesfidantzaz hartu zuten denek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 305. orr.
Bere zereginean hildako lehen emakumezko gerra-argazkilaria da, beharbada. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 236. orr.
argazkilari amateurren (3); argazkilari bat (17); argazkilari batek (6); argazkilari baten (6); argazkilari estatubatuarra (4); argazkilari estatubatuarrak (3); argazkilari moduan (3); argazkilari ona (3); da argazkilari (8); gure argazkilari (5); prentsa argazkilari (4); zuen argazkilari (3); zure argazkilari (3)
argazkilaria da (8); argazkilaria ere (3); patxi argazkilaria (3); pavlovsky argazkilaria (3); zen argazkilaria (3)
argazkilariak berak (5); argazkilariak bere (5); argazkilariak dira (3); argazkilariak ere (5); argazkilariak ez (5); argazkilariak izan (3); du argazkilariak (3)