Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arestian, logelara sartzerakoan, brau gelditu naiz, nortasun moduko zerbaiten bidez nire arreta erakartzen zuen objektu hotz bat sentitzen nuelako eskuan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.
-Arestian afaria eta orain ohea? Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 13. orr.
Arestian ekarri ditut jakitun eta aztiak, hor idatzirik dagoena irakurri eta esanahia azal diezadaten; baina ez dira gauza izan. Elizen arteko biblia Dn 5,15
Arestian erran dut: kimika berezia izan zen, beti, bi horien artean, larruz eta barruz hain diferenteak izan arren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.
Esan dizut arestian lagun soinujole bat daukadala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.
Arestion aipatu dugun bezala, Lehen Karlistaldiaren karietara izan zitekeen hori. Berria - Kultura 2004-11-05
Arestian ikusi gizona da. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 269. orr.
Arestian erran dizut ezen presondegi hartan ez genuela bisitarik, baina egun batean... edo gau batean, hobeki. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 610. orr.
-Hain zuzen ere, ezagutu al duk arestian agurtu dudan jauna? Txillardegi «Putzu», 1999 - 85. orr.
Nire ondotik arestian pasa diren bi horiek ez dituk labartzarrak, nik uste. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 34. orr.
Baina, arestian aitortu bezala, nire asmoa ez zen gai horri heltzea, baizik eta eranskin honen mezu nagusia azpimarratzea: [...]. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 58. orr.
Haren arnasaren epela sentitzen nuen nire bularreko biloan, arestian nire zigarroaren kea haren bularren artean zirimolaka ibili zen moduan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.
-Nor zen, ba, arestian etorri eta ehizakia ekarri didana? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 74. orr.
Errima, arestian aipatu dugun bezala, beti da sail berekoa eta errima-hitzen arteko kontsonantziari balio handia ematen zaio. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 92. orr.
-Dozena bat lerro, bai, eta haizeak eraman ditu horiek ere -erantsi nuen, auskalo zergatik; arestian gogoratu nahian ibili nintzelako, beharbada. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 171. orr.
-Barkatu arestian gaizki tratatu bazaitut, baina urduri nago eta, urduri gaudenean, badakizu. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 37. orr.
Horregatik, arestian esan ditugunak elkarrekin trukatzen direnez gero, inoiz aldatu ezin dutenekin osaturik egon behar dute, gauza guztiak erabat ezerez ez dakizkizun. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 75. orr.
Arestian esan bezala, nik bizitza pribatua beste interesik ez daukat. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 19. orr.
Kontu bat oroitzen dut, arestian erranaren seinale eta aieru. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 28. orr.
Alde batetik, bero nengoen, eta, bestetik, gihar bat ere mugitzeko ezgauza, arestian ikusia genuen hodeizko lastaira bigun haren gainean kulunka bagenbiltza bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 127. orr.
Hori nola den jakin ahal dezazun, lehenik arestian esana gogoratu behar duzu, haziak era askotara nahasiak dagozela gauzetan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 269. orr.
Liburuko orrialdea pasatzean ohartzen nintzen ez nuela oroit arestian irakurria. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 158. orr.
Zer darabilt, bada, buruan, arestian aipatu oroitzapen haien guztien gainetik? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.
Ziur dago bere buruaz, arestian frogatu dugunez. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 317. orr.
-Barkatu, jauna... baina arestian erran diodana egia da. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 441. orr.
Orduan arestian egina zidan galdera bera errepikatu zuen-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 248. orr.
Dado-jokoaren gorabeherak zirela kausa, ahakarrean ari ziren bortz zaldunak arestian, otsoak eta orak iduri, eta orain, berriz, bortzak ari ziren irri-karkaraka, ahuntzaren haragiaz bakeak eta ongundeak egin balituzte bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.
Arestian baino lasaiago zegoen gainera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.
Kezkaz aztertu nituen, arestian baino arretatsuago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.
Tarte luze baten ondoren itzuli zen handik, arestian baino ziurtasun handiagoz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.
Zilegi al zait arestian funtsik gabe egindako baieztapenetara itzultzea? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 37. orr.
Katalanek eta euskaldunok antzekotasun handiak ditugula esan dut arestian, eta bateko zein besteko administrazio zatiketa da antzekotasun horietako bat. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 107. orr.
Amona Sinforosaren irudimena aipatu dut arestian, irudimentsua baitzen hura, ezer izatekotan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 30. orr.
Onartzen badugu, eta horixe egin dugu arestian, emakumeek gure irrika guztiak asetzeko prest egon behar dutela, geuk ere modu berean utzi ahal diegu eurei bereak nahi bezala asetzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 244. orr.
Etxe-sail eraiki berri batek beti begimenean edu-ki dudan mendi-puska ikustea galarazten didala-eta hango bazterrak eta baserriak bisitatzen izan naizela esan dut arestian. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.
Uso erromantikoaz mintzatu naiz arestian. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 113. orr.
Hartaz pentsatu berri zuen Mikel Strogoffek arestian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.
Itotzen ari nindunan arestian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.
Horrenbestez, lorategian nengoen arestian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 210. orr.
Eta kontatzen zidan guztia nik egia osotzat hartzen nion, erabateko egiatzat, aresti-arestian lotsarik gabe gezurretan harrapatu banuen ere. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 131. orr.
Arestion aipatu dugun bezala, Lehen Karlistaldiaren karietara izan zitekeen hori. Berria - Kultura 2004-11-05
aipatu dut arestian (3); arestian adierazi dugun (3); arestian aipatu ditugun (3); arestian aipatu dizkizudan (3); arestian aipatu dudan (10); arestian aipatu dugun (10); arestian aipatua (5); arestian aipaturiko (19); arestian azaldu (7); arestian baino (14); arestian bezain (7); arestian bezala (13); arestian bizi (3); arestian egin (3); arestian erabilitako (3); arestian erakutsi (3); arestian ere esan (4); arestian erran bezala (15); arestian erran dizudan (4); arestian erran dizuedan (3); arestian erran dizut (3); arestian erranaren (3); arestian esan bezala (27); arestian esan dizudan (4); arestian esan dudan (7); arestian esan dudanez (5); arestian esan dugunez (5); arestian esan dut (7); arestian esan duzun (3); arestian esandako (3); arestian esandakoa (3); arestian esandakoaren (3); arestian gertatua (3); arestian ikusi (8); arestian ikusia (3); arestian ikusitako (4); arestian kontatu (3); arestian mintzatu (3); arestian nire (4); baina arestian (6); buruz arestian (3); da arestian (5); dira arestian (3); dizut arestian (3); du arestian (4); duzu arestian (3); esan dugu arestian (3); esan dut arestian (5); nik arestian (3); nola arestian (3); zuk arestian (4)