Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giltza ia edonoren esku egotea berez arduragabezia handia bazen, are handiagoa halako material arriskugarriak han bertan gorde izana. «Kuskue tanden», 2004 - 113. orr.
Deus ere ez da finkoa izango, dena ezegonkorra, dena konbultsiboa, eta dantza egitea erraza izango da musikaren zaratotsak aginduriko arduragabezia argi horrekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.
Ziarretaren iritziz, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak atzera egin du bere hitzetan eta "arduragabezia handia erakutsi du. Berria - Ekonomia 2004-09-17
Delitugileak atxilotzen ditu, ez epai ditzaten, bera epai dezaten baizik, eta hartara zera lortzeko, ekintzaren zer-nolakoetan argi eginez bere arduragabezia susmoa ezaba dadila. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 173. orr.