Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txiroek bost xentimokoa ematen dute, lukurreroek ardit bat. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.
Hirulaugarren aldia badut tartar berarekin natorrela, eta milagarrena banu ere, lepoa parako nuke, ardit baten kasorik egin ezetz inork. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 264. orr.
Dena hartzen du ehiztariak, kobratzen du pezeta, hartzen du bost xentimokoa, eskertzen du ardita. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.
Eta arditak burrustan isurtzen dira zuen sakeletara, ez? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.
Eskerrak Eusko Armadaren ardit altxorraren parte bat, nagusiaren baimenarekin, eraman zutela. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 43. orr.
Galderek ez dute arditik balio. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.
Noski ene eskerrek, lagun maiteok, ez dute arditik ere balio. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 91. orr.
Zeren ene gihar-hezurrek ez baitzuten orduan, zin-zinez, ardit bat ere balio. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.
-Arditik ere ez zaukaat, dirua behar diat -deitoratu zuen. ETC-literatura, saiakera Batxilerren eguna, Franz Werfel (Juan Luis Agirre), Igela, 2008