Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardazketa (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) iz ehun-gaia hari bihurtzea. ik irute; ehuntze.

Historiaurreko gizakiak suaren, lanabesen eta nekazaritzaren erabilera deskubritu zuen, animaliak hazi, etxekotu eta uhalez jantzi zituen, goldea, zeramika, ardazketa eta ehuntze-teknika asmatu zituen eta pigmentu organikoen eta ez-organikoen erabilera ezagutu zuen[...] ETC-literatura, saiakera   Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Koadro klasikoa zen, emakume gazte batena; neskak arropa dotorea zeraman jantzita, eta eserita zegoen; haren eskuinaldean, egurrezko gurpil bat zegoen, garai batean ardazketan egiteko erabiltzen zena baino zertxobait handiagoa; lurrean palmondo hosto bat ageri zen; eta eskuartean, ezpata bat zeukan, musika tresna edo ume bat balitz moduan besarkatzen zuena. ETC-literatura, saiakera   Argiaren erreinua, Joseba Lozano, Alberdania, 2011

Bestalde, josketan, ardazketan eta jantzigintzan trebatu zituzten, norberaren kontsumorako eta instituzioaren mantenurako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartzela genero-erakunde bezala, Maria Ruiz Torrado, UEU, 2017

Cavendish-ek idatzitako poesia konparatu zuen jostearekin eta poesia deskribatu zuen buruko ardazketa bezala. ETC-entziklopedia   Margaret Cavendish, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus