Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbuiatu, arbuia(tu), arbuiatzen 1 du ad gaitzetsiz baztertu, ontzat ez eman.

Gogorra da egia esatea, baina egia da berak arbuiatu nauela, bera gogortu dela bere aldetiko maitasunaren kontra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.

-Maitea! Beren artean onartuko naute? Ai ene! Zuk zer uste duzu, zer uste duzu? Onartuko naute? Ez naute arbuiatuko?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.

Ez, etxe berri bat egiten denean bezala, aurrekoa arbuiatu eta lurrera botaz, baizik eta artzain hilaren carvinga zuhaitz batean aurkitu, eta haren lerro batzuk areago markatzeko gogoa sentitu duen lagunaren espirituarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Irakurgai erraz guztiak arbuiatu behar al dira?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 31. orr.

Erlijio kristauaren eta mahometarraren izaerari dagokionez, beste azterketarik gabe, bata onartu eta bestea arbuiatu beharra dago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 126. orr.

Batasunak arbuiatu egin du Espainiako printzeak Nafarroara egindako bisita .  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Han gertatu zitzaidan bezala, orain ere, gaztea eta ausarta banintz, korta honetako zerrizainen batek utziko lidake estalkiren bat, baina zirtzilez jantzirik nago eta arbuiatu egiten naute.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 106. orr.

Elsbethek arbuiatu egingo ninduela, sentimendu hori ari zitzaidan gailentzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Elsbethek arbuiatu egingo ninduela, sentimendu hori ari zitzaidan gailentzen.Ahaleginduko gara gizakiek Poztasunez begiratzen dutela irudikatzen dugun guztia egiten, eta, alderantziz, arbuiatuko dugu egitea gizakiek arbuiatzen dutela irudikatzen duguna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Beren artekoa naizenez, inoiz ez ditut arbuiatuko nireak, zernahi egiten dutela ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 161. orr.

Bere kezka eta gustuetatik hain urrun zegoen giro txolin hura arbuiatu, eta nahiago izan zuen garai hartan Frantzia zen artearen eta kulturaren eremu abantailatsura itzuli.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Denek arbuiatu zuten, lege-ukatzaile zelako; denek gorrotoa izan zioten, bere aberriaren eta herritarren zapaltzaile izan zelako, eta Egiptora bultzatu zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 5,8

Grazia hau gizakiak ez du arbuiatu behar, baizik eta begirunez eta apaltasunez onartu, norberaren txikitasunari eta koldarkeriari erantsiz Jainkoak horrela tratatu izana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Menard-ek, proposatu, gomendatu, eztabaidatu, eta azkenean arbuiatu egiten du berrikuntza hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.

Ongi ulertu beharra dago, baina, zer arbuiatu dudan pertsonaia hauengan; ez pertsonaiak berak, bistan da; bai ordea beren drama, zalantzarik gabe, beraiei gehien interesatzen zaiena, baina niri, lehen ere esan ditudan arrazoiengatik, interesatzen ez zitzaidana.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 152. orr.

Turinen arbuiatuak edo gaizki hartuak, Piamontearen hegoaldeko zenbait landa-herritan aurkitu zuten bizilekua, eta sedaren teknologia ezarri bertan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Zein burugabea, aldean duena arbuiaturik, beragandik urrun dagoenaren bila doana!  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 81. orr.

Frantzisko dohatsuak biziki maite zuen, zeren eta, noblea eta bere herrialdean txit agurgarria izanik, odoleko nobletasuna arbuiatuz espiritukoa aukeratu baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

Ez zitzaien axola nor edo nolakoa zen: aberats izan nahiz behartsu, noble nahiz xume, arbuiatu nahiz estimatu, zuhur nahiz sinple eta ezjakin, kleriko nahiz laiko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 201. orr.

Atsegin handia eman zion gotzainari Jainkoaren gizonaren erantzunak, arbuiatu egin baitzituen honek munduko gauza iragankor guztiak, eta bereziki dirua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 513. orr.

Oso pozik bizi ziren pobretasunean, ez baitzuten irrikatzen aberastasunik, baizik eta munduzaleek maite dituzten ondasunak eta gauza iragankor guztiak arbuiatu egiten zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 518. orr.

Sokratesek sofistak arbuiatu izanak arbuiagarri bihurtzen ditu sofistak per se.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Ez da alderik Juduaren eta Grekoaren artean, ezen Jaun bera baita guztientzat, dei egiten dioten guztien asetzeko aski aberatsa, zinez nahi baitu ez dadin izan ez portugesik, ez gaztelarrik, ez frantsesik, ez ingelesik, ez alemanik, ez italiarrik, ez edozein herrikorik arbuiatuko lukeenik edo gutietsiko, haren herritar batzuen hutsak edo itzalak ikusi dituelakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.

Kasu bakoitzean gure kezka bakarra gramatikaren konplexutasuna gutxitzea izan da, eta proposatutako analisia arbuiatutako aukerak baino askoz errazagoa dela erakusten saiatu gara.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 119. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Harria beheraka hasiko da luze gabe, eta maitale arbuiatuak ere, bere desesperantzaren poderioz mundutik at sentitzen zenak, gosaria prestatu beharko du, bizarra moztu, bulegora joan, bere adiskideen komentarioa entzun kirolari edo telebistako programari buruz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazpenak arbuiatu (6); arbuiatu behar (12); arbuiatu ditu (14); arbuiatu dituzte (7); arbuiatu dugun (3); arbuiatu dute (30); arbuiatu egin behar (4); arbuiatu egin du (7); arbuiatu egin dute (5); arbuiatu egin ohi (3); arbuiatu egin zituen (6); arbuiatu egin zuen (14); arbuiatu egin zuten (3); arbuiatu egingo (6); arbuiatu egiten du (4); arbuiatu egiten duela (3); arbuiatu ere egiten (3); arbuiatu ez (3); arbuiatu izan (4); arbuiatu ondoren (4); arbuiatu zituen atzo (7); arbuiatu zituzten (14); arbuiatu zuen atzo (9); arbuiatu zuten atzo (5); batasunak arbuiatu (3); bera arbuiatu (3); berak arbuiatu (3); bisita arbuiatu (3); dela arbuiatu zuen (3); edo arbuiatu (3); egindako kritikak arbuiatu (3); erabakia arbuiatu zuen (3); erabat arbuiatu zuen (3); erasoa arbuiatu (3); ere arbuiatu du (4); ere arbuiatu egin (4); ere arbuiatu zuen (3); esatea arbuiatu (3); eskaintza arbuiatu (6); gogor arbuiatu zituen (3); guztiak arbuiatu (5); hau arbuiatu (3); hori arbuiatu (6); hura arbuiatu (4); indarkeria arbuiatu (6); izana arbuiatu du (4); izana arbuiatu zuen (6); izatea arbuiatu zuen (3); jarrera arbuiatu zuen (7); kolpe batez arbuiatu (3); konstituzioa arbuiatu (3); kritikak arbuiatu zituen (4); legea arbuiatu (3); mozioa arbuiatu (5); plana arbuiatu (8); torturak arbuiatu (3)

arbuia ezazu (4)

obedientziaren galga arbuiatuz (3)

arbuiatzeko eskatu (3)

arbuiatzen ditu (12); arbuiatzen dituen (3); arbuiatzen dituzte (4); arbuiatzen du (16); arbuiatzen duen (6); arbuiatzen dugu (7); arbuiatzen dute (4); arbuiatzen dutela irudikatzen (3); arbuiatzen duten (4); arbuiatzen ez (5); arbuiatzen zituela (3); arbuiatzen zituen (3); arbuiatzen zuen (4); batez arbuiatzen (3); edo arbuiatzen (5); erabat arbuiatzen (7); errotik arbuiatzen (4); guztiak arbuiatzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus