Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbitraje (orobat arbitraia g.er.) 1 iz gatazkak erabakitzeko prozedura, bitartekari lana egiten duen norbaiten bitartez gauzatzen dena.

Alderdi teknikotik, ongi abiatua zirudien auziak, baina ez zegoen garbi erretxina akastunaren lotea non eta zertan geratuko zen: edo prezioaren gaineko deskontu batekin gure esku geldituko zen, edo W.ren bizkar berresportatuko behar zen, edo arbitraje bat eskatuko genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

Etzi erabakiko du Basauriko Udalak Arbitrajea onartzen duen.  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Haien etxeetan, izan ere, askotan egiten baitira bilera publikoak eta judizio pribatuak eta arbitrajeak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.

GATTen kasuan ez bezala -GATTen, arbitrajeak, baliagarriak izateko, alde guztiek onartu behar zituzten, salatuak barne-, MMEren ezadostasunak arautzeko mekanismoak ez du beto-eskubiderik onartzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.

Izar patronalak eta SEPIk egoera konpontzeko tresna egokiena arbitraia dela ziurtatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Enkantea ez ezik, zerga eskakizunak konpontzeko Errusiako Gobernuak arbitraia onartu dezala eskatu dio Jukosek Houstongo auzitegiari.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

Estanflazioak, izan ere, koiunturazko politikaren usadiozko egitura desegin zuen, politika hori, hein handi batean, Phillipsen kurbak deskribaturiko inflazioaren eta langabeziaren arteko arbitrajean oinarritzen baitzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Ostirala baino lehen arbitrajezko laudoa bete beharko dute langileek eta enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Lege dekretua onartu, auzia nazioarteko arbitraje baten esku utzi edo itunak eten eta herrialdetik alde egin dira multinazionalek izango dituzten aukerak.  Berria - Mundua   2006-05-03

Aldiz, "baldintzapeko arbitrajera" joko balute, bitartekariak oinarri gisa hartu beharko lituzke langileen zenbait eskari, baina enpresak erregulazio espedientea ezarri ahalko luke ontziola guztietan.  Berria - Ekonomia   2004-03-03

Grebalariek, aldiz, arbitrajearen aukera baztertu eta Lan Harremanetarako Kontseiluaren (LHK) bitartekaritza bilatzea onetsi zuten.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

Gobernuak bete beharreko arbitrajea ezarriko zuela esan eta greban diren plataformetako langileek ostegunetik aurrera lanera itzuliko direla esan zuten.  Berria - Ekonomia   2004-10-27

Derrigorrezko arbitrajea agindu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Bilboko Ur Partzuergoko azpikontratetako langileak egiten ari diren greban.  Berria - Ekonomia   2004-06-02

Edwardsek helegitea jarri dio erabakiari, orain Kirol Arbitraje Epaimahaiari dagokio Edwardsek Olinpiar Jokoetan parte hartzerik duen erabakitzea.  Berria - Kirola   2004-08-12

Pferd-Ruggeberg Caballito enpresako zuzendaritzak arbitraje prozedura bat abiatu nahi du Gasteizko lantegian duela zazpi hilabete hasitako greba mugagabeari irtenbidea emateko.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Zuzendaritzari, hain zuzen ere, Langileen Batzordeak egindako bitartekaritza eta arbitraje eskaera helarazi zioten.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

2 kontsumo-arbitraje (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Kontsumo-arbitrajea judizioz kanpoko prozedura da, kontsumitzaile eta enpresaburuen arteko gatazkak konpontzeko. ETC-entziklopedia   Kontsumo arbitraje, Wikipedia

Atal horretan, kontsumitzerakoan sor daitezkeen gatazkak konpontzeko bideak ere ematen ditu ezagutzera erakusketak: eroslearen eta dendariaren arteko akordioa, erreklamazio orriak, kontsumo arbitraje sistema eta justizia auzitegiak dira aukerak. ETC-prentsa   Berria, 2006-10-17

Aire konpainiak ez daude Kontsumo Arbitrajean, bertan egotea borondatezkoa baita, eta paso egiten dute. ETC-prentsa   Berria, 2017-04-26

Artikulu honetan aurreikusiriko kontsumo-arbitrajeaz besteko arbitraje-hitzarmenak ezin lotuko dira kontsumitzaileekin behin kontratuko alderdien artean gatazka materiala edo eztabaida sortutakoan baino. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kontsumoari buruzko Legeak, (Alkorta, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo ), UPV/EHU, 2007

Artikulu honetan aurreikusiriko kontsumo-arbitrajeaz besteko arbitraje-hitzarmenik ezin lotuko da kontsumitzaileekin behin kontratuko alderdien artean gatazka materiala edo eztabaida sortutakoan baino. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzko legeria, (Leire Imaz, Patxi Petrirena, Elhuyar Fundazioa, Juan Kruz Igerabide, Ana Leturia), UPV/EHU, 2010

Alderantziz, oso hizkera samur eta soila erabiliko da, helburua baldin bada auziaren parteek ondorio argiak ateratzea beren jokabideari edo eskakizunei buruz; adibidez, kontsumo-arbitraje batean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazioko eta zuzenbideko euskara: ikuspegi jurilinguistikoa, (J. Ezeiza), UPV/EHU, 2012

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arbitrajea onartzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus