Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbi 1 iz baratze landarea, sustraia mamitsua eta jateko ona duena, abereen eta gizakien elikagaia dena (Brassica napus).

Mendian aurkitutakoa jaten zuen: mahats ale lehorrak, almendrak, mertxikak, pikua, arbiak; eta edan, mendi ura soilik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

Eltzekarirako barazki sorta lotuak ere saltzen zituen: lau porru, hiru azenario, txiribi bat, bi arbi, bi apio hosto.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Bi libra arbi bi pezetatan ordaintzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.

Orria irtetean, alegia, artoa; orria erortzerakoan, garia; eta San Lorentzotan, arbia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.

Nik lihoa landatuko nuke, eta lihoak bakarrik bost mila errublo utziko lizkidake; arbia ereingo nuke, eta lau mila errublo irabaziko nituzke arbiei esker.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Oinez jarraitu zuen, arbiei hozkaka pozik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.

Ezin zuen garia ebaki eta jo, eguraldi eguzkitsua ez bazen, ezta arbirik erein ere, eta gutxiago belarrak ondu. barazki usaina zerion, hantxe gorde baitzituen andre zaharrak luzaro bere arbiak, azenarioak, porruak eta beste, oihal busti batzuen azpian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 320. orr.

Nor bere tenporako, arbia abendoko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.

Geldiro-geldiro zihoazen, azenarioz, arbiz eta azaz beterik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.

Hemen janari-eskasia handia zegoen, eta gosearen zimikoa bi ogi-mokadu eta zazpi arbiz eta egarria bihotzeko pozez baretu zuten, edo, hobeki esan, bizkortu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

2 (izenondoekin)

Arbi mamitsu bat bezain lerden eta mardula zen neskagazte odol-bizi bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.

Arbi erre eta gaztainekin gobernatutako asaba franko izango ziren garai batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.

Arbi errea abenduko, gauza guztiak bere garaiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.

Borborrean zegoen lapiko handiko arbi-egosiaren usain berezia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.

3 (hitz elkartuetan)

-Ez zen hemen ibiltzen -jarraitu zuen-, arbi leku honetan zer dago ba lapurtzeko?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 50. orr.

Gaurko baserria (bi esne-behi, bi zekor, astoa, sei oilo, bi oilar, arbi-saila, hiru belaze, hektarea erdia artadi, ortu txikian berrogei tomate, hirurehun letxu, ehun leka-makila, perrexil txorta eta txerri txiki bat) iraupenekoa da, XVI. mendeko gorabeherei zegokiena, dirurik eta merkaturik ez zegoeneko sasoietakoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

Sukaldetik arbi usaina zetorren, Juanen aita han zegoen, mahaian jarrita, isilik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 59. orr.

Ama Chantemessek hamabi arbi sorta erosi zituen azkenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Gas argiontzi batek, ilunarte batetik irtendakoan, zapata baten iltzeak, blusa baten orban urdina, txapel baten punta argiztatzen zituen, ozta-ozta baino bereizten ez baziren ere, azenario sorta gorriez, arbi sorta zuriez, ilar eta aza pila berde biziez osaturiko loratze jori hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Bazkaritarako asteko menua honela izaten da: babarrun pintoak, ilar zopa, patatak irinezko albondigekin, patata cholent; geroztik, Jainkoaren opari bezala, arbi-hostoak edo azenario ustelak, eta gero berriro babarrunak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan, nik oso maite nuena. usain garratz hari urrundik igarri nion, zalantza barik, arbi-zopa zela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.

Zopa gauzatxo berde batzuekin, bildots errea, patata-purea, arbi-purea, espinakak, ezer ez postrerako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Arbi-haziak oraintxe izan behar du bere garaia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 293. orr.

Ziazerba eta mingarratz alorrek, errefau, arbi eta azenario zerrendek, patata eta aza landare handiek beren zamau erregularrak hedatzen zituzten, beren lurrustel beltza zabaltzen, hostoen mototsek berdetua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

4 arbi-aza

Ilar hotsaren gainetik eta egosten jarritako arbi-azaren usain gogorraren gainetik, Sethek antzina belarrietan eramandako kristalena kontatu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan, nik oso maite nuena, eta Revier-erako lodi-lodi ateratzen zuten, horrek ere asko poztu ninduen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.

Lau haizeetara iragarri zituzten, lotsaren arrastorik gabe, espezie bat beste bat bihurtzeko beren esperimentuak: garia zekale, oloa garagar, aza arbi-aza, eta gero hura izei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Aldi batean eskarola baizik ez genuen jateko: eskarola harearekin, harearik gabe, patata purearekin, hutsik edo eltzekoan; geroztik espinakak, arbi-azak, terebuzak, luzokerrak, tomateak, xukruta, eta abar.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

5 arbi biribil (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arbi biribila ("Brassica rapa") barazki gisa erabiltzen den sustrai eta hosto jangarridun landarea da. ETC-entziklopedia   Arbi biribil, Wikipedia

6 arbi-lore (orobat arbilore) arbiaren lorea.

Amets bat egin nuen: gizon bat, kasko eta guzti, galtzak orpoetan, niri deika eta keinuka sastraka baten izkina batetik; sastrakak errefau- eta arbi-lore sail bat inguratzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

Erle burrunbariak eta tximeletak arbi lore more eta zurien gainean hegan zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

Ba, sinistuko duzue, kasu zipitzik ere ez dio egiten bere biloba bakarrari, ezta arbi-loretik arbi-lorera bisitan joaten garenean ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

Artoak eta gariak bezalaxe, arbiak ere, ereiten denetik garatzen deneraino, arbilore hori-horiz dena janzten dueneino, urtearen mugarriak markatzen zituen baserrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 320. orr.

Edozein akordatuko da nola, garizuma aurrera zihoan heinean, arbilorearen kontuak harrotzen ziren: "Garizuma santua aurreratua dagoelarik, eta arbiyak loretan, zeñak, esaera oi dan bezela, oroitu-erazitzen dien bekatariari konfesatu eta penitentzia egiteko denbora dala".  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.

7 arbi-loretik arbi-lorera

Ba, sinistuko duzue, kasu zipitzik ere ez dio egiten bere biloba bakarrari, ezta arbi-loretik arbi-lorera bisitan joaten garenean ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

8 bazka-arbi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bazka-arbia "Brassica napus" L. var "napobrassica" (L) Rchb., Brassicaceae. ETC-entziklopedia   Bazka-landare, Wikipedia

9 olio-arbi (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Gobernuarentzat ere zaila zen; irakasleen soldatak ere atzerapenez ordaintzen zituzten maiz, funtzionarioen soldatak maileguen menpe zeuden... buruaskitasun-bideak garatu behar ziren, uholdeen ondoren jendea olio-arbia ahalik eta azkarren ereiten ahalegintzen den bezala.  ETC-literatura, saiakera   Hori da umorea, maisu!, Mo Yan (Aiora Jaka / Maialen Marin), Elkar, 2013

Senide duen Brassica napusvar Oelifera, olio-arbiarenaren edo koltzarenaren tankerako olio hau afrodisiako latza omen da.  ETC-prentsa   Argia, 2010-02-21

Talidominarekin sortu du eta bere garaian olio-arbiarekin ere bai, ba sortu dezala amiantoarekin ere.  ETC-prentsa   Argia, 2010-05-16

Garciak gogora ekarri du orain dela bi hamarkada inguru Espainian nagusitu zen olio-arbiaren krisi larria, zeinak dozenaka biktima eragin zituen.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-04

Olio-arbiarentzat eta Nafarroako hegoaldeko idorreko arto gogorrarentzat, aldiz, urte txarra izan da; ekoizpenak %70 egin du behera.  ETC-prentsa   Berria, 2006-08-22

Uzta bilketa garagarrarekin hasten da, lehenago ontzen delako, eta tartean biltzen dira ilarra, olio-arbia, oloa eta, geroago, ekilorea ere.  ETC-prentsa   Berria, 2012-07-25

Glukosinolatoek landare-defentsan duten zereginaren gaineko azken ikerketa gehienak olio-arbi edo kanolarekin (Brassica napus) egin dira, hots, Ipar Amerikako eta Europako hazi oliotsudunen labore nagusiarekin.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Gaur egun ekoizpen handieneko landare transgenikoak soja, artoa, kotoia, eta arbia (olio-arbia) dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arbi errea (3); arbi sorta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus