Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbaso 1 iz familia edo herri baten jatorria gertatzen den pertsona; batez ere pl aitona-amonaz gorako aurrekoak.

Irudi luke, bestalde, arbasoak arbaso zirela izatez, arbaso jaio, arbaso bizi eta arbaso hil zirela, eta, nola gauza jakinegiak ahaztu egiten diren, esan egin beharko da heriotzak eta denborak dituela arbasoak arbaso izatera ekarri, hau da, biziaren etsai txarrenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

Errespetu handienarekin, ene arbaso Adam gaixoa jin zait gogora, zeren dohakabeari ongi baliatu baitzitzaion mahats hostoa, nahiz eta, enetzat, ifrentzuzko helburu batean dagoen delako hostoaren erabilera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Jauna, gure arbaso Abrahamen, Isaaken eta Israelen Jainkoa, egizu gure herriak iraun dezala beti era horretako jarreran, eta erakar zeuregana herri honen bihotza.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,18

Jaunari atsegin zaiona egin zuen Asak, bere arbaso Davidek bezala.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,11

Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondorengoak Seir mendialdean.  Elizen arteko biblia   Has 36,9

Hauek izan ziren lebitarrek Jaunaren etxeko zerbitzurako egin zituzten taldeak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aginduz, beraien arbaso Aaronek ezarritakoaren arabera.  Elizen arteko biblia   1 Kro 24,19

Ez dakit nire arbaso haiek damutu ote ziren, ez dakit goikoaren errukirik eskatu ote zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Are gehiago, Rebekak bikiak izan zituen Isaak gure arbasoagandik.  Elizen arteko biblia   Erm 9,10

-Beraz, orain badakik ezen gure arbasoak agramondarrak zirela, Albako dukearen eta Leringo kondearen aurka borrokatu zirenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 89. orr.

Diote gure arbasoak zirela heretikoak, juduak, mauroak, ijitoak, lepradunak, eroak, jauztekariak, bertze errorik zoin arrazetan oraino?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

Hemen gaindi, lehenago iraganak zirela kartagotarrak eta erromatarrak, godoak, frankoak eta mairuak, ingelesak eta espainolak, frantsesak eta, azkenik, alemanak, baina olde arrotz guztien artetik gure arbasoak beti gelditu zirela euskaldun.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.

Haeckelek pentsatzen zuen Lemurian zegoela gizakiaren sorlekua eta lemurak izan zitezkeela tximinoen eta gizakion arbasoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 233. orr.

Geroago, Krisztina hil zuan, eta hi auskalo non bizi hintzen, eta ni hemen bizi ninduan, jauregi honetan, Krisztina hil eta gero itzuli nintzen lekuan, ni eta nire arbasoak jaio, bizi eta hil ziren leku berean hil nahi bainuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 220. orr.

Bata zein bestea hartu, garbi dagoena da gure arbasoak, eskola handirik ez izan arren -edo beharbada horrexegatik-, maila handiko filosofoak zirela, maila handiko filosofoa behar baitu, itxurak itxura kasualitatea eta kausalitatea oso elkarren gertukoak direla ohartzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 187. orr.

Zure aurrean arrotz eta etorkin besterik ez gara, gure arbasoak izan ziren bezala.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,15

Esnea eta eztia darizkion lurralde hau eman zenien israeldarrei, arbasoei zin eginez agindu zenien lurraldea.  Elizen arteko biblia   Jr 32,22

Bere buruarekin haserretu zen Elizabeth, neba lasaitu ordez bere onetik atera zuelako arbasoei buruzko galdera harekin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Joera hori nabariagoa da espezieko emeagan, haren baitan arbasoekiko lotura estuagoa eta iraunkorragoa baita.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 157. orr.

Biltzar osoak bedeinkatu egin zuen Jauna, bere arbasoen Jainkoa, eta denak ahozpeztu egin ziren Jaunaren eta erregearen aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,20

-Gorde nazala Jaunak arbasoen ondarea zuri ematetik!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 78. orr.

Ziro Handiak mediar erregea eraitsi baino ehun urte baino lehenagotik, haren akemenestar aurrekoetako batek bereganatu zuen lehenengo beheko lur-zatira aldatu zuela gobernu-egoitza arbasoen goi-lurretatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Hara, laster hilko naiz ni. Baina Jainkoa zeuekin izango duzue eta zeuen arbasoen lurraldera itzularaziko zaituzte.  Elizen arteko biblia   Has 48,21

Aitaren izenean eta arbasoen izenean hainbeste ezegiteko egin diren mundu honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Nire aginduak onartu ez zituzten arbasoen erruetara itzuli dira; beste jainkoen ondoren joan dira beroriek gurtzeko.  Elizen arteko biblia   Jr 11,10

Edo menturaz kriminal ederren artean kokatu behar izan naute, menturaz ez didate aurkitu desarauko ezer, eta nire arbasoen heriotza motak ariko dira aztertzen oinorde epileptikoren baten bila, erakutsi ahal izateko nire garunen kitzikadura anormalek eroan nautela gaizkintza politikora, jainkokerian zora nintzatekeen modu berean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 144. orr.

Eta ez al zetorkigun bizitza, egina eta erabakia bezala, arbasoenganik ondorengoenganat eta gurasoenganik seme-alabenganat, halako moldez, non zurginaren semea zurgin izanen baitzen ezinbertzean, zilarginarena zilargin, eta zapataginarena zapatagin?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 119. orr.

Pitin bat aztoratuta, baina arbasoekin nolabait elkarturik egon nintzela sinetsita, Labartza Barrirako bidea hartu dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 87. orr.

Bai Israelek, bai Judak hautsi egin dute beren arbasoekin egin nuen ituna.  Elizen arteko biblia   Jr 11,10

Agian atxikiren dituzue beti zuen mintzaia eta zuen bizimolde zaharrak; hetan duzue arbasoetarik ukan duzuen primantzarik baliosena!  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 174. orr.

Gure aitona-amonak -XX. mendearen hasieran jaiotako arbasoez ari naiz-, haiek bai ikusi dituztela gure aldean iraultzak eta aurrerakuntza teknologikoak: "aldatu da bai bizitza ordutik! " diote behin eta berriz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.

Ez ote daukat arbasoren bat kapitain ausart, alferiz gazte izukaitza, edo hitz urriko negrero mutiri?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

2 (izenondoekin)

Jatorri komuna: adar filogenetiko guztiek arbaso bakar batean dute hasiera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Haur baten ondorengoa naiz, ume baten umea naiz: huraxe dut neure zinezko arbaso bakartzat hautatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Darwini zor zaio eboluzioa bizidun guztien arteko denborazko lotura gisa ikustea, arbaso komuna proposatu baitzuen, eta horrela bizitzaren zuhaitza osatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Entzunik gaude Chahok asmatu zuela Aitor, euskaldunen arbaso mitikoa, eta ameslari zoro hura izan zela euskal nazionalismoak egin edo eginen dituen izigarrikeria guztien aita.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.

Atxik dezagun bizirik gure arbaso zenduen euskara zaharra eta lehia gaiten euskara batuaren ikasterat, gure hartu emanak beti hobetuz doatzila jendalde guziekin, berexkuntzarik egin gabe.  Herria   2003-05-15

Argi samar ageri bada ere gizakiak, animaliak, landareak, onddoak, mikrobioak -hots, nola edo halako bizidunok- hasierako protobakterioren batetik gatozela guztiok, ez da bihar goizeko kontua izango, ez horixe, gure arbaso erkide horren aurpegi zehatza ezagutzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Hauek, zibilizazio-mailari dagokionez, ez zeudelarik Erromatar Inperioan indarrez sartzerakoan kristau bihurtu ziren arbaso barbaroak baino askoz gorago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Iraganaren ukoak Estebanen ukoa zekarkiola, hala bihurtu behar izan zian jaun Albert Etxegoienek arbaso protestanta etxeko historiaren ardi beltza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.

Haur baten ondorengoa naiz, ume baten umea naiz: huraxe dut neure zinezko arbaso bakartzat hautatzen, aitaren izenean eta arbasoen izenean hainbeste ezegiteko egin diren mundu honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Delako arbaso hurbil nahiz urrunak eskalapoietan itsatsirik hiriratu zuen zimaurrak munduan leku bat, bertzenaz inola ere izanen ez lukeena, ematen dio bere damuzko hiritar klase honi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.

Paradisuko sarjentuak familiako argazkiak erakusten zizkidan, eta bitartean genealogia eta ondorengoak azaltzen, arbaso bibotedunak bateko, eta arbaso uniformedunak besteko, eta denbora bateko amonak, nekazari aurpegikoak eta lurrerainoko gonak zituztenak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

Bildu eta jan, arbaso zahar arrotz etxekotu haien ohoretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

Itsasoa ikusi nahi nuen, ez nire arbaso hortz-urdinduna zetorreneko ekaiztsu hura, baizik itsaso epela, gatza datorrenekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Arbaso hilak hilik utzi eta nere arbaso bizia dut aintzakotzat hartzen; arbaso ahantzia, arbaso atzendua, baina bizia, nahiz-eta estalia eta nere baitan itoa bezala dagoen edo datzan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Leopardik Homeroren pagotxaz dihardu dioenean greziar poetak dena zuela libre eta eskura, arbaso literariorik ez izatearen zoria eta orijinala izateko aukera izan zituela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

Eguraldiaren bulego ofizialak ezarri eta gezurrean iraunarazteak frogatzen du gobernuek berek ere junglako arbaso basatien eragina jasan dezaketela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 84. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

540-604 bitartean bizi izana), Praefectus Urbi izan ondoren, administrazio sekularra utzi egin zuen eta, Kasiodororen jarraibideari segitzeko, Erroman zuen arbaso-jauregia monasterio bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Hona hemen Peretzengandik Davidenganainoko arbaso-zerrenda: Peretzek Hetzron sortu zuen, honek Ram, honek Aminadab, honek Nahxon, honek Salmon, honek Booz, honek Obed, honek Jese eta honek David.  Elizen arteko biblia   Rt 4,18-22

Arbaso-kutsuko mugimendua duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 136. orr.

4 irud/hed

Oilo etxekotuaren arbaso den Gallus gallus espeziearen kodea da argitu dutena.  Berria - Gaiak   2004-12-10

5 arbaso amankomun (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Kode genetikoaren unibertsaltasuna eboluzioaren aldeko pisuzko arrazoia da, hots, izaki bizidun guztiak arbaso amankomun batengandik datozela adierazten du.  ETC-entziklopedia   Kode genetiko, Wikipedia

Munduko beste hainbat lekutan bezala, klanak arbaso amankomuna zuten kideek osatuta zeuden eta, buruzagi bat zutela, eskualde geografiko zehatzak kontrolatzen zituzten. ETC-entziklopedia   Eskoziako klanak, Wikipedia

5 arbaso komun (ETCn 217 agerraldi)

Darwini zor zaio eboluzioa bizidun guztien arteko denborazko lotura gisa ikustea, arbaso komuna proposatu baitzuen, eta horrela bizitzaren zuhaitza osatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Bestalde, pertsona kulto samar denok mendebaleko kulturan badakigu, gizadiaren lehen arbaso komunak Adan eta Eba izan zirela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 7. orr.

Horrek pertsona horiek guztiek arbaso komun bat izan zutela erakusten duela dio Perez-Turrek, eta denborarekin elkarrengandik bananduz joan direla oinordeko horiek guztiak.  Berria - Gaiak   2004-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arbaso abrahan (3); arbaso daviden jainkoak (3); arbaso jakobi agindu (3); arbaso neftaliren (3); arbaso urrun (3); bere arbaso davidek (5); bere arbaso daviden (6); beren arbaso (3); ene arbaso (3); gure arbaso abrahami (3); gure arbaso haiek (4); jaunak zuen arbaso (3); nere arbaso (4); nire arbaso (9); zuen arbaso abraham (8); zure arbaso daviden (3)

arbasoa da (3); gure arbasoa beretik (9); lafitte gure arbasoa (11)

arbasoak baino (5); arbasoak bezala (4); arbasoak egiptora (3); arbasoak egiptotik atera (3); arbasoak ere (5); arbasoak izan (3); bere arbasoak (4); beren arbasoak (3); gure lehen arbasoak (4); haren arbasoak (3); nire arbasoak (3); zituen gure arbasoak (3); zuen arbasoak egiptotik (5); zure arbasoak (4)

arbasoei agindu (3); arbasoei eman nien (4); arbasoei hitz (3); arbasoei zin egin (4); arbasoei zin eginez (17); beraren arbasoei (3); gure arbasoei (15); jaunak zuen arbasoei (4); zuen arbasoei eman (3); zuen arbasoei zin (10)

arbasoek ere (4); arbasoek erranik (3); arbasoek ez zuten (6); arbasoek galdu (3); arbasoek inoiz (3); beraren arbasoek (3); bere arbasoek (3); beren arbasoek (3); ez zuen arbasoek (3); gure arbasoek ez (6)

arbasoekin bildu (3); arbasoekin egin (5); arbasoekin elkartu zen (3); arbasoekin elkartuko zara (3); bere arbasoekin elkartu (6); gure arbasoekin (7); zeure arbasoekin (3); zuen arbasoekin (3)

arbasoen herria (3); arbasoen hizkuntza (4); arbasoen indarra (3); arbasoen itzal gisa (4); arbasoen jainko (3); arbasoen jainkoaren (5); arbasoen lurra (4); arbasoen lurraldera (4); arbasoen ondarea (4); arbasoen ondoan ehortzi (5); bere arbasoen jainkoa (3); bere arbasoen ondoan (10); beren arbasoen jainkoa (6); beren arbasoen jainkoarengana (4); geure arbasoen (5); gure arbasoen ganikako (4); gure arbasoen jainkoa (4); gure arbasoen jainkoak (8); jaunak zeuen arbasoen (3); jaunak zuen arbasoen (3); nire arbasoen (4); zeuen arbasoen jainkoak (4); zuen arbasoen jainkoak (6); zure arbasoen (4)

gure arbasoena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus