Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arazle 1 izond eragilea.

Ez daukagu zertan jardun borondate txarraren kausa arazlearen bila.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 366. orr.

Jainkoa ez da bakarrik gauzen existentziaren kausa arazlea, baina bai haien esentziarena ere.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 83. orr.

Borondate txarraren kausa arazlea ez dezala inork ere bila; kausa hori ez baita arazlea, murrizlea baizik (efficiens/ deficiens), gogo txarra, berez, ez delako eragile, geldiarazle baizik (effectio / defectio).  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 366. orr.

2 aditz arazle (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Eta data, mugagabearen deklinabidea eta erabilera, eta aditz arazleak klasikoak dira etsamina horretan. ETC-prentsa   Argia, 2010-05-23

Adibide gisa, egin arazi aditzaren antzeko aditz arazleen kasua aztertu dugu, baina fenomenoa beste eremu gramatikal askotan ikus daiteke, bakoitzean bere ñabardura eta berezitasunekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Beatriz Fernandez, Jon Ortiz de Urbina, UEU, 2007

Bi nominalizazio ere aurkitu ditzakegu aditz jakin batzuk uztarturik (aditz arazleak bereziki: kausa/ondorio zein ondorio/kausa erlazioa adieraziz). ETC-zientzia, zuzenbidea   Izen-sintagmaren antolaera, Juan Garzia Garmendia, EHU/UPV, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus