Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aragonito (orobat aragonita) iz kaltzio karbonatoaren aldaera, gorria, zuria edo koloregabea, dirdira beirakara duena.
Bere poltsikoak arakatzetik labana bat atera zen, aragonitoz egindako zigarreta-kaxa bat, bi kondoi eta liburuxka bat: Nola mintzatu eta elkarrizketatu. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 169. orr.
Utrikuluan eta sakuluan, gelatina gogor batean sarturik daude ile-zelulak; gelatinak baditu kaltzita- edo aragonita-kristalak (kaltzio karbonato edo klarionaren kristal-formak): otolitoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.