Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bolada kaskar horrek ekarritako puntu premiarekin zelairatuko dira gaur aragoiarrak Sadarren, baina Osasunak ere ezin du kale egin Sadarren. Berria - Kirola 2004-12-12
Elkarrizketaren martxaren arabera, han ikaragarrizko gorroto-giroa zegoela ikusten zen; nafarrek, baskongadoek, arabarrek, aragoiarrek eta gaztelauek hiltzerainoko gorrotoa zioten elkarri. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.
Luis "Hutin" (liskarzalea) Nafarroako errege zela, XIV. mende hasieran, aragoiar eta nafarren arteko borroka latza gertatu zen Zangoza inguruan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.
Aragoiarrek 9 gol egin zizkieten donostiarrei, eta hauek bat ere ez. Berria - Kirola 2004-01-20
Corpuseko prozesioa Zangozako Santa Maria parrokiatik atera eta berehala, Soseko aragoiar bat bandera ustekabean harrapatu eta ihes egiten saiatu zen, zaldiz, atzean zangozarrak zituela. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.
Eta ez uste izan zuberotarrak aragoiarren bila izan direla jota hauek emateko, nahiz ez zen izango lotsagarrikoa. Berria - Kultura 2004-07-04
"Aragoiarren erabakia errespetatzeko borondatea" erakutsi zuen Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak arazo honen inguruan. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
UPNko senatari Jose Cruz Perez Lapazaran ados agertu zen Sanzen hitzekin; "aragoiarrena bezala, nafarron borondatea ere errespetatu behar da", azpimarratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Hizlari: Jean louis Laduche Azkaingo auzapeza, bai eta katalandar, bretoin, alsaziar eta aragoiar ordezkari baztu. Herria 2004-06-17
Martinek irabazi zuen, eta Brionesen lagun bat, bere soldata osoa galdu zuen aragoiar teniente bat, mendeku hartzeko, euskaldunez gaizki esaka hasi zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.
Iruñea berreskuratu berritik zuzenean etorrita, bat egiteko puntuan egon zen Zangoza errendiarazi berri zuen aragoiar konpainia batekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.
Fernando aragoiar azpi-sugearen ordez -infernuko garretan kiskaliko da agian! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.
'ali ala' delakoak 'alifara' aragoiarraren sorrera arabiar berbera du, hasieran tratua ixtekoan egindako gonbitte edo otordutxo izatetik, gero lagunarteko edozein otordu izendatzera iragoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 62. orr.
Ildo beretik, nafar-aragoiar erromantzeen garapena ezin da adierazi euskararen erreferentziak kontuan izan gabe. Berria - Kultura 2004-06-29