Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arabe bat da eta eskolatua gainerat eta holakoak ez dituzte begi onez ikusten. Berria - Harian 2006-04-13
Kartzelara zihoan autobusaren atean plantatu zen, jada hor metatzen ziren ama, ahizpa eta emazte beltz, arabe, asiar eta pobreak ziruditen zurien herrokan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.
Zer ari gaituk arabe zikin horientzat lanean? Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 52. orr.
Arabe itxurakoak dira nagusi eta baita ikatzaren beltzekoak ere. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.
Baziren bilduak 22 herri arabe eta 12 hegoamerikar, ONU eta OMC ere horrara komitaturik. Herria 2005-05-19
Hori, baina, itxurakeria hutsa izan zen: mundu arabe "demokratikoa" badela frogatu nahi dutelako da. Berria - Mundua 2004-01-30
Laura Mijares Madrilgo Unibertsitate Konplutensean ikasketa arabe eta islamikoaren departamenduko irakaslea da. Berria - Euskal Herria 2006-03-12
Kausa berberek ondorio berberak dituzte Tonkinen, eta ez dago, bidaiari arabeek egiten duten bezala -hauen berri Renaudotek eman digu-, metenpsikosian sinetsi beharrik horretarako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 104. orr.
Indarra miresten ditek arabeek, horri baizik ez ziotek behatzen. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 100. orr.
Judutarrek iraultza bat burutuko zuten Espainian, aberatsak bezain gudariak izan balira, edota arabeekin elkar hartzen jakin izan balute. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Turkia da eredu berezia arabeentzat eta Al Qaidako buru beroek ezin onartua. Herria 2004-01-15